Ostegun honetan Bilbon, Donostian eta Iruñean elkarretaratzeak egin dituzte Israelgo Poliziak atxilotu duen Juana Ruiz Sanchez ekintzailearen askatasuna eskatzeko. Health Work Committees erakunde humanitarioko langilea da eta bi aste daramatza atxilotuta.
Apirilaren 13an atxilotu zuten Juana Ruiz Zisjordaniako Beith Sahur herrian. 35 urte daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees erakunde humanitarioko langilea da. Bi aste baino gehiago daramatza espetxeratuta kargu zehatzik gabe.
20 soldadu israeldar baino gehiago agertu ziren bere etxean eta atxilotuta eraman zuten. Galdeketa luze bati aurre egin behar izan dio eta atxiloketa gutxienez maiatzaren 2ra arte luzatuko da, epailearen erabakiz.
Proiektu humanitarioak garatzeko Osasun Komiteetan jasotzen dituzten Europako lankidetza-funtsetan delituren bat bilatu nahi duela Israelek salatu du askok egun hauetan, akusazio horiek Juana Ruizen lanarekin lotu nahi dute.
Juani Sanchez Arabako Hala Bedi irratiko kolaboratzailea da eta atxilotu baino egun batzuk lehenago Uhintifada saioak elkarrizketa egin zion Palestinako egoerari eta haren lanari buruz.
Ostegun honetan hainbat mobilizazio egin dira Euskal Herrian. Bilboko Areatzan batu dira atxiloketa salatzeko. Donostian, aldiz, Pio XII Plazan egin dute elkarretaratzea. Gasteizen ostiralean egingo dute, Andra Mari Zuri plazan.
Iruñean bi elkarretaratze egin dira. 20:30ean, Gaztelu Plazan Internazionalistak Auzolanean, Askapena, ELA, LAB, Alternatiba Nafarroa, Nafarroako Osasun plataforma eta beste hainbat talde elkartu dira. 14:00etan ere atxiloketa salatzeko beste elkarretaratze bat egin dute, Nafarroako Ospitalaren aurrean.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.
Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.
Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]
Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]