Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

  • Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 30ean - 08:30

Laster izango da Raimundo El Canasteroren aurkako epaiketa, otsailaren 12an. Adierazpen askatasunaren kontrako beste eraso bat tarteko, iazko udan jarri zuten jo-puntuan musika-taldea, Lizarrako (Nafarroa) Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko egindako kantarengatik. UPNren alkatetzak Lizarrako txosnak debekatzeko egindako mugimenduen harira sortu zuten Beef D'Alda abestia uztailean, eta soka luzea ekarri zuen horrek: hainbat festatan eta ekitalditan taldea zentsuratzen saiatu ziren, bere aurkako mozio bat onartu zuen Lizarrako Udalak alderdi guztien konplizitatearekin, zenbait hedabide intoxikatzailek kriminalizazio-kanpaina bat jarri zuten martxan bere kontra, eta abar.

Horretaz gain, ondorio judizialak ere izan ditu salaketa-abestiak. Raimundo El Canasteroko hainbat kide atxilotu eta deklaratzera deitu zituzten uztailaren bukaeran bertan, eta, azkenean, prozesu judizial bat ireki zuten musika-taldearen kontra. Berriki jakinarazi dute "sekulako malabare jokoa" egin dutela epaiketari begira, Beef D'Alda izenburuaren interpretazio oker bat hartu baitute oinarri akusazio batzuk egiteko.

Gezurra badirudi ere, Raimundo El Canasterok "Beef" hitza erabili izana ("liskar" eta antzekoak adierazteko baliatzen da) jartzen da jo-puntuan akusazioan, benetako esanahia ulertu gabe, UPNko alkateari "txahal" deitzea leporatu baitiete taldekideei (behikiari ere "beef" esaten zaio ingelesez). Ulerkera oker hori dela-eta, "alkatearen ezaugarri fisikoak mespretxatzea" egozten diete. "Ez dakigu azkenean haiek izango diren guri adarra jotzen dabiltzanak edo ikerketa hain azkar eta intentzio txarrez egin ote duten", adierazi du taldeak: "Ematen du oraindik ez direla konturatu Beef terminoak horrelako testuinguru musikal batean duen esanahiaz".

Otsailaren 8an, kalera

"Animoa altu mantentzeko asmoz", otsailaren 8rako Lizarran hitzordu bat jarri dutela jakinarazi dute taldekideek. Elkartasun-egun bat prestatzen ari dira, eta dei egin dute bertaratzera. Horren aurretik, ostiral honetan, asanblada ireki bat egingo dute Sugarra Gaztetxean, 19:00etan hasita. "Adierazpen-askatasuna (ez zen hain zaila esatea), umore ona, satira, ironia eta adarjotzea defendatzen jarraituko dugu", aldarrikatu dute: "#BeefEzDaHaragia, protesta, kritika, tirabira edo kexa baizik, eta, jakina, musika egitea ez da delitua".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-10-03 | Julene Flamarique
UPN Pirritx, Porrotx eta Marimotots Atarrabian zentsuratzen saiatzen ari da, alferrik

Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
“‘No me llame Ternera’ filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz”

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


2023-07-07 | Sustatu
Espainiako kulturaren profesionalek zentsuraren itzulera salatu dute

Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]


Iruñeko Udalaren zentsura salatu du Herriko Tabernak eta egitarau osoa bertan behera utzi du

Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


Eguneraketa berriak daude