Gogoan dut orain urte bete etxeratu gintuztenean, gure zentroan sortu zen iskanbila kolosala izan zela. Nonahi barrunda zitekeen zalaparta hura: institutuko atarian, pasabideetan, komunetan, irakasle-gelan, zuzendaritzan, autobus-geltokian, frontoian, gimnasioan, jantokian, ikasgeletan zein kafe-makinaren aldamenean. Gasteizeko eskolak eta bigarren hezkuntzako zentroak euren ateak ixten aurrenekoak izan ziren, lautadako hiriburuko umeak eta gazteak birusaren kutsatzaile ikusezinak zirelakoan. Usteak erdia ustel. Arin heldu zitzaien itxiera Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko ikastetxe askori. Beldurrak edota ezjakintasunak sortutako hasierako euforiari, ordea, adio esan genion berehala, eta ordenagailuetako teklatu hotsak gailendu ziren askoren etxean.
Halabeharrez, egunek, asteek eta hilabeteek aurrera egin dute, tantaka, COVID-19a itogin erraldoia bailitzan. Tantakada bakoitzarekin, batzuetan itxaropentsu, beste batzuetan ezkor, mamuari so egiten diote nerabeek erabateko normaltasuna –askatasuna– eskuratzearen zain.
"Askok, niri horrela aitortuta, garrasi egin nahi dute, baina ez dira gai, ez bada kostata eta negar-anpuluka euren miseriak entzuten dituen terapeutaren aurrean"
Joandako ikasturte beltzean tentsioa, estresa, nekea, motibazio eza eta tankera horretako izen ondoak nagusitu ziren ikasleen jarraipena egiten genuen heinean, inor ez baitzen bestelako adjektiboak erabiltzera ausartzen gazteek bizi zuten ataka deskribatzeko. Sarritan Felix Iñurrategik anaia gazteari aspaldi esandako esaldi eder hura gogora ekartzen nuen, eta ikasleei Bihar ere eguna argituko dik errepikatzen nien, lagungarria gerta zekiekeelakoan. Lagungarria ote?
Ilusio hutsa izandako uda agurtu bezain laster, ikasturte berriarekin batera irakasle asko euritako partida banatzen saiatu ginen, sikiera, gorago aipatutako itogin erraldoiak isurtzen zituen tantakadek gehiago higatu ez zezaten gure gazteen adorea. Zoritxarrez, ez da guztientzako adina egon; ez adorerik, ez euritakorik, alegia.
Dagoeneko ikasturtearen azken txanpan gaude, loraila hur dugu, 17 eta 18 urteko gazteentzat maiatza baita udaren ataria, baina, tamalez, gure etorkizuneko kimuen aldartea zabuka dabil.
Ikasgeletan ez dute gehiegi esaten. Beharrik ez, ordea, jakin baitakit dagokien askatasuna eskuratzearen zain daudela. Egia da, bai, azken boladan itxaropenerako tenorean bizi gara datu epidemiologiko baxuei edo berriki hezkuntza sisteman burutuko den txertaketari esker. Hala ere, askok, niri horrela aitortuta, garrasi egin nahi dute, baina ez dira gai, ez bada kostata eta negar-anpuluka euren miseriak entzuten dituen terapeutaren aurrean. Txertoak txerto, soilik espero dut garrasi mutu eta isilak laster amai daitezen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]