PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak dira. PAIren biktima guztiek iceberg moduko multzo bat osatzen dute, eta ur azpian biltzen dira biktima gehienak.
Irakasleak egonkortzeko prozesua PAI lanpostuetarako izan da, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzan. Ia ez da lanposturik atera gaztelaniaz edo euskaraz emateko Haur eta Lehen Hezkuntzan. Irakasleen gehiengoak urte gehiago daramatzate lanean eta, sarritan, beste oposizio batzuk gainditu dituzte, funtzionario bihurtu gabe. Irakasle horiek egonkortze prozesutik kanpo gelditu dira eta, are okerrago, kalte ordainetatik ere baztertu dituzte, egonkortze prozesuan funtzionario ez bihurtzeagatik.
Oposizioetako probetan PAIri buruzko 2017ko Legearekin koherentziarik ez duten hizkuntza-eskakizunek erakusten dutenez, ingelesaren ikaskuntza hobetzea ez da inoiz izan programa hori ezartzeko benetako arrazoia
Izan ere, azken hamalau urteetan behar baino askoz lanpostu gutxiago deitu dira, PAIrako gordetzen ari baitziren. Horrek esan nahi du hezkuntza publikoan urte ugari daramaten askotariko pertsonek kontratu prekarioak dituztela, edo langabezian daudela. Hezkuntza Departamentua PAIn irakasten duten langileen interinitate tasa murrizteaz besterik ez da arduratu, baina ez irakasle gehienena. Irakasle publikoek %50eko bitarteko tasa dute, Kontuen Ganberaren azken fiskalizazio txostenaren arabera.
Nafarroak irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko lege bat du, beste autonomia erkidego batzuek ez bezala, eta bertan oposizio probak lanpostu horren irakas-hizkuntzan egitera behartzen da. Lege hori Carlos Gimenok berak sustatu zuen 2017an, ustez irakasleen hizkuntza maila bermatzeko gaztelaniazko eta euskarazko lanpostuetan. Baina horren kontra erabat, ez dira ingelesez egin PAIko lanpostuetarako probak, dagokion legeak xedatu legez eta, beraz, argi gelditzen da ingelesaren kasuan ez zaiela axola irakasleen hizkuntza maila, edo agian pentsatu zuten oposiziogileen zati handi batentzat oztopo gaindiezina izanen zela probak hizkuntza horretan egitea.
Oposizioetako probetan PAIri buruzko 2017ko Legearekin koherentziarik ez duten hizkuntza-eskakizunek erakusten dutenez, ingelesaren ikaskuntza hobetzea ez da inoiz izan programa hori ezartzeko benetako arrazoia, Yolanda Barcinak berak adierazi zuen bezala, aitortu baitzuen PAIren hedapenak euskararen irakaskuntza eta euskarazkoa oztopatu besterik ez zuela nahi.
Gainera, engainatzeko asmoz programa bat ezarri da eta, beraz, ikasgaien mailaren kalitateak behera egin du, ingelesa modu desorekatuan ikasten da, zailtasun handienak dituzten ikasleentzat eragozpen gehigarri bat da, eskola segregazioa areagotu da, baita familia gainkarga ere, ingelesezko kanpoko laguntza gehiago behar delako.
Noiz arte utziko diote Hezkuntza Departamentuari irakasle, ikasle eta familiak kaltetzen dituen politikarekin jarraitzen?
Miren Ustarroz Goñi eta Raúl López Ekai, Steilas Nafarroa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]