Apirilaren 28a Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko eguna dela-eta, mobilizazioak antolatu ditu gehiengo sindikalak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Pandemia egoeran langileen osasun eta bizi baldintzek okerrera egin dutela salatu dute eta lan osasuneko politikak errotik aldatzeko garaia dela aldarrikatu dute.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egin dira Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren bueltan, gehiengo sindikalak deituta. "Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaitu" lelopean irten ziren langileak kalera; Gasteizen asteartean irten ziren eta gainontzeko hiriburuetan asteazkenean.
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Nafarroan CGT-k idatzitako ohar bateratuan "lan-prekarietatearen ondorioz bere lanpostuetan hil eta osasuna galdu duten pertsona guztiak omentzeko eguna" dela azpimarratu dute eta pandemia betean oraindik ere lehen lerroan jarraitzen duten pertsona guztien lana aitortu nahi izan dute.
Pandemia egoeran langileen osasun eta bizi baldintzek okerra egin dutela salatu dute sindikatuek, eta lan osasuneko politikak errotik aldatzeko garaia dela aldarrikatu dute: "Ezinbestekoa da lan-erreformak indargabetzea, kendutako eskumenak berreskuratzea, elkarrizketa sozialeko politika ez-eraginkorrak haustea eta lantokietako segurtasun-baldintzak kontrolatzeari esleitutako baliabide publikoak indartzea."
Erakunde publikoek pandemiak egindako kudeaketa "negargarritzat" jo dute. "Birusarekin elkarbizitzeko estrategia patronalaren adostasunarekin diseinatu zen, eta gaixotasunak aurrera egin eta kutsadurak eta heriotzak areagotu arren, funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoari berrekitea eta eustea erabaki zen". Oraindik ez dakite lan zerbitzuetan gertatutako kutsatzeengatik hil diren pertsona kopurua baina berriki jakin dutenez, EAEn 2020ko urritik 2021eko urtarrilera bitartean gertatutako agerraldien %70 baino gehiago lan-arloan gertatu dira.
Hori dela eta, Zero COVID estrategia aldarrikatu dute: ikuskapen-lanetara bideratutako bitartekoak Europar Batasuneko batez bestekoaren parekoak izatea, eta ezarritako ekoizpen sistemaren gainean administrazio publikoek "behingoz lan eta osasun arloko agintaritza izatea" exijitu dute.
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Gazteen artean izan da nabarmenena igoera: 2019tik %91 hazi da baja kopurua. Emakumezkoen bajak, berriz, ia bikoitza izan dira gizonezkoekin alderatuta. Konfinamenduan jo zuen goia buru osasunagatiko baja kopuruak, baina aurtengo maiatzean kopuru hori gainditu egin da.
Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten alargunari ere pentsioa onartu diote, senarra amiantoak eragindako gaixotasun batengatik hil zela onartuta.
Mutualitateek identifikatzen dituzte gaixotasun profesionalak, eta gero gehienak gizarte segurantzara bideratu. LABek salatu du bide horretan enpleguarekin duten lotura ezkutatu nahi izaten dutela. Europar Batasuneko lan-istripuen eta lan-gaixotasunen portaeraren datuek... [+]
Iruñeko Lan Arloko Epaitegiak frogatutzat eman du hildakoak amiantotik babesteko baliabiderik gabe lan egiten zuela. Aurretik ere antzeko kasu bategatik epaitu zuten Fagor Ederlan Tafalla enpresa.
Lan istripuak eta laneko gaixotasunak horiek prebenitzeko neurriak baino garestiago bilakatu nahi ditu enpresentzat Bidelagun Fundazioak. Izan ere, Hego Euskal Herrian urtero 50 pertsona baino gehiago hiltzen dira lan istripuen ondorioz, eta heriotza horietako bakoitzeko beste... [+]
Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.
Forging Steel Products burdingintza enpresan bihotzekoak jota hil da 46 urteko langilea, maiatzaren 3an.
Pandemia honek absentismoa areagotu duela dio Confebaskek, mesedegarriak zaizkien gezurrak zabalduz
Sindikatuek ohartarazi dutenez, nahiz eta 2020eko datu ofizialek hobekuntza txiki bat iragarri duten lan-istripuen arloan, horiek ez dira jarduera ekonomikoaren neurri berean jaitsi. Eta heriotza kopuruak gora egin du: 3 hildako gehiago izan dira 2020an, aurreko urtean baino... [+]
Enpresak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarritako helegitea kendu du eta indemnizazio osoa ordaindu beharko dio 2008an amiantoagatik hil zen langilearen familiari.
Lehen Arreta aktualitatearen aurreneko lerroan kokatu dute prekarietateak, lan zama handiek, behin-behinekotasunak eta baliabide faltek. Osasun sistemaren oinarria da, eta kalitatezko zerbitzua inoiz baino gehiago aldarrikatzen den garaiotan, badirudi ez EAEk ez Nafarroak ez... [+]
Pintura erradioaktibo distiratsuez erlojuetako orratzak eta zenbakiak margotzeko, emakumeen eskulana erabili zuen AEBetako enpresa batek 1920ko hamarkadan. Ilunpean distira egiteaz gain, neskak sintoma fisikoak sentitzen hasi ziren berehala: Radium Girls deitu zieten. Orain... [+]
Apiril amaieran gertatutako pasarte baten harira jarri du kexa Bizkaiko Basozainen elkarteak. Basozain baten igorgailuaren alarma botoia sakatu zuen norbaitek, baina oraindik ez dakite nor izan zen. Sistemak “hutsune larriak” erakutsi dituela salatu dute, eta... [+]