Kazetariak Euskal Herrira itzuli nahi duela adierazi dio familiari. Hala ere, aurretik guztiz sendatu nahi du. Pablo González joan den astean utzi zuten aske, bi urte eta bost hilabete Poloniako kartzela batean preso egon ondoren.
Pablo González kazetariak egun batzuk emango ditu behaketan Moskuko osasun-zentro batean, joan den abuztuaren 1ean aske utzi ostean, egin zizkioten azterketa medikoetan biriketan arazo bat antzeman ostean. Oihana Goirienak, Pablo Gonzálezen emazteak adierazi duenez, baliteke Poloniako espetxeko baldintzek eragin izana, "aire naturalik gabe, hezetasunarekin, neguan hotz handiarekin eta berogailurik gabe giltzapetuta, eta udan bero eginda". "COVID-a barruan izan zuen, eta ea nola sendatu den, birikei eragiten dielako", adierazi du.
Goirienak azaldu duenez, birritan hitz egin du berarekin telefonoz, eta Nabarnizera (Bizkaia) itzultzeko asmoa du, alta eman eta konfiskatu zioten dokumentazioa berreskuratu ondoren. Kazetariari dagokionez, esan du oraindik ez dakiela "oso kontziente den jada ez dagoela preso, aske dela, eta nahi duenean mugitu daitekeela baimenik eskatu gabe eta eskuburdinik jarri gabe". "Oraindik lurreratzen ari da", adierazi du.
Joan den astean utzi zuten aske González. Errusiaren eta Poloniaren arteko preso truke baten harira askatu zuten, espetxean bi urte eta bost hilabete eman ostean. Asteburuan familiarekin telefonoz solasteko aukera izan du kazetariak, eta esan die "ongi" dagoela. Goirienaren esanetan, Gonzálezek Euskal Herrira itzuli nahi du, baina lehenbizi guztiz osatu nahi du. Horrez gain, nortasun agiria eta pasaportea ere behar ditu, Poloniak ez baitizkio itzuli oraindik. Hortaz, ez dago argi noiz itzuli ahalko den.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]