Pablo Gonzalez “berehala” askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

  • Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren kontrako "frogak" aurkeztea eskatu dio Espainiako Gobernuak Poloniakoari. Nazioarteko kazetarien federazioek ere Gonzalezen askatasuna eskatzeko manifestua kaleratu dute.

Pablo Gonzalezen askatasuna eskatzeko manifestazio jendetsua Gernikako kaleetan. Argazkia: Txebi Arriaga

2024ko otsailaren 29an - 09:25
Azken eguneraketa: 11:25

Bi urte igaro dira Pablo Gonzalez atxilotu eta segurtasun handiko espetxe batean preso dutenetik. Horren harira, elkartasun ekitaldiak ugaritu dira egunotan eta Gernikan izan da hitzordu nagusietako bat.

Gernika Memoriaren Lekuko ekimenak deituta ehunka lagun bildu dira kazetaria "berehala" askatzea exijitzeko, haren kontrako frogarik ez dagoelako, eta prentsa askatasunaren kontrako erasoa delako, antolatzaileen hitzetan: "Horregatik diogu prentsa askatasuna oinarrizko eskubidea izanik, defendatu beharra dagoela. Eta, beraz, Pablo defendatzea dagokigula ere", azaldu dute ekitaldako idatzitako manifestuan. Gainera, Europako Parlamentuaren eta Espainiako Gobernuaren "utzikeria" salatu dute.

Ekitaldiaren amaieran, haren bikotekide Oihan Goirienak Gonzalezen ohar bat irakurri du bozgoran: "Zuengandik eta inguratzen zaituzteten errealitatetik argi urte askotara nago. Niretzat ez da mundurik existitzen nagoen espetxe bloketik harago, ez naiz hemendik atera uztaila hasieratik. Ez da existitzen giza eskubiderik, ez Europar Batasunik ez ezer (...) Ez dut eskatzen tratu berezirik, baizik eta utz ditzatela denbora luzatzeko beren gezurrak eta kaka zaharrak albo batean, honek ez baitu inongo justifikaziorik".

Oihana Goiriena Gonzalezen bikotekidea ekitaldiaren hitzartzean. Argazkia: Txebi Arriaga
Mezu ugari plazaratu zituzten elkarretaratzean. Argazkia: Txebi Arriaga

Bestalde, Euskal Herriko hainbat komunikabideetako kazetariek ere elkarretaratzeak egin dituzte euren egoitza atarietan asteazkenean. ARGIAko lantaldeak hala egin du, Antza eta Iametza enpresetako kideekin batera. Informatzeko eskubidea aldarrikatu dute, besteak beste, eta Gonzalezi eta bere senide eta lagunei babesa erakutsi diete ekitaldi horietan guztietan.

Madrilen, Poloniako enbaxadaren egoitza aurrean ez ezik Diputatuen Kongresuko ezkaratzetan ere talde politiko guztietako ordezkariak bildu dira asteazken eguerdian –PP eta Vox-ekoak salbu– Gonzalezen askatasuna eskatzeko. Hain justu, etxe horretan EH Bilduren galdera bati erantzunez Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek azaldu du Poloniako Atzerri ministroarekin harremanean dela eta Gonzalezen kontrako frogarik baldin badago horiek erakustea eskatu diola.

Madrilgo Kongresuan talde politiko ugaritako ordezkariak bildu dira asteazken eguerdian egindako elkarretaratzean.

Bartzelonan ere elkarretaratzea egin dute Errege Plazan, eta legearen araberako epaiketa bat "oraintxe" egiteko exijitu dute, Fer Periodisme No És Delicte lelopean bilduta.

Nazioartean Gonzalezen kasuak oihartzuna izaten jarraitzen du. Hala, Kazetarien Nazioarteko Federazioak eta Europako Kazetarien Federazioak Poloniako agintariei eskatu diete kazetaria askatu dezatela, auzitegietan defendatu ahal izan dadin eta epaiketa justu bat izan dezan: "Ezin dugu ulertu Europar Batasuneko estatu demokratiko batek kazetari bat preso mantentzea bi urtez epaiketarik egin gabe", azaldu dute ohar bateratuan.

Gonzalezen espetxealdia zortzigarren aldiz hiru hilabete gehiagoz luzatu du duela gutxi Poloniako justiziak, eta senideen esanetan "tortura psikologikoa" ari dira egiten bere kontra, isolatuta baitaukate egunean 23 orduz eta apenas baitago informaziorik haren inguruan.

Musika emanaldia ekitaldiaren uneetako batean. Elkartasun olatu handia izan dute Gonzalezek eta bere senide eta lagunek azken egunetan. Argazkia: Txebi Arriaga
Pablo Gonzalez gatazka guneetan ibilitako kazetariaren irudia afixetako batean. Argazkia: Txebi Arriaga
Herritarren elkartasuna Gonzalezekiko, irudian guraso talde bat pankarta atzean. Argazkia: Txebi Arriaga
'FreePablo' mezua nazioartean ere zabaldu da. Argazkia: Txebi Arriaga

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza ez da delitua
Al Jazeerako sei kazetariren bizitza arriskuan da, Israelek mehatxu egin ondoren

Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.


2023-07-11 | ARGIA
Solwayren aurrean ARGIA babestu dute 40 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok

Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.


2023-06-30 | Axier Lopez
Ez gaituzte ezagutzen

Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


2023-06-20 | ARGIA
Aste honetako aldizkariaren azalean

Aste honetan ARGIAk ale berezia atera du Solway Investements Group-en erasoaz informatzeko. Besteren artean, gaiari buruzko artikulua eta Solwayren atzean nor dagoen azaltzeko erreportajea argitaratu ditugu.


2023-06-20 | ARGIA
Mugarik Gabe
“Solway-ren erasoa adierazpen askatasunaren kontrakoa da, planifikatutako larderia estrategia baten parte”

35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]


2023-06-20 | ARGIA
Solway multinazionalak ARGIAri mehatxu egin diola publikoki salatu dugu

ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du asteartean, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dugu Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani... [+]


2023-06-20 | ARGIA
ARGIAren manifestua
Solway, utzi ARGIA bakean: kazetaritza ez da delitua

Guatemalako kazetari bati ARGIAk egindako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu digu Solway Investment Group multinazionalak. ARGIAk ez du horrelakorik egingo eta kazetaritza independentea aldarrikatzeko baliatuko dugu erasoa.


2023-06-20 | ARGIA
Solway multinazionala, utzi ARGIA bakean
Kazetaritza ez da delitua

Guatemalako kazetari bati ARGIAk egin eta argitaratutako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euroko “kalte-ordaina” ordaintzeko eskatu digu Solway multinazionalak. Egin ezean kasua epaitegira eramatearekin mehatxatu gaitu. ARGIAk ez du horrelakorik egingo, ez gara... [+]


2022-11-08 | ARGIA
Prado museoko ekintza ekologistaren berri emateagatik atxilotutako kazetariak karguekin aske utzi dituzte

Futuro Vegetal talde ekologistako bi kidek Goyaren Majen margolanetara itsatsi zuten euren burua larunbatean, klima larrialdiaren aurkako neurriak eskatzeko. Bi ekintzaileak eta ekintzari buruz informatzen ari ziren bi kazetari atxilotu egin zituzten eta “historia... [+]


2020-12-24 | Axier Lopez
Julian Assangeren kasua
Kazetaritzaren aurkako gerra zikina

2010ean, WikiLeaksek, komunikabide handi batzuen laguntzarekin, dokumentu "sekretuen" historiako filtrazio zabalenetako bat argitaratu zuen. AEBetako inteligentzia zerbitzuen 700.000 fitxategi baino gehiago, gobernu eta estatu askoren jarduera diplomatiko eta militar... [+]


Eguneraketa berriak daude