Paleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Urdazubiko Alkerdi lezeetan

  • Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik leize ondoko harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 01ean - 12:00

Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela Alkerdi II lezean. Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du. Aurkikuntza berriei Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legea aplika dakieke; hark Kultur Intereseko Ondasun izendatzen ditu labar-arteko adierazpenak dituzten kobak, aterpeak eta tokiak. Hori dela eta, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribatu du lezea, Kultur Intereseko Ondasun gisa eta Arkeologia Eremu kategoriarekin.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak jakinarazi zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketaren emaitzak. Alkerdiko mendigunearen eta sistema karstikoaren karakterizazioari buruzkoa izan da txostena eta harrobiak zuzenean kaltetutako eremua aztertu dute. Hiru kilometrotako leze galeriak kartografiatu dituzte eta aztarna gehiago atzemateko aukera ere oso handia omen da. Harrobiak lanean segitzeko aukerak kezka larria eragiten diela ere adierazi dute «harrobiaren lanak Alkerdi II lezean labar artea duen paretatik 24 metrotara daude eta leze horretan jadanik harrobiak eragindako kalteak ageri dira «mota guztietako infiltrazioak eta industria gaiak aurkitu ditugu. Baldintza hauetan ezin da bermatu lezearen iraupena eta gainera, Europako Batasunak ondare arkeologikoa babesteko hartzen dituen neurri guztien aurka doa».

Egun, Marmoles de Baztan enpresak dauka harrobia ustiatzeko baimena eta ofizialki zulaketa eta leherketako lanak etenda daude. Abuztuan, baina, enpresak Gobernuari lanei metodo berriekin berriz ekiteko asmoa adierazi zion eta Ana Herrera Kultura kontseilariak «lanak bertan behera uztea komeni» zela azaldu zion arren, abuztuaren 25ean legeei planto eginez harrobiak lanean segitzen zuela salatu zuen SOS Alkerdik.

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Izturitze eta Otsozelaiako lezeak: Gazteluko muinoko historiaurreko altxorra
Urteak igaro ahala gero eta gehiago badakigu, aberasten gara eta gure jakintza hori zuzentzen dugu. Ezer ez da geldirik egoten, dena aldatu eta higitu egiten da, mugimendu horrek liluratzen gaituen bitartean. Hori da Gazteluko muinoaren barnean gordetzen den altxorrak eskaintzen... [+]

DUELA 20.000 URTEKO PICASSOAK
Paleolitoko gizakiak egindako artelanak begiratzeak beti sortzen du halako zirrara, harridura eta beldur antzeko zerbait nahasita. Gaurko gizakia txundituta gelditzen da haitzuloak diren leku misteriotsu eta irreal horietan bertan, gure arbasoek errito sakratuak eta zeremonia... [+]

Jesus Altuna: «Iragana hainbeste hondatu gabe ere eraiki dezakegu etorkizuna»
Zientzialari ilezuri, jakintsu eta atseginaren klitxea betetzen du Jesus Altunak. Hamarretik gora daki, baina harrokeriarik gabe ari da. Patxadan eta gozo mintzo da, arrazoiaren indarrez, eta autoritatez. Plazer da berarekin hitz egitea, zentzuz eta senez jarduteko dohaina... [+]

Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.


Historiaurreko grabatu “paregabeak” aurkitu dituzte Lekeitioko Armintza koban

Bizkaiko Aldundiaren esanetan duela 14.000 urteko grabatu multzoak "kalitate tekniko argia" du eta berezia da irudiak "oso argi" ikusten direlako.


Alkerdi koben ondoan dagoen meatzeko lanak behin betiko geratzeko eskatu du Aranzadik

Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.


2016-08-29 | Erran .eus
Arriskuan daude Urdazubiko leizeetako historiaurreko grabatuak, harrobi bateko obren erruz

SOS Alkerdi, Urdazubiko ondarea babesteko plataformak Berroberria, Alkerdi eta Zelaieta inguruko leize babestuetan gertatzen ari dena ezagutarazi du. Gune horretan dago gaur arte ezagutzen den Nafarroako labar arte paleolitikoaren kokaera bakarra. Haien gainean harrobi bat dago;... [+]


Berriatuako Udala “harrituta”, Atxurra kobako aurkikuntzaren berri prentsaren bidez izan duelako

Asteartean aurkeztu zuen Bizkaiko Aldundiak paleolitiko 70 pintura eta grabaturen aurkikuntza. Berriatuako Udalak ez du inolako informazio edo berririk izan orain arte.


2014-05-29 | Ibon Larrazabal
Longyouko haitzuloak

1992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak... [+]


Lumentzako labarren sekretu guztiak

Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren hormetan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona.


Eguneraketa berriak daude