Aski harrigarriak ziren azken aste hauk PAC [Europako Nekazaritza Politika Bateratua, frantsesezko eta gaztelerazko sigletan] dozierra hurbildik segitu ahal izan dugunentzat. Eta beste behin frogatzen ari dugu laborantza ministroa FNSEAko [Frantziako laborarien sindikatu nagusia] buruzagien esku dela.
Uda hastapenean eman zauzkigun ministroak bere xedeak PAC berriaren dirulaguntzak partekatzeko.
Europak behartzen du hektara guziei ematen den laguntza balio bakar batetik hurbiltzea ondoko urteetan, gutienez %60az. Frantziak lau proposamen agertu ditu, beharrezko neurri hortarik, hektara guziak ber moldean laguntzeraino. Xedea zen hemen [abere] hazkuntzari laguntza ekartzea, bederen eremu zabalak dauzkan lurraldetan.
Aldi berean, laborantzako ministroak proposatu du etxalde bakotxeko lehen 52 hektareen doblezka laguntzea, eta GAECentzat [GAEC, Groupement Agricole d'Exploitation en Commun, zenbait laborari txikiz osatutako etxaldeak], laguntza hori emendatzea GAECak zaukan kide bezainbat aldiz, eremuak izanez geroz. Xedea zen aldiz hemen laborantzako enpleguaren laguntzea. Eta badakigu ofizialki Frantziako laborantzak eremuak handiago eta enplegu gutiago baliatzen duela.
Confédération Paysanne [ELB barne da] sindikatak goretsi du hektara guzien berdin laguntzea, gutieneko xuxentasuna baita. Nahiz badakigun laguntzak hektaraka emanen direno, eremu zabalek irentsiko duten diru zama handiena. Gure sindikatak onartu du lehen 52 ektaren laguntza doblezka ematea. Nahiz aspaldi diogun enplegua egiazki laguntzekotz, laguntzak laborari arau behar litezkeela ordaindu. Eta bitartean jakinerazi dugu ere askoz gehiago lagunt zitezkeela etxalde bakotxeko lehen 25 hektarak, eta geroago eta gutiago handik haratekoak.
Laborantzako ministroak eta Frantziako presidentak dute hautatuko eta agertuko nola partekatuko dituzten PAC laguntzak 2014-2020 artekoak. Urri hastapeneko trenkatuko dute auzia. Eta lerro hauk idaztean ez dakigu arras zertarat deliberatuko diren.
Badakigu azken egun hauetan sekulako indarra egiten ari dutela FNSEAko buruzagiek deusik ez dadin alda PAC diruketaren partekatze legetan : Europak behartzen duen neurrian atxik hektara bakotxaren balioa, beraz ainitz hunkitzen zutenek segi ainitz irabazten. Eta lehen 52 hektaren doblezka aguntzeari uko egin, ekilibra galduko omen bailuke laborantzaren ekonomiak. Eta GAECak laguntzekotan, lagunt baitaere beste moldetako sozietate guziak, hainbeste diru legarretarik eta axurantzetarik ihes egiteko elkarte bide direnak.
Euskaldun, biarnes ala edozoin menditako laborari direnei sinets arazi daukute mendiko lurren laguntzea ICHN [Indemnités Compensatoires de Handicaps Naturels, Naturak ezarritakok Eragozpenak Berdintzeko Kalte-ordainak] bidez sekulako garaipena zela. Bistan da ICHN eskuratzen duten 85.000 laborariek begi onez hartzen dutela denek eskatzen dugun neurri hunen onespena.
Zoritxarrez, ilusitu gaituzte mendiko laguntzen baitezpadako emendatzearekin. Mendialdetako laborantzaren ordezkariek denek beharko zuketen eskatu behi haragiko eta ardien primen goratzea, eta beharko zuketen ozen jakinerazi hektara guziak balio berean nahi ginituela, lehen hektarak hobeki ordainduak nahi ginituela....xuxen den bezala.
Gure eskualdetako FDSEA ordezkariak guti entzun badira xuxentasunaren alde, amor eman badute FNSEAko buruzagi nagusien larderiari, azken hauek indar guziak egiten ari dituzte ministroak gibel igor ditzan bere xedeak: 6 miliar euro partekatuko dituzte 190 000 etxaldek, eta miliar bat doi doia geldituko da 50 hektaraz azpitik duten 160.000 etxaldentzat. Zenbakiak berak mintzo dira.
Sekulako diru zamak partikatzen dira eremu zabal eta ongi bizi diren laborantza modu batzuen artean. Ez ditaike zintzoki nehor izan gure eskualdetako laborantzaren defendiatzaile, eta PAC diru partekatze itsusi horren sustengu ixil!
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]