Otsailaren 23ko manifestazioa girotzeko ekitaldia eta mahai-ingurua iragarri ditu GuraSOSek

  • Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan baietz XXI. mendeko Gipuzkoako demokraziari”.

(Argazkia: Noaua)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 08an - 12:07

Aipatu moduan manifestazio handi horri begira, bi ekitaldi iragarri ditu asteotarako otsailaren 23ko manifestazioa girotzeko.

Otsailak 10, igandea, Lasarte-Orian

12:00 Bideo labur baten estreinaldia eta aurkezpen publikoa, erraustegiaren kontratua publiko egingo dute eta otsailaren 23ko manifestazioa babesteko talde argazkia aterako dute, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.

Otsailak 12, asteartea, Donostian

18:30 Mahai-ingurua Donostiako Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan: “Esperientzia aitzindariak hondakinen kudeaketan”. Partaideak:

-Sebastiá Sanso, Baleareetako Gobernuaren ingurumen eta hondakinen zuzendari orokorra.

-Lorea Flores, Greenpeace-ko kidea.

-Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu ohia eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kidea.

Antolatzaileak: GuraSOS, Greenpeace eta Globernance.

Otsailak 23, larunbata, Donostian

17:00 “Esan baietz adostasunari” aldarripean, manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik abiatuta.

Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude