Garai bereziak eta arraroak bizi ditugu, hainbatek argi azaldu duen bezala, gure bizimoduaz hausnartzeko eta gure ekonomiaren oinarriak ulertzeko abagune ezin hobea daukagu. Errepikatzen ari zaizkigun bezala, ezer ez da berdina izango hemendik aurrera. Berdina ez, baina hobeto edo okerrago biziko gara?
Galdera horren erantzunak nahi beste erpin izan ditzake. Arrantzaren jardueran eta arrantza-sektorearen etorkizunean jarri nahi dugu guk arreta. Eusko Jaurlaritza aktibitate ekonomikoarekin zer egin erabakitzen ari den garai honetan, lehen sektorea estrategikoa dela azpimarratu da behin eta berriz, jakiak ezinbestekoak ditugu eta baserritarren eta arrantzaleen lana azaleratu da inoiz baino ozenago. Arrantzaleen jarduna, baina, asko mugatu du koronabirusaren krisiak. Lehendik ere prekarietate larrian ari ziren arrantzaleei, orain sistemikoak eta gaindi ezinak diren baldintzak suertatu zaizkie: itsasontzi askotan ezin dute gutxieneko distantziarik mantendu eta ezin dute segurtasunik bermatu elkar ez kutsatzeko borroka honetan. Bestalde, arrainaren merkatua guztiz desitxuratu da eta prezioen dantzak ez du errentagarria egiten jarduera.
"Eusko Jaurlaritza aktibitate ekonomikoarekin zer egin erabakitzen ari den garai honetan, lehen sektorea estrategikoa dela azpimarratu da behin eta berriz, jakiak ezinbestekoak ditugu eta baserritarren eta arrantzaleen lana azaleratu da inoiz baino ozenago. Arrantzaleen jarduna, baina, asko mugatu du koronabirusaren krisiak"
Hedabideetan entzuten dugunaren arabera, eta lehendik sektore honek nola jokatu duen ikusita, gure susmoa da krisi honetatik ateratzeko apustua Europak (edo bertako administrazioak) banatuko dituen diru-laguntzen zain egotea izango dela. Hau bada aterabidea, ezinbestekoa da galdera: zertarako behar dugu arrantza, jarduera honek ez badu balio beharrik handiena dagoenean jakiak eskuratzeko? Zertarako mantendu sektore hau diru publikoarekin ez badu bere funtzio soziala beteko? Zergatik onartu halako eragina bioaniztasunean eta ondare naturalean, estrategikoa ez den jarduera bati? Gure ustez, arrantza, elikadura-subirautzarako ezinbestekoa da. Administrazioari dagokio jarduera ekonomiko hau, eta horri lotutako lanbideak, kudeatzea, baina bide horretan ekarpenak egin ditzakegulakoan, hauek gure proposamenak.
Hasteko, flotak geratzeko itxura dauka eta hau bere horretan onuragarria izan daiteke arrantzaleentzat, gaixotzeko arriskua gutxituko dutelako, zein interes komertziala duten arrainentzat: bakean utziko ditugulako, eta hala, beren ziklo naturala, eta hemen burutzen duten errunaldia, lasai burutuko dutelako. Baina, egoera hau onuragarria dela esan ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: arrantzaleak, gainerako langileak bezala, konpentsatu behar dira, eta arrantza-gabeko epe honek arrainen populazioetan izan duen inpaktua neurtu behar da. Biak dira bideragarriak, eta administrazioak baditu horretarako baliabideak.
Bigarren aukera arrainen kontsumoa ziurtatzea da. Horretarako arrantza-jarduerari eutsi beharko litzaioke, baina modu kontrolatu eta selektiboan. Egunero/astero eta txandatuz, portu bakoitzetik 2na itsasontzi ateratzea izan daiteke aukera (Gipuzkoatik 6 eta Bizkaitik beste 6); noski beti ere itsasoratuko liratekeen arrantzaleen osasun baldintzak behin bermatuta (testak egin eta elkar kutsatzeko aukerak baztertuta) hala, eguneko arraina kofradien esku utzi eta hauei zuzenean prezio finko batean saltzeko aukera eskaini dakieke. Prezio horrek merkatua erregulatuko luke, arrandegiek egoera honetan zilegi ez den abantailarik izan ez dezaten. Arrantza-jarduerak ere mugatua izan beharko luke; kuotak eta neurriak errespetatuz eta 12 miliatik kanpora arituz, arrain populazioetan normalean baino kalte handiagorik ez eragiteko. Arauak irizpide zientifiko eta teknikoekin doitu eta zorroztu daitezke, bioaniztasuna errespetatuz, eguneroko arrainaren kontsumoa bermatzeko. Administrazioak badu horretarako ahalmena.
Hauek egingarriak diren bi proposamen baino ez dira, biak ala biak, arrantza-jardueraren zentzua eta egoera hobetzera begira egindakoak. Izan ere, krisi honetan arrantzak ez badu bere funtzio soziala beteko, diru-publikoz zer ari garen sustatzen eta mantentzen galdetu beharko genioke gure buruari, arraina ondare naturala baita, eta horrek ustiaketa onura publikoak baino ezin lezake justifikatu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]