UPNk Nafarroan abiarazitako eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jasotako PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa alboratzen lehena izan da Castejongo Dos de Mayo ikastetxea. Baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak adierazi du ez diola horretarako baimenik ematen.
Betirako kondena
Nafarroako ikastetxe gehienetan PAI inposatu zutela eta orain irteteko aukera galarazi nahi dutela salatu du Steilas sindikatuak. Ikastetxeen erabakia eta autonomia errespetatzeko eskatu du Steilasek: “Nafarroako Gobernuarentzat, PAI bizitza guztirako kartzela-zigorraren parekoa da: sartzen zaituzte inoiz ez atera ahal izateko”.
Hezkuntza Departamentutik argudiatu dute programatik ateratzean langile plantilla zein izango den ez duela aurreikusi ikastetxeak, aurkeztu duen irteera planean. Horrez gain, arauaren kontra egin dutela adierazi du Departamentuak: “Ikastetxeak bermatu behar du abiatu dituen programen jarraikortasuna”.
Programa polemikoa
Ingelesa bultzatzeko aitzakian, eskuin foralak bultzaturiko programak D ereduaren hedatzea oztopatzea helburu zuela iritzi dio hainbatek. Ikasgaiak ingelesez erakustea du oinarri eta funts pedagogikorik ez duela eta hutsune asko dituela salatu izan dute hezkuntza eragileek, baita irakasleek ingelesez bestelako ikasgaiak emateko prestakuntza falta nabaria dutela ere. Zuzendari, guraso, sindikatu eta irakasleak ikusi ditugu programa salatzen.
Ingelesez Ikasteko Programaren (IIP-PAI) “iruzurra agerian uzteko” eta “bertatik irteteko bideak aztertzeko” jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean. Gaur egun, Nafarroako 100 ikastetxe baino gehiagotan oraindik derrigorrezkoa da programa polemiko... [+]
UPNk abiarazi zuen PAI edo IIP Ingelesa Ikasteko Programa eta hezkuntza eragile ugariren kritikak jaso ditu urteotan. Castejongo Dos De Mayo ikastetxea izan da Programa alboratzen lehena, baita Behe Erriberan D eredua ezartzen lehena ere, Steilasek jakinarazi duenez. Navarra... [+]
Ingelesez ikasteko programa ezarri duten lehen ikastetxetako ikasleekin ebaluatu dute programa bera. Ikastetxe horiek "ikasle aniztasun" txikia dutela nabarmendu du Roberto Perezek eta horrek ebaluazio-txostenean eragina izan duela dio.
Kanpo-azterketa berriak, aldaketak ikasgaietan, ingelesezko ordu gehiago, ebaluaketa irakasleei, mugimenduak goi-karguetan… Bero dator ikasturtea Hego Euskal Herrian, LOMCE, Heziberri, Ingelesez Ikasteko Programa edota D ereduaren zabalkuntza tarteko.
Kanpo-azterketa berriak, aldaketak ikasgaietan, ingelesezko ordu gehiago, ebaluaketa irakasleei, mugimenduak goi-karguetan… Bero dator ikasturtea Hego Euskal Herrian, LOMCE, Heziberri, Ingelesez Ikasteko Programa edota D ereduaren zabalkuntza tarteko.
Patata beroa egokitu zaio Nafarroako Hezkuntza kontseilariari: Lan Eskaintza Publikoa, D eredua, Ingelesez Ikasteko Programa, LOMCE… Konfrontazio eremu bilakatu dira euskara eta hezkuntza Nafarroan, eta erdi-erdian harrapatu du Jose Luis Mendoza (Carcar, 1954);... [+]
Amua goxoa izan da, “zure haurrak primeran ikasiko du ingelesa”. Ordea, Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) ezker-eskuin kritikatu dute hezkuntzako eragile ugarik, hala nola, irakasleek, zuzendariek, gurasoek eta sindikatuek. UPNk (PSNren babesarekin) abiatu orduko... [+]