Bilboko Otxarkoaga auzoko emakumeen historia jasotzen duen Hijas del Barrio (Auzoaren alabak) proiektua aurkeztu zuten joan den apirilaren 24an. Proiektuko kide diren Marina eta Aurorirekin hitzartzeko aukera izan dugu eta auzoko kaleetan itsatsi dituzten argazki historikoak erakutsi dizkigute. Auzoko zortzi emakumeren parte hartzeaz gain, Silvia Ayerra eta Susana Gonzalez ibili dira proiektu honen gidaritzapean.
Lapurretak edota auzokideen arteko borrokak gertatu direla kontatzeko agertu ohi da Otxarkoaga auzoa albistegietan; hori da Aurori eta Marinak uste dutena. Kazetariak auzoaren alderik itsusiena azaltzeko soilik hurbildu ohi direla diote. Alabaina “asko dira urtean zehar aurrera eramaten diren ekintza eta proiektuak” eta apirilaren 24an auzoko udaltegian aurkeztutako Hijas del Barrio proiektua horren adibide argia da.
Otxarkoagako plazan dagoen kioskoan hitzartu naiz Aurori eta Marinarekin. Behean ikus dezakezuen argazkia plazako kioskoaren atzekaldean dagoen zutabe handi batean itsatsita dago. Hari begira nengoela hurbildu dira biak eta asko harritu naiz emakume hau Marina bera dela esan didatenean.
Garai bateko emakumeak omentzea du helburu proiektu honek. Egungo emakumeen oroitzapenetatik tiraka auzokideen arbasoen hainbat argazki itsatsi dituzte Otxarkoagako kaleetan barrena eta horrez gain dokumental bat ere prestatu dute, parte hartzaileen testigantzak biltzen dituena. Argazki guztiek QR kode bat daukate txertatuta, protagonisten testigantzak zuzenean entzun ahal izateko. Hau dena, Susana Gonzalez eta Silvia Ayerraren laguntzaz sortu dute.
Bizitza itzalpean, anonimotasunean, eman duten emakumeen argazki eta pasarteak trukatu dituzte Hijas del Barrio proiektuari esker. Auzoko beste ekintza batzuetatik elkar ezagutu arren, antzerki tailerretik adibidez, ekimen honek bata bestearen bizitza gehiago ezagutzeko aukera bermatu die nolabait. Iraganeko familia bildumetatik argazkiak atera dituzte eta irudiekin collage bat lantzen ibili diren bitartean, haurtzaroko hainbat oroitzapen azaleratu dituzte, “batzuk beste batzuk baino gogorragoak, noski”. Orokorrean zeregin polita izan dela diote Marinak eta Aurorik.
Egindako memoria ariketa “beharrezkoa” dela argitu dute: “Gure amen bizitza gogora ekartzeko balio izan digu, eta hori ikaragarria izan da zentzu guztietan”. Gainera garai hartako bizimodua hobeto ulertzeko baliagarria ere izan zaie egungo belaunaldiei. Memoria arriskuan dagoela dio Marinak, eta horrelako ariketak oinarrizkoak direla deritzo, kulturari behar duen balioa berriz emateko.
Marinaren familia Galiziatik etorri zen lan bila, Auroriren familiak ordea, erbestera joan behar izan zuen gerra garaian. Immigrazioa, erbestea edota matxismoa izan dira kontaketen artean nagusitu diren gaiak. Askorentzako terapia moduko bat ere izan da, inoiz azaleratu ez dituen bizipenak kontatzeko aukera eman baitie Hijas del Barriok. “Sentimendu eta gertakariak naturaltasun eta zaintza batetik kontatu nahi izan ditugu, draman asko sakondu gabe”. Horregatik dokumentalean serioagoa den zati bat dago, eta beste bat aldiz, umoretik kontatuta dagoena: “Gure arbasoen memoriaz mintzatu nahi izan dugu, gudaz hitz egin…”.
Bilbao Aurrera planaren laguntza ekonomikoa jaso duten arren, auzoko paretetan itsasitako argazkien materiala eskasa da eta proiektuak izan duen harrera ona kontuan hartuta, aurrera begira proiektuaren azpiegitura hobetzea gustatuko litzaieke. Argazkiak papera ez den beste material batean inprimatu, edota babestuago jarri, udaltegian adibidez.
Tailer baten bitartez Otxarkoagaren eta bertako emakumeen historiaren zati bat jaso dute Silvia Ayerra eta Susana Gonzalezek. Auzoko zortzi emakumerekin batera, argazki bilduma pertsonaletatik abiatu dira kontakizun kolektibo bat osatzeko. Horren emaitza Otxarkoagako kaleetan jarri dituzten argazki-erakusketan eta laster publiko egingo duten dokumental batean ikus daiteke.
Memoriaren balioa nabarmentzeko irudi-artxibo pertsonalak erabili dituzte Silvia Ayerrak eta Susana Gonzalezek Hijas del barrio proiektuan. “Irudi eta memoria laborategia” deitu diote, eta “memoria propioa eta kolektiboa” lantzea izan dute helburu, familia-albumen eta artxibo pertsonalen bidez, “bigarren planoan geratzen diren etxeko eta eguneroko kontakizunak azaleratzeko”.
Urtarrilean hasi zuten tailerra Otxarkoagako zortzi emakumerekin. Lau hilabete iraun dituen prozesuan, istorio pertsonaletatik kontakizun komun eta kolektibo bat osatu dute; auzoaren eta bertako emakumeen historiaren zati bat. Lan horren emaitza da Otxarkoagako kaleetan egin duten argazki erakusketa interaktiboa eta taldean osatu duten bideoa.
Joan den apirilaren 24an aurkeztu zituzten biak Otxarkoagako Udaltegian. Bai antolatzaileak eta bai parte hartzaileak oso pozik daude auzoan izandako harrera onarekin. “Prozesua oso interesgarria eta hunkigarria izan da”, azaldu digute Ayerrak eta Gonzalezek. “Parte hartzaileei asko gustatu zaie, auzoan interes handia sortu du eta haiek izan dira protagonistak”.
Nahi duenak bere kabuz jarraitu dezake ibilbidea. Iraunkorra eta interaktiboa da; argazkiak laguntzeko QR kodeak jarri dituzte, eta, horrela, protagonisten azalpenak entzun daitezke lehen pertsonan. Bideo bat ere osatu dute denen artean eta laster sareetan zabaltzeko asmoa dute. Hori baino lehen, ordea, kalean edo Udaltegian proiektatu nahi dute berriz, auzoari gerturatzeko.
Izan ere, proiektua Otxarkoagara hurbiltzeko aitzakia paregabea da. Ayerra eta Gonzalez ez dira bilbotarrak, baina argi zuten proiektua erdigunetik kanpo garatu nahi zutela. Haien ustetan, “proposamen kultural eta artistikoek beti egiten diote mesede hiriaren erdiguneari”, eta horrekin apurtu nahi izan dute. “Ezagutza sortzen den lekua beti bera bada, ez da kultura, ez artea, boterea bihurtzen da”, azpimarratu dute.
Tailerraren sortzaileen arabera “oso ona litzateke auzo bakoitzean memoria horrela jasotzeko proiektuak egotea”. ‘Las hijas del barrio’-k izan duen harrera onak gogoak piztu dizkiete beste auzo edo herri batzuetan tailerrarekin jarraitzeko: “Hori da kultura eta artea sortzen jarraitzeko interesatzen zaigun modua”.
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]