Munduan herritar gehien txertatzen ari den herrialdea da Israel. Israelek dio "pandemiatik atera" nahi duela udaberrian, txertaketa masiboa eta konfinamendua oinarri. Baina palestinarrak albo batera utzita egiten ari dira haien plana. Zisjordaniara iristen diren txertoak kolono juduen artean banatzen ari dira, eta ez han bizi diren ia hiru milioi palestinarren artean. Hala, Israelgo Gobernuak potentzia okupatzaile gisa dituen nazioarteko betebeharrak alboratzen ari direla salatu du Amnistia Internazionalak.
2020ko abenduaren 23an, Israelgo Osasun Ministerioa COVID-19ren aurkako txertoak banatzen hasi zen. Lehen dosiak biztanleen %10k jaso ondoren, batzuen laudorioak jaso ditu Israelek, orain arte txertaketa-kanpainarik zabalena egin duen herrialdea delako. Hala ere, txertaketa planak bakarrik hartu ditu kontuan Israelgo herritarrak, Zisjordaniako kolonoak eta Jerusalemgo palestinarrak . Zisjordanian lurralde okupatuetan eta Gazan bizi diren ia bost milioi palestinarrak baztertu ditu.
Israelgo Osasun Ministerioak ez du oraindik publikoki formulatu Palestinako Lurralde Okupatuetako (TPO) palestinarrentzat dosi kopuru zehatzik gordetzea barne hartzen duen planik. Ez du txerto horiek Palestinako osasun agintariei banatzeko egutegirik ezarri. Hala, giza eskubideen "urraketa masiboa" egiten ari dela salatu dute. "Israelek bere politika diskriminatzaileei amaiera eman behar die eta palestinarrei osasun-arreta jasotzea eragozten dien oztopo oro ezabatu behar du", adierazi du Amnistia Internazionalak.
Israelek nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arabera, indar okupatzaile gisa dituen betebeharren artean, ondorengoa dagokiola azpimarratu dute: "Zerbitzu medikoak eta ospitale-zerbitzuak bermatzea, bereziki gaixotasun kutsakorren eta epidemien hedapenari aurre egiteko beharrezko neurriak hartuz eta aplikatuz", Genevako IV. Hitzarmenaren 56. artikuluak xedatzen duen bezala.
2021eko urtarrilaren 3an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, Palestinako Lurralde Okupatuetako (Ekialdeko Jerusalem barne) 159.034 palestinarrek positibo eman dute koronabirusean. Pandemia hasi zenetik ia 1.600 pertsona hil dira COVID-19rekin Palestinako Lurralde Okupatuetan.
Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.
Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]
Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuloaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]