Duela hilabete, Tolosaldeako Autodefensa Sareak (TAS) Tolosako Orixeko Institutuan ikasleen intereseko ebaluazio irizpideen aldeko borroka abiarazi zuen; historia zein euskarako irakasgaien ebaluazio metodologiari dagozkion zenbait irizpide aldatzea helburu duena. Denbora honetan zehar ordea, zuzendaritza zein irakasleen partetik mehatxu, zigor eta oztopoak jasan behar izan dituzte bertako ikasleek, dinamika hau martxan jartzearen ondorioz.
Jazarpen mugimendu guzti hauek ordea, ez dira nahikoak izan determinazioz eta kontzienteki borrokatzen duten ikasleak aldarrikapena alde batera uzteko. Hare gehiago, aldarrikapenaren lejitimitate eta beharrezkotasuna indartzeko balio izan dute, zuzendaritzaren jarrera autoritarioa agerian geratzearekin batera. Honen harira, dinamika eta protesta ekimen desberdinen ondotik, indarrak batu eta egoeraren soluzio bakarra izan daitekeen aldarrikapenaren gauzapena helburu izaki, Tolosaldeako Autodefentsa Sareak baterajotze nazionala deitu zuen otsailaren 22an Tolosan.
Honen harira, Ikasle Abertzaleak antolakundetik bertako burkideei gure babes eta animorik sentituenak publikoki adierazteko beharra identifikatu dugu batetik. Baterajotze nazionalarekin bat egiten dugula eta bertaratzeko deialdia luzatzen dugula adieraztearekin batera. Beraz, otsailaren 22an 12:00ean Tolosan egingo den manifestazioan ikusiko dugu elkar. Gainera, aipatutako manifestazio hau ahalik eta jendetsuena izateko helburuarekin, otsailaren 22rako Hego Euskal Herri mailako greba deialdia luzatzen dugu hezigune guztietarako. Ikasleria, langile klaseko gainontzeko sektorearekin batera ikastetxean egon beharrean Tolosako kaleetan egoteko erraztasunak sortzeko intentzioarekin. Beraz, Hego Euskal Herriko hezigune ezberdinetan egun guztiko zein behar diren ordu tarteko greba edo paro deialdiak burutzera animatzen dugu ikasleria.
Ikasle Antolakundetik, ezinbestekoa deritzogu hezkuntza esparruan ematen diren eraso ezberdinen aurrean erantzuteko zein ikas baldintzak hobetzeko indarrak batzea, horrek sortzen duelako erasoak eteteko zein aldarrikapenak gauzatu ahal izateko berme erreal bakarra.
Euskal langileriak egun bizi duen arlo guztietako eta etenik gabeko ofentsiba kapitalista honetan, soilik gure klasearen defentsaren artikulazioak emango digu garaipen txikiak eskuratzeko gaitasuna. Prozesu honetan, hezigune ezberdinetako autodefentsa sareek burutzen duten lana benetan txalogarria da. Alde batetik, heziguneetako langileon esparru ezberdinak antolatu, batu eta arazo konkretuei erantzuteko gaitasunak sortuz, eta bestetik, elkartasunean oinarritutako militantzia eredua bultzatzen dutelako batik-bat. Honen adibide dira esaterako, Iruñerrian Eunate ikastetxean abiarazi duten kameren kontrako borroka edota Aiaraldean “Alexia” plataforma baliogabetzeko dinamika, besteak-beste.
Bukatzeko, gure miresmen eta indar guztia bidali nahi diegu hezigune ezberdinetako autodefentsa sareetan antolatzen diren ikasle guztiei, bereziki egun hauetan neurri eta zigor gogorren artean lanean diharduten Orixeko kideei. Zorionak aurrera eramaten ari zareten borroka eredugarriagatik, ondoan izango gaituzue!
Ikasleon intereseko ebaluazio irizpideak orain!
Elkartasuna saretuz, gu ere Tolosara!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]