Hezkuntzako kontseilariak eta Eskola Baliabideen zuzendari nagusiak jakinarazi ziguten foru lege bat onesteko asmoa zutela, oposizioetara aurkezteko atzerriko hizkuntzako titulazioaren eskakizunarekin. Ideia hori berriro sustatu dute, ez baitzen onetsi irakasleen kidegoetara sartzeari buruzko 276. Errege Dekretuaren aldaketa, Isabel Celaak planteatua, autonomia erkidegoei atzerriko hizkuntzako titulazioa eskatzeko aukera emanen ziena. Kontseilariak aurpegiratu zigun Estatuko Eskola Kontseiluan aurkako botoa eman izana, STEei aipamena eginez, CCOO, UGT, CSIF, ELA eta CIGA sindikatuekin batera aurka agertu baitziren; ANPEk baizik ez zuen aldeko botoa eman. Era berean, Nafarroan, iazko maiatzean, zirriborro horren aurka azaldu ginen LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak.
Foru lege hau kokatu nahi dute enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteari buruzko 20/2021 Legearen aplikazio-prozesuaren barnean, PAIn diharduten irakasleen egiturazko behin-behinekotasun tasa altua argudiatuz (%70, haien datuen arabera). Ingeleseko (gaztelania eta euskara) eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan, berriz, %9koa izanen litzateke, haiek diotenez. Azken datu hori guztiz sinesgaitza da, 2020an bitarteko langileen tasa %54koa izan baitzen irakasle publiko guztientzat.
"Aipatu foru legea onetsiz gero, egonkortzeko 300 bat plaza deituko lirateke, ingelesarekin, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta beste batzuk Bigarren Hezkuntzan"
Horrela, aipatu foru legea onetsiz gero, egonkortzeko 300 bat plaza deituko lirateke, ingelesarekin, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta beste batzuk Bigarren Hezkuntzan. Aldiz, askoz ere lanpostu gutxiago egonkortuko lirateke gaztelaniaz eta euskaraz, gutxi gorabeherako kopurua zehaztu gabe, baina, gehienbat, 2016tik aurrerako oposizioetan deitu gabeko espezialitatekoak.
Hori guztia iruzurra da, ingeleseko hizkuntza eskakizuneko lanpostuetan diharduten irakasleak oposizioetara aurkez baitzitezkeen, gainerakoak bezala. Parekatzen saiatzen dira 2016az geroztik deitu ez dituzten espezialitateetako irakasleak funtzionario bihurtzeko abagunerik ez izatea eta ingelesa eskatzen duten lanpostuetan aritzen direnena, hori gezurra denean. Departamentuarentzat arazo bat da ingeleseko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan behin betiko destinoa lortzen duten irakasle asko berehala joatea hizkuntza eskakizunik gabeko beste lanpostu batzuetara, lekualdatze lehiaketaren bidez.
Araudi hori ez litzateke bakarrik erabiliko 2022tik 2024ra bitarteko egonkortze aldian, baizik eta Departamentuak baliatuko luke hurrengo deialdietan. Hau da, ingeleseko profila eskatuko litzateke iruditzen zaizkien lanpostu guztietan, bat etorriz 2022an aurkeztu nahi duten PAIren dekretu berriarekin, lanpostuak hornitzeko bestelako prozedura bat finkatuz hezkuntzako etapa guztietara PAI zabaltzen duten bitartean, Lanbide Heziketara barne. Foru lege horrek kontratazio zerrendei ere eraginen lieke, eta, ziur aski, sortuko liratekeen zerrendek LEP arruntetik datozenak ordezkatuko lituzkete.
Jarduketa horien ondorioz, ingeleseko profileko irakasleen langile kopurua agudo handituko litzateke, eta ingeleseko eskakizunik gabeko irakasleak nabarmen gutxituko. Behin-behineko langileen ehuneko handiak eraldaketa azkarra ahalbidetuko luke, ingeleseko C1 titulurik ez duten irakasleen enplegu-erregulazioko espediente masibo moduko bat eraginez, abiatuta langile behin-behinekoek betetzen dituzten lanpostu gehienak ez direla egiturazkoak dioen sasidiskurtsotik. Hala ere, sindikatuoi ez digute datu fidagarririk eman; ekaineko eta abuztuko deialdi handien kopuruak ez dira aintzat hartu, eta ez da esan espezialitate batzuetan langileen %100 behin-behinekoa dela. Horren ondorioz, urteetan lanean aritu direnek etengabeko prekarietatean jarraituko lukete, edo ez lukete funtzionarizatzeko aukerarik edukiko, duela urte batzuetatik hona deitutako lanpostu kopuru txikia dela eta; horrela, sisteman urte gehien daramatenek funtzionarizatzeko aukera galduko lukete.
Gainera, ingelesezko behin betiko destinoa eskuratzen duten foru irakasle funtzionarioek aukera izanen lukete lehiaketa autonomikoan gaztelaniazko edo euskarazko behin betiko beste destino bat eskuratzeko, baina ezin izanen lukete parte hartu estatuko lekualdatze lehiaketetan. Horrek bide emanen lioke Departamentuari izateko irakasle funtzionario gatibuak, hedatzeko ingelesaren eskakizuna PT eta AL bezalako espezialitateetara, edo joera azkartzeko tutore berak ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz saio guztiak emateko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.
Lege berria aurrera atera liteke Navarra Sumaren eta PSNren botoekin, PSN Parlamentuko beste gehiengo batera lerratzen den heinean. Ziur aski, foru lege proiektu hau sindikatuei jakinaraztea ez da izan UPNrekin aldez aurretik sinatutako akordio baten antzezpena besterik, UPNk PSNrekin beti partekatu baitu PAIren neurrira egindako oposizioak sortzeko helburua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]