Palestinari elkartasuna adierazteko nazioarteko egunaren harira Tadamun elkarte internazionalistak ekimen ugari antolatu zituen Usurbilen. Sutegi aretoan Aritz Saidi, Gabriel Ezkurdia eta Fayez Badawi Palestina eta Ekialdi Hurbileko gatazken gaurkotasunaz aritu ziren. Palestina Askatzeko Herri Fronteko militante historikoa elkarrizketatzeko probestu zuen ARGIAk.
Zure hitzartzearen hasieran, Nakba aipatu duzu, 1948. urteko Arabiar-Israeldar Gerra osteko palestinarren exodo behartua. Palestina iparraldeko milaka familiren antzera, exodo horren parte izan zen zure familia.
Ni Libanon zegoen errefuxiatu palestinarren kanpaleku batean jaio nintzen 1955. urtean. Txabolaz osatutako kanpaleku izugarria zen, 40.000 palestinar bizi ginen. Hara heldu zen nire familia 1948ko gatazkaren erdian sionisten talde paramilitar batek gure herrixka suntsitu ostean.
Nire familia Haifa eta Acre artean zegoen herrixka batean bizi zen. Nakbaren ostean gure jaioterria israeldarren menpe geratu zen. Zisjordaniakoak edo Gazakoak ez diren eta kanporatuak izan ziren familia palestinarren historia da gurea. Egun oraindik 8 milioi palestinar bizi gara munduko lurralde ugaritan errefuxiatuta. Nire ama beti sentitu izan da kanporatze behartuaren errudun, hainbatetan esaten du: “Alemaniatik zetozen berri gordinak entzun ostean, ateak ireki genizkien kolonoei gure lurretan lan egiteko aukera eskainiaz”. Bistan da ostean gertatutako tragedia ez zuela espero.
Kanpaleku batean jaio zinen. Nolakoa da errefuxiatuaren bizitza?
Bizitza oso gogorra zen kanpalekuan, batez ere ez zuenean klimak laguntzen . Txaboletako zirrikitu guztietatik sartzen zen euria eta hotza. Hori gutxi ez eta 1976. urtean Libanoko Gerra Zibilean indar falangistek kanpalekua suntsitu zuten. Berriz ere familiarekin iheserako bidea hartu behar izan nuen, Xatilako kanpalekuan ezarri ginen arte. Lehen pertsonan bizitu zuen nire familiak 1982. urtean berriz ere indar falangistek Israelen babesarekin Xatilan buruturiko sarraskia. Familiaren ezagun asko hil zituzten.
Oso gazte harrapatu zintuen horrek guztiak.
Oroitzen dut 12 urte nituela kanpalekuko eskolan nola atxilotzen zituzten Libanoko indar armatuek Nakbaren inguruko paskinak banatzen zituzten ikaskideak. Ni ere propaganda banatzen hasi nintzen, propaganda FPLP mugimenduarena zen eta ohartzerako militante aktiboa nintzen. Jada gazte nintzela 18 urterekin izugarrizko influentzia izan zuen nigan Ghassan Kanafani lider politiko eta idazlearen obra ezagutzeak. Bere lanak irakurrita klase eta nazio kontzientzian sakondu nuen. Kanafaniren lana ezinbestekoa izan zen gazte palestinar errefuxiatuak borrokara batzeko.
Egun Palestina Askatzeko Herri Frontearen (FPLP) nazioarteko ordezkarietako bat zara.
Mundu arabiarrean ideologia marxista duen mugimendu handienetako bat da gurea, baina gu guztiaren gainetik, erresistentzia palestinarraren adar bat gara. Erresistentziarako grina galdu ez duen herri baten ordezkariak. Nazioarteko komunikabide askok diotenaren kontrara, erresistentzia geroz eta batuago dago eta horrek mugimendu guztiak indartzea dakar. Gure mugimendua historikoki ahulagoa izan den Gazan gero eta presenteago gaude.
“Palestinarrontzat kaltegarria izan zen Osloko Itunak zehaztutako mugak ere ez ditu errespetatzen jada Israelek Zisjordanian”
Hori ondo daki Israelek, horren adibide da azken hilabeteetan bereziki Zisjordanian gure militanteak pairatzen ari diren jazarpena edo Baha Abu al Ata Gazako Yihad Islamikoaren liderraren hilketa. Erresistentzia palestinarraren aurkako hilketa selektiboak momentu honetan itzultzea ez da harritzekoa, Israelek atzeman du erresistentziaren fakzio desberdinen artean adostasunetara heltzen ari garela eta horrekin hautsi nahi du.
Zisjordaniako herritarren aurkako jazarpena aipatu duzu.
Zisjordaniaz hitz egitean argi esan behar da zenbait agintari palestinarrek 1993. urtean Osloko Ituna sinatzea erabaki okerra izan zela. Itunak Palestinako Autoritate Nazionala izeneko sasi gobernu ahul bat sortzea ahalbideratu zuen, lurraldearen kontrola eta eskumen garrantzitsu guztiak Israelen esku utziaz. Honek nabarmen zatitu gintuen eta bitartean Israelek aurrera egin du Zisjordania osoa beregantzeko asmoarekin.
Trump boterera iritsi zenetik nazioarteko lobby sionistaren babesarekin Israeglo Gobernuak lurralde palestinarrean legez kanpoko kolonoen eraikuntza prozesua azkartu egin du. Palestinarrontzat kaltegarria izan zen Osloko Itunak zehaztutako mugak ere ez ditu errespetatzen jada Israelek. Lurra edo ura bezalako baliabideen lapurreta sistematikoa da, baita ekonomiaren oinarrietako bat den olibondoen suntsiketa ere. Egun Palestinaren %5 dago palestinarren esku eta hau ere kendu nahi digute.
Baha Abu al Ata-ren hilketa, bonbardaketak... Azken aste hauetan enegarrenez Gaza guduzelai bihurtu da.
Gaza munduan existitzen den kontzentrazio esparrurik handiena da, Holokaustoa pairatu zuten ahaideen aginduz, hara hor paradoxa. Gazak krisi humanitario larria bizi du zentzu guztietan. Gazatarren erresistentziak ordea bere horretan dirau, azken gatazka honetan palestinar miliziek jaurtitako ehunka suziriek erraz gainditu dute Israelen Burnizko kupula bezala ezagutzen den defentsa sistema. Gaza erasotzen bada palestinarrek erantzun egingo dute. Gazako biztanleek ez dute beste aukerarik.
Honen aurrean askapen mugimendu bezala ditugun armarik indartsuenak batasuna eta internazionalismoa dira. Okupazioak dakartzan ondorioak internazionalizatzen jarraitu behar dugu. Internazionalismo horrek ekarri du mundu arabiarreko mugimendu aurrerakoien artean sortzen ari den elkarlana. Israelen okupazioak ez diola Palestinari bakarrik kalte egiten ulertu dute eta hori pauso garrantzitsua da errepresioari eta ditugun erronkei aurre egiteko.
Palestinaren aliatu historikoa izan den Sirian gerrak aurrera darrai.
Israelek urteetan jardun du militarki eta politikoki Palestinaren aliatuen aurka. Porrot egin du bere asmoetan. Hezbula, Siria edo Iran Israelen jomuga izan dira. Siriako gatazkaren erroan kausa palestinarra ere badago. Azpian AEBek eta Israelek Ekialde Hurbila balkanizatzeko saiakera dago. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu Siriako gerra zibila edo Hezbularen aurkako ekintza militarrak. Amaitzeko boikotak duen indarra azpimarratu nahiko nuke, Europatik eta Euskal Herritik ekintza txikien bidez pairatzen ari garen zapalkuntzari aurre egiteko tresna biziki eraginkorra baita.
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]
500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]
Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]
Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]