Otsailean torturaren aurkako jardunaldiak Iruñerrian

  • Otsailaren 13arako Torturaren aurkako eguna eta rock jaialdia antolatu dituzte AZTNUGAL kolektikoko kideek. Honetaz gain, hilaren 8tik 26ra hainbat kultur saio eginen dira Katakraken.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 22an - 13:28

Guardia Zibilak Jon Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iker Moreno, Iñigo González, Gorka Zabala eta Xabier Beortegi  atxilotu eta torturatu zituela bost urte bete berri direnean, AZTNUGAL kolektiboko kideek “Torturarekin amaitzeko” izeneko ekimen sorta antolatu dute. Apiriletik aurrera epaituak izanen dira talde honetako auzipetuak jarraitzen duten bost kideak.

Ekimen honen bitartez deia luzatu nahi izan diote gizarteari torturaren aurkako jarrera azal dezan:  “Gaitz honekin amaitzeko esfortzu kolektiboa behar delakoan gaude, soziala zein instituzionala. Segurtasun indarren zigorgabetasuna eta ondorioz tortura ahalmentzen

duen ezein estamentu deuseztatzea exijitzen diogu Estatuari, modu berezian inkomunikazio aldia. 1987. urtean sinatu eta BOEn publikatu zen Nazio Batuen “Convención contra la tortura y otros tratos o penas crueles, inhumanos o degradantes ” 3 delakoa behingoz betetzeko enplazamendua luzatzen diogu espainiar Estatuari. Bide horretan aurrera egiteko otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna Euskal Herrian, bi ekimen antolatu ditugu. Ezin ahaztu 35 urte betetzen direla Joxe Arregi Carabancheleko ospitalean torturen ondorioz zendu zela.”

Otsailaren 13, Torturaren aurkako eguneko egitaraua

11:00tan, Iruñeko Condestable Jauregian, torturaren inguruko konferentzia. Paco Etxeberriak (nazioartean ospetsua den antropologo eta mediku forentsea), Jorge del Curak (Coordinadora para la Prevención y Denuncia de la Tortura taldeko bozeramailea) eta Lorea Bilbaok (Torturaren Aurkako Taldeko abokatua) praktika honen inguruko aldagai guztiak sakonki aztertuko dituzte.

Arratsaldean, 19:00tatik aurrera, Burlatako frontoian II. Aztnuga l Rock kontzertua. Torturaren aurkako kontzertua izango da, ateratzen den dirua gure epaiketako gastuak ordaintzeko baliatuko delarik.

Otsailaren 8tik 26ra, ekimen sorta Katakraken

Modu berean eta otsailaren 8tik 26ra, Katakrakeko erakusketa aretoan, hainbat kultura ekimen eginen dira:

− Arte erakusketa kolektiboa: egunero -astelehenetik ostiralera- 17:00-19:00. Inaugurazio festa: Otsailak 8, 19:00 [Beñat Azkona, Inder Bhatti, Joana Hernandez, Iker Moreno, Ander Perez, Oier Zuñiga].

− “Tortura kulturatik landuz” mahai ingurua: otsailak 16 , 19:00tan [Objetos Perdidos, Torturaren Antzerki-Dokumentala, GATAI]

− 120 ordu Zineforuma (dokumentala): otsailak 18 19:00tan [Lorea Bilbao TAT]

− “Resiliencia. Tortura gainditzea” hitzaldia: otsailak 22 , 19:30tan [Jeannette Ruiz, Gorka Zabala…]

Oharra: Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Tortura sistematikoa salatu dute Sde Teiman izeneko Israelen atxiloketa eremuan

Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


2024-05-02 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-07 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


2024-01-19 | Euskal Irratiak
“Torturak Euskal Herrian ukan duen inpunitate-sistema ikertzea nuen xede”

Zazpi urtez landu ondoan, bere tesia aurkeztu du Pauline Guellek, zuzenbide publikoan doktore bilakatuz. Urte luze hauetan "torturaren zigorgabetasuna" landu du, Euskal Herriaren adibidea hartuz, Francoren garaitik 2022 urtera.


2024-01-17 | Hala Bedi
Meliton Manzanas torturatzaile frankista omendu du Espainiako Poliziak Gasteizen

Espainiako Polizia Nazionalaren 200 urteurren ekitaldia egin dute Gasteizen larunbatean. Polizia Nazionalak Betoñun edo Olagibel kalean bere egoitzetatik kanpo, kalean, ekitaldi publiko bat egiten duen lehen aldia da azken urteetan. Bertan izan dira, besteak beste, Maider... [+]


Eguneraketa berriak daude