Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatzeak Bertsoaroa zikloa egutegian mugitzea ekarri du. Hiriari egiten zaion bertsolaritza eskaintza orekatu nahi izan dute horrela antolatzaileek, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak. Otsailaren 10etik 24ra egingo da, beraz, Bertsoaroaren 31. edizioa.
Ohiko gisan, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo Bertsoaroak ere. Sei emanaldi izango dira guztira: hiru bertso jaialdi, ‘eRRe’ eta ‘Bederatzikoa’ emanaldi bereziak eta ‘Bertso jasa, bat-bateko jolasa’ haurrentzako tailerra. Urteroko apustuari helduz, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei protagonismoa eman nahi izan diete antolatzaileek.
Antzerki Eskolan egingo diren hiru emanaldiek bosna euroko sarrera izango dute, eta hiruentzako bonoa eskuratu ahal izango da 12 eurotan (sarrerak salgai antzokiaren webgunean). ‘Bertso jasa’ tailerrerako izena eman beharko da aurrez, nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita. Beste bi emanaldiek sarrera librea izango dute, aforoa bete bitarte.
Bertsoaroaren 31. aldia, ohikoa den gisan, lehen mailako bertso jaialdi batekin hasiko da. Alaitz Rekondo arduratu da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira sei bertsolari. Oholtza berean elkartuko dira ibilbide eta herrialde ezberdinetako bertsolariak, tartean, lau txapeldun, eta denen artean osatuko dute egungo bertsolaritzaren argazkia. Otsailaren 10ean izango da saioa, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan.
Otsailaren 15ean, toki eta ordu berean, 'eRRe' emanaldiak hartuko du lekukoa. Jendartea zatitzen duten dikotomiak eta etiketak abiapuntu hartuta, aipatu dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek. Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, eta antzerkiaz gain, helduentzako ipuin-kontaketak eta poesiak ere badute lekua. Otsailaren 5ean estreinatuko da lana Durangon, eta bigarren emanaldia izango da Iruñekoa.
Aurten ere bertsolari gazteen saioa jasoko du zikloak. Otsailaren 17an izango da, Katakraken. Urteak badira Bertsoaroak, bere egitarauan, leku egiten diela bertsolari gazteei ere. Aurten ere helduko zaio apustuari, bertsolaritzaren orain eta etorkizun diren horiei plazan trebatzen eta kantatzen segitzeko aukera emanez.
Txikienek ere izango dute haien tokia Bertsoaroan. Aurreko urteetan bezala, 'Bertso jasa, bat-bateko jolasa' tailerra eskainiko da, otsailaren 19an, larunbatarekin, Txantreako Salestarretan. 'Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa' haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrei eskaini zaie tailerra, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita, otsailaren 17a baino lehen.
Otsailaren 22an 'Bederatzikoa' izeneko emanaldi berezia eskainiko da, Kondestable Civivoxeko areto nagusian. Obrak bederatzi sinfonia osatu zituen Beethovenen obra eta bizitzari egiten dio errepaso, bertsolaritzak berezkoa duen bederatzi puntuko neurriari ere erreferentzia eginez, eta neurri horretan kantatu diren bertso antologikoak publiko aurrera ekarriz. Bertsoa eta pianoaren musika nahastuko dira, beraz, oholtza berean.
Otsailaren 24an bukatuko da aurtengo Bertsoaroa, eta ohiko gisan, bertso jaialdi batek jarriko du amaiera. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Tartean, Nafarroako azken txapelketako txapeldun eta txapeldunordea. Denen artean, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute, ziklo osoari amaiera biribila jarriko dion emanaldian.
Hona hemen kartela osorik:
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.