Palestinako Autoritate Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek Israelekin eta AEBkin zituen “akordio guztiak” bertan behera utziko dituela jakinarazi du. Erabakia Israelgo Estatuak Zisjordaniako zenbait lurralde okupatzeko asmoa azaldu eta gero hartu du.
“Gaurtik aurrera, Palestinako Askapenerako Erakundea eta Palestinako Estatua absolbituta geratzen dira AEBtako eta Israelgo Gobernuekin izandako akordioetatik, eta akordio horiek zekartzaten betebeharretatik, segurtasuna barne”, adierazi du Abbasek. Israelgo Estatuaren esku geratu da, beraz, lurralde okupatuetako palestinarren segurtasuna.
Ez da Palestinak akordio horiek bertan behera uzteko asmoa erakutsi duen lehen aldia. Apirilean Israel nazioarteko justizia auzitegietara eramango zuela adierazi zuen Palestinak, Zisjordaniako lurraldeak okupatzeko asmoz jarraitzen bazuen. Eta horrela egin zuen maiatzaren 19an, Netanyahuk bi egun aurretik bere asmoak berretsi eta gero.
“Anexioa” edo okupazioa
Igandean eratu zen Israelgo Gobernua. Netanyahu eta Gantz, bi alderdi nagusietako buruak dira gobernuburu; hamazortzi hilabetez bata eta beste hemezortziz bestea. Netanyahuk estreinatu du aginte aulkia, eta horrekin batera Zisjordaniako lurralde berriak okupatzeko asmoa ere bai. Netanyahuk uztailaren 1ean du asmoa “Zisjordaniaren subiranotasunaren harira, AEBkin sinatutako akordioa” bozkatzeko.
“Gerra krimen berri bat” izango litzatekeela adierazi dio Liga Arabiarrak. Bat etorri dira Europar Batasuna eta Nazio Batuen Erakundea; nazioarteko legea onartu eta anexioak uzteko eskatu baitiote Gobernuari.
Zenbait politikari palestinarren aldarriek eta nazioarteko masa komunikabideen mezuek irudikatzen dute Palestina beste Intifada baten atarian dagoela. Baina, egiatan hala al da? Palestinarrak prest al daude mundu mailako potentzia militarrik handienetako bati aurre egiteko?
Ehunka zauritu, dozenaka hildako, mila atxilotu baino gehiago, labankadak eta istiluak, kontrolik gabeko kolonoen erasoak, Israelgo eskuin muturraren goraldia... Mahmoud Abbassen eta Al-Fatah alderdiaren bide diplomatikoa kale itsuan dagoela berretsi dute azken bi... [+]
Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea
Alderdi palestinar nagusiek akordioa lortu dute eta bost asteko epean batasun gobernua osatuko dute. Horren ondoren, Gazan eta Zisjordanian hauteskundeak deituko dituzte. 2006. urtean bozkatu zuten azken aldiz palestinarrek.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina estatu begirale gisa onartu izana ospatzeko, milaka lagunek heroi moduan hartu dute Mahmud Abbas presidentea, AEBetatik bueltan. Bien bitartean, NBEren erabakiari entzungor eginez, Israeleko lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi du... [+]
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak Palestina estatu behatzaile gisa onartzea eskatu du Nazio Batuen Erakundean (NBE). Batzarrak 15:00etan erabakiko du onartuko duten ala ez. PAN alderdia itxaropentsu azaldu da, 193 kideetatik 115ek babestuko... [+]
2004an hil zen urtetan Palestinako buruzagia izandako Yasser Arafat. Zortzi urte geroago, heriotzaren arrazoia zalantzan jarri dute pozoitu ote zuten zurrumurrua zabaldu denetik. Frantziar eta suitzar adituak gaur hasi dira gorpua aztertzen, komunikabideen presentziarik gabe... [+]
Israelek suziri bidezko erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Palestinari. Gainera, mehatxua areagotu du: datozen 36 orduetan Hamasek erasoak gelditzen ez baditu, oldarraldia handituko duela jakinarazi du Israelgo ekonomia ministroak. RTk jakinarazi duenez, beste 15 pertsona... [+]
Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.
Israelek Gazan aire erasoak hasi ditu eta autoritate palestinarren arabera hamabost pertsona hil dituzte eta 100 pertsona baino gehiago zauritu. Goizaldean israeldarrek eginiko erasoetan beste hiru hildako izan dira. Israelgo Defentsa ministeriotik adierazi dutenez eraso hauek... [+]
Palestinak estatu izaera hartu nahi du Nazio Batuen Erakundean (NBE). Boto eskubiderik lortuko ez duen arren, gainerako eskubide guztiak eskuratu nahi ditu Palestina Askatzeko Erakundeak (PAE). 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen PAE. Eskaeraren data... [+]
Martxan da Jassir Arafat buruzagi palestinarraren autopsia egiteko prozesua. Atzo Suitzako forentse talde bat izan zen Palestinako liderraren mausoleoan errekonozimendu bisita egiten. Rafiq Tirawik, Arafaten heriotza ikertzeko batzordeko kideak esan duenez, autopsia egiteko... [+]
Yisraela Goldblum Funtsak eskatuta, Dialog erakundeak inkesta egin du Israelgo judutarren artean. Guztira 503 lagun elkarrizketatu ditu eta emaitzen arabera, gehienek palestinarrenganako apartheid erregimena babestuko lukete, Estatuak formalki Zisjordania anexionatuko balu... [+]
Gaur goizaldean Israelgo Armadak beste eraso bat egin du Gazako Zerrendaren eta Rafah hiriko bidegurutzearen aurka, eta hiru lagun zauritu dira (horietako bi haurrak dira) Haaretz Israelgo egunkariak azaldu duenez. Israelgo Armadak baieztatu du bere operazioa igande goizean... [+]