Palestina: (ez) gure izenean


2024ko urtarrilaren 04an - 08:30
Azken eguneraketa: 14:57

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak diren berriak), etsipenaz eta inpotentziaz beteta entzuten ditugu.

Hitzaldi, manifa eta ekintza guztietan galdera bera botatzen da: “herritarrok zer egin dezakegu?”. Galdera honek daukan izaera bihozberak gure ikuspegi humanitarioa azalarazten du baina aldi berean daukagun erantzukizuna ere ezkutatzen du. Ez gara kontziente (izan nahi?) zer punturaino egoeraren erantzule garen. Agian ez dugu ikusi nahi.

Herritarron eta instituzioen arteko urruntasun honek agerian jartzen ditu gure sistemaren akatsak (tranpak) eta gure erosotasuna (gure zuritasuna, gure pribilegioak, gure iparraldetasun globala) kolokan jartzen du. Honek ezinegon itzela sortarazten digu. Eta ezinegonaren oinarrian hurrengo galdera dago: “Benetan prest gaude erosotasun horrekin apurtzeko eta erantzukizuna gure gain hartzeko?”. Izan ere, ikuspuntu dekolonialaz eta antiarrazistaz jokatzen badugu, non kokatu beharko genuke geure burua?

Ayurveda filosofiak gizakiok bi begi edukitzearen arrazoia horrela azaltzen du: gizakiok begi bi ditugu, begi batekin kanpora begiratzeko eta beste begiarekin barrura. Begi bi ditugu aldi berean kanpora eta barrura begiratu ahal izateko. Zer da orduan barruan daukaguna?

Sistema global honek iparraldean kokatu gaitu. Zapaldua eta bizirauten duen herria garela harrotasunez (ez da gutxiagorako ere) gainean daramagun moduan, kontziente izan behar gara ere gure identitateak ertz asko dituela eta mundu globalean gaur egun pribilegioak ditugula. Hau onartzeak beste testuinguruetan bizi ditugun zapalkuntzak ez ditu ezabatzen. Kontzeptuak, egoerak edo identitateak konplexuak dira eta ez dira pentsamolde bitar sinpleen bidez azaltzen.

Honetaz jabetzea ezintasun horrekin amaitzeko lehen pausoa izan daiteke. Berkokatze honek ez gaitu bakarrik erantzule bihurtzen, aldaketarako eragile posible ere bihurtzen gaituelako. Instituzioak (udaletxeak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza) herriaren ordezkari diren neurrian, beraien ateak jo (lurrera bota arte, beharrezkoa izatekotan) beharko ditugu, eta euskal jarrera eta joerak aldatzea exijitu, gaur egun daukagun konplizitatea apurtzeko.

Izan ere gaur egun hainbat euskal erakundek palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren erantzule zuzenak dira. Esanguratsuenetariko bat C.A.F. (Beasain) enpresa da (enpresaren % 3a Eusko Jaurlaritzari dagokio). 2019tik Jerusalemeko tranbia kudeatu eta “hedatze lanak” egiten dituena. Ekialdeko Jerusalemen dauden legez kanpoko asentamentuetara tranbia helduaraziz, gune okupatua eta mendebaldeko Jerusalem lotuz, kolonoei euren betebeharra (okupazioa eta genozidioa) errazten die. Okupazioaren eta genozidioaren partaide (eta onuragarri) den arren, aurten bere presidenteak, Andres Arizkorretak, Gizpuzkoako (palestinar odolez zikindutako) Urrezko Domina jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.

Badakigu ere euskal enpresa askok armagintzan diharduela (Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzekin):

Miñanoko Aernnovak, Barakaldoko ITPk, Andoaingo Sapak edota Getxoko Sener-ek, hain zuzen ere.

Ez ote da hau ondoeza sortarazten diguna? Izan ere:

Gure izenean herri baten txikizioa gertatzen ari da.

Gure izenean genozidio bat gertatzen ari da.

Gure izenean, Eusko Jaurlaritzaren konplizitateari esker, euskal foru aldundien laguntzari esker eta euskal enpresen bultzadari esker genozidio bat gertatzen ari da.

Gure izenean euskal konplizitatearekin, euskal laguntzarekin eta euskal bultzadarekin genozidio bat gertatzen ari da.

Beraz, boikota bai, pribilegioak erre eta erantzukizuna gure gain hartu ere bai.

Gora Palestina askea, ibaitik itsasora.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Eguneraketa berriak daude