CAF

Palestinako lurralde okupatuetan, Israelen proiektuetan lan egiteari uzteko eskatu diote CAFi

  • Beasaingo CAF Palestinako lurralde okupatuetan tren proiektu bat egiteko kontratu israeldar batean ari da lanean, eta horrek Europako esparruan euskal enpresari boikot egiteko eskaerak ere eragiten ditu. Eusko Jaurlaritzari ere proiektuok baztertzeko eskatu diote CAFeko akziodunen batzarraren egunean.

    Albistea gaztelaniaz eman du ahotsa.info-k eta ARGIAk euskarara itzuli du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 07an - 11:17
Azken eguneraketa: 13:18
Argazkia: ekinklik.org.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekainaren 5ean, larunbata, CAFeko akziodunen batzarra izan dela baliatuta, ‘CAF, Israelgo apartheidaren trenetik jaitsi’ koalizioan bildutako hainbat elkartek elkarretaratzea egin dute Beasaingo CAFen egoitzaren aurrean.

Akziodunen batzarra dela eta, gutunak helarazi dizkiete Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuari eta María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre Eusko Jaurlaritzako enpresak nazioartekotzeko agentziaren zuzendariari. Eskatu diete haien rolak baliatzea, alegia, gobernuko ordezkariak izanda eta CAFeko bazkide izanda, enpresak utz diezaion Palestinako lurralde okupatuetan lan egiteari.

Duela bi hilabete, Amnesty Internationalek gutun bat bidali zien CAFeko akziodunei, proiektua legez kanpokoa zela jakinarazteko eta akziodunen batzarrean zuten eragina erabiltzeko, zuzendaritzari proiektua bertan behera uzteko eskatzeko.

Bestalde, Norvegiako zortzi sindikatuk CAFi boikota egitea eskatu dute. Eta Europa osoan kanpaina bat dago, erakunde publikoei CAF kontratatzeari uko egiteko eskatzen diena, harik eta palestinarren giza eskubideak errespetatzen dituen arte eta JLR (Jerusalem Light Rail) enpresan parte hartzeari uzten dion arte. 2019ko abuztuan, CAF trenbide-enpresak eta Shapir enpresa eraikitzaile israeldarrak gidatutako enpresa-partzuergo bat hautatu zuen Israelgo Finantza Ministerioak Palestinako lurralde okupatuan legez kanpoko koloniak lotzen dituen tren-sarea hedatzeko, Jerusalemgo tren arina (JLR) izenaz ezaguna.

Duela gutxi, Norvegiako Bankuak Mivne Real Estate KD eta Shapir Engineering and Industry enpresak gobernuaren pentsio-funtsetik kanpo uztea erabaki du, azken hori CAFeko bazkidea delako, eta Palestinako lurralde okupatuetan egiten dituzten jarduerengatik giza eskubideak urratzen laguntzeko arriskua dagoelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAF
2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


2024-06-17 | Gedar
Protesta egin dute CAFeko akziodunen batzarrean, Beasainen

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


2023-11-24 | Axier Lopez
Israelgo apartheidarekin kolaboratzen duen CAFeko presidenteari emango diote Gipuzkoako urrezko domina

Noiz eta Israel palestinarren aurkako genozidio betean dela, Gipuzkoako Aldundiak erabaki du erakunde sionistarekin harreman ekonomikorik handiena duen euskal enpresako presidenteari ohorezko ikurra ematea, "ongizateari eta gizarte-kohesioari" egindako ekarpenagatik.


Analisia
Gure eskuetan dagoena egin

Ez dago gure esku Israelek atzera egitea palestinar herria suntsitzeko helburuan. Eta ez gara gu izango denen begien aurrean egiten ari diren genozidioa geldiaraziko dugunak. Hala bada ere, ezin bestera aldera begiratu. Eta hala izanagatik ere, ezin gure eskutan dagoena egiteko... [+]


2023-11-02 | Gedar
CAF markatu dute Beasainen, Palestinako sarraskiaren konplize gisa

GKSk argitaratutako bideo batean ikus daitekeenez, CAFek Beasainen daukan egoitza eta ekoitzitako hainbat tren margo bidez seinalatu dituzte, enpresak sionistekin dituen negozioengatik.


Analisia
Palestina suntsitzearen negozioa

Euskal enpresek ia 200 milioi euroko produktuak saldu zizkioten Israeli 2022an, Australia edo Kanadaren mailan”. “2023an 300 milioi inguruko negozio-bolumena aurreikusi dute” (Eustat). "Ekialde Hurbilean, Israel lehentasunezko bazkidea da... [+]


“CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik”

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


2020-12-15 | ARGIA
CAF eraikitzen ari den Jerusalemgo Tren Arinean boikot ekintza egin dute hondeamakinara igota

Israelek okupatutako lur palestinarretatik pasako den trena eraikitzen ari da CAF, eta obretan bertan ekintza egin dute hainbat aktibista israeldarrek, enpresa euskaldunari eskatzeko proiektua bertan behera utz dezala: hondeamakina batean igo dira astearte goizean; polizia... [+]


CAFek atzera egin du: amiantoak hildako Celestino Tolosaren familia indemnizatzea onartu du

Enpresak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarritako helegitea kendu du eta indemnizazio osoa ordaindu beharko dio 2008an amiantoagatik hil zen langilearen familiari.


2020-11-30 | ARGIA
Palestinaren aldeko eta ‘apartheidaren trena’-ren aurkako mobilizazioak izan dira asteburuan

Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin dira. CAF enpresa euskaldunari Jerusalemgo trena eraikitzeko erabakian atzera egin dezala exijitu diote.


Eguneraketa berriak daude