Elkartasunaren eraginkortasuna neurtzea batere erraza ez bada ere, nahiko erraz ulertzen da ez dugula lortuko gutxieneko elkartasun eraginkorra, Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari denaren aurrean, palestinar herriari elkartasuna adieraztera eta sarraski sionista arbuiatzeko eta hura geldiarazteko eskatzera mugatzen bagara. Hori guztia beharrezkoa izanik, ez da nahikoa. Euskal Herritik ez dugu Gazako sarraskia geldituko, ezta, Estatu sionista sortu aurretik, jada zegoen gatazka historikoa konponduko ere. Ez da gure eginkizuna. Are gutxiago, oraindik herri gisa autodeterminazio eskubidea gauzatzea lortu ez dugunean. Baina beste herrien askapen-borrokan ekarpenak egin ditzakegu (gure betebeharra da).
Borroka horren barruan sartzen dira Estatu palestinarraren sorrera, errefuxiatuen itzulera eta Estatu sionistaren erokeria supremazista hori eraistea; proiektu eta egitura kolonialista eta arrazista baino ez dena, bertako biztanleak ukatu eta, aldi berean, suntsitu eta kanporatu egiten dituena. Ez da posible bi estatuen konponbidea, horietako baten helburua Mediterraneotik Jordan ibairaino (eta dezente haratago...) populazio arabiarraren garbiketa etnikoa egitea denean. 1947an NBEk Palestinako zatiketa ofizialdu ostean, palestinarrei aitortutako lurralde mugatua etengabe bortxaz murrizteak argi eta garbi erakusten du.
Osloko Hitzarmenetik hiru hamarkadatara, Zisjordania loturarik gabeko eta harresitutako bantustanen nahaspila da, eta Gaza munduko aire zabaleko kartzelarik handiena. Hiru hamarkada horietan 20.000 palestinar baino gehiago hil dituzte. Eta kopurua gora doa... Proiektu sionistak (ez nahastu judaismoarekin; nahasmen maltzur eta biktimista interesatua, "antisemita" diplomak banatzeko) bere ernamuinean daramatza bestearen suntsipena, arabiarrarekiko gorrotoa eta, oraingo kontua ez dena, arabiarrak “basapiztia” bihurtzea. Egiaztatu dute erabat, eta egiaztatzen jarraitzen dute. Bestearen suntsiketa, baita aurretik jartzen denarena, NBEko eta erakunde humanitarioetako langileak barne. Bi estatuen ustezko konponbidea irreala da. Kasurik onenean, gatazka hamarkadak luzatu baino ez luke egingo. Horregatik, sionismoarekiko elkarrizketa ere ilusioz betetako asmoa da. Sare sozialetan zabaltzen den "Hitz egin daiteke faxismoarekin?" galderak horrekin egiten du bat. Estatu sionistaren gorroto eta harropuzkeria piztuta daude, eta AEBetako eta Europako gobernu askoren txaloak eta besarkada beroak jasotzen ditu, eta munduko beste gobernu askoren jarrera oso koldarra da. Sionismoaren garro boteretsuak Mediterraneo eta Jordanetik askoz haratago iristen dira.
Euskal Herrian, Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak plataformak, kanpaina horren bidez, gure elkartasuna pixka bat eraginkorragoa izateko aukera ematen digu. Hori bai, aurre egin beharreko hainbat kontraesanen aurrean jartzen gaitu
Euskal Herritik ez dugu herri palestinarra salbatuko, ezta gatazka horri irtenbidea emango ere, baina elkartasun-erakustaldietara mugatzen bagara, eta ez bagara pasatzen sarraskia gelditzeko streaming-en bidezko, laguntza humanitarioa sartzeko eta elkarrizketari bidea irekitzeko eskaeretatik, ankerkeriaren aurrean eta erasotua-erasotzailearen kontakizun mediatiko manipulatzailearen aurrean gure amorrua bideratzeko baliogarria izango da; baina horretan geratuko da. 1.000 pertsona elkartuko gara, edo 10.000, edo 100.000, baina mobilizazioaren ondoren (eta manifa osteko ohiko poteoaren ondoren), ondorio praktikoak urriak izango dira. Aurpegian Palestinako bandera margo dezakegu, Netanyahu eta Hitler parekatzen dituzten kartelak erakuts ditzakegu, eta, Palestinan gure mezua entzun dadin, ozen baino ozenago oihuka dezakegu. Baina balio gutxikoa izango da, bitartean erakunde sionistarekin harreman politiko, diplomatiko, ekonomiko eta kulturalak mantentzen baditugu. Deigarria da Ukrainako gerraren harira epe motzean hartutako Errusiaren aurkako neurri zigortzaileak eta Mendebaldeko gobernu deiturikoek Estatu sionistaren aurkako neurririk ezaren arteko alderaketa. Neurririk hartu bada, Gaza eta bertako biztanleak errauts bihurtzeko lankidetza izan da.
Hainbat eremutan sionismoarekiko Made in Euskadi lankidetza ez da berria (ikusi El Salton La relación entre el Gobierno Vasco e Israel: 40 años de entendimiento, Ahoztar Zelaietarena). Une honetan bertan, sionismoak milioika palestinarren kontra ankerkeria guztia deskargatzen duenean, CAFek tranbiak egiten jarraitzen du Jerusalemen kolonizazioari eusteko, Made in Israel produktuak hemengo establezimenduetan saltzen (eta erosten) dira, eta hainbat euskal enpresak negozioak egiten dituzte enpresa eta entitate israeldarrekin (Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024 Industria Garapen eta Nazioartekotze Planak lehentasunezko herrialde gisa hartzen du Israel). Otsailean Baskoniak adeitasunez hartuko du Tel Aviv-eko Maccabi eta pabiloia beteko da (ez ditzagun politika eta kirola nahastu...!), eta, ziur aski, apartheid sionistaren erregimena zuritzen duen artistaren batek Euskal Herriko ekitaldiren batean parte hartuko du laster. Ez al da deigarria hori guztia alde batera uztea aste hauetan gure kaleetan izaten diren mobilizazio batzuetan, baita alderdien, sindikatuen eta hainbat erakunderen diskurtsoetan? Zenbat mezu entzun dugu Estatu sionistarekiko harreman guztiak eteteko eta egungo sarraski-operazioaren arduradunak zigortzeko? Nahiko gutxi izan dira.
Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpaina 2005ean jarri zen abian. 173 erakunde palestinarrek bultzatuta, BDZ herri palestinarrak berak bere kausaren aldeko mugimendu solidarioen eskuetan jartzen duen tresna nagusia da. Elkartasun-erakunde, kultura-, ikasle- eta kirol-elkarte, sindikatu, unibertsitate eta norbanako askok bultzatzen dute kanpaina mundu osoan, Estatu sionistarekiko harreman guztiak eteteko eta estatu modernoaren eta demokratikoaren irudiarekin amaitzeko beharraz jabetuta. Hegoafrikako apartheid erregimenaren nazioarteko isolamendua eta ondorengo erorketa dira bere erreferente nagusiak. Euskal Herrian, BDZ plataformak, kanpaina horren bidez, gure elkartasuna pixka bat eraginkorragoa izateko aukera ematen digu. Hori bai, aurre egin beharreko hainbat kontraesanen aurrean jartzen gaitu. Palestinaren alde agertu baina euskal sionismoarekiko lankidetzari dagokionez beste alde batera begiratzea ez da irtenbidea. Palestinarekiko euskal elkartasunaren parte batek bere erosotasun-eremutik irten behar du agian... Palestinak eskatzen digu.
Iñaki Etaio, Askapenaren militantea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]