Gaur hasita, Amikuzeko ‘Otsail ostegunak’ burutuko dituzte Donapaleun

  • Amikuzeko Zabalik elkarteak Nafarroa Behereko kultur agendan klasiko bihurtu diren 'Otsail ostegunak' hitzaldi saioaren 22. edizioa burutzera doaz Donapaleun, ostegun honetan –otsailak 1– hasita, "Hizkuntz eskubideen araberako hizkuntza politika batetaz" Haitzpea Abrisketa eta Argitxu Etxandik emango duten hitzaldiarekin. Hurrengo ostegunean, 8an, Gorka Torre mintzatuko da: "Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa". 15ean "Jean Errecart eta Amikuzeren bilakaera Aguxtin Errotabehere, Jean Claude Mailharin eta Batita Bolokirekin. Eta 22an Asisko Urmenetak "Eusklabo alaiak" bere azken komikia aurkeztuko du.


2018ko otsailaren 01ean - 01:22

Otsailaren 1ean Haizpea Abrisketa Kontseiluan Hizkuntz eskubideen protokoloaren arduraduna eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerleak “Gure hizkuntz eskubideek ze hizkuntz politika suposatzen dute?” izango dute solaserako gai. Honela aurreratu dute gaia Zabalik elkartekoek: “Oro har gure hizkuntza ez da desagertzeko lanjerretik salbu. Egin, egiten dira gauzak, baina medikuak eritasunari doakion erremedioa hautatzen duenean bezala, zein dira gaur egiten ditugun gauzetan placebo hutsak direnak eta zein osasunera itzultzeko balio luketen hizkuntz politikak? Hitz batez erraiteko, gure hizkuntz eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?”.

Bigarren hitzaldia, otsailaren 8koa, Gorka Torrek emango du: “Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa”. Behorlegiko Intxauzpea etxaldean, Odei Bimboire eta Gorka Torreren familian, behar dituzten janari guziak etxean bertan ekoizteko helburuarekin daramaten esperientzia azalduko du, nola lantzen dituzten kutsadurarik ez sortzea,  beroketa klimatikoa ez eragitea; haragi kontsumoa txikitzea, jaten dituzten abereak beraiek hiltzea,  merkatutik, haurrentzat hezitzaile izatea…

Otsailaren 15ean “Jean Errecart eta Amikuzeren bilakaera” mahai-ingurua. Bertan arituko dira Aguxtin Errotabehere berrikitan “Jean Errecart, la grande mutation” plazaratu duena, Jean-Clalude Mailharin eta Battitta Boloki. Aztertuko dute 1950eko hamarkadekin Amikuzeko nekazaritzak eta oro har gizarteak ezagutu duten eraldaketa handia eta bertan Jean Errekart Oragarreko auzapez eta Lur-Berri kooperatibaren sortzaileak jokatutako papera.

Azken ostegunean, 22an, Asisko Urmenetak “Esklabo alaiak” bere azken komikia aurkeztuko du. Honela azaldu dute Urmenetaren azken lana Zabalikekoek: “AsisKoren teleberri grafiko berria dugu eskuen artean. Fikzioaren estakuruan -Robinson Crusoe eta Ostiralen arteko harremanen berrirakurketa da liburuaren ardatza- gure buruaren parodia kritikoa marrazten dauku. Alabaina, asmatu beharko zinuten, gu Ostiral gira, gu hori herri ukatu gisa identifika gintezken banakako horiek guziak girelarik. Eta mirailaren parean ezartzen gaitu zikili sortzaileak : autoestimu kaxkarra, erdaldunarekin sumisioa, populu bat beti eskean dabilena… Alien-nazioa, ororen buru, bere hitzetan. Eta karikaturatik haratago, ildo politiko argia planteatzen dauku : emantzipazio mentala dukegu lehen urratsa emantzipazio nazionalera buruz jotzeko… ez gira txipiak, ez gira inoren barne-afera, ez gira estaturik gabeko herria… eta sustut, ez dugu baimendu gure buruaren kontrako bahimendua. Solasaldi-eztabaida honetan ikusiko dugu independentzia ez dagokiola zientzia fikzioari, baina zientzia politikoari. Egingarri ezezik, nahitaezkoa”.

Justu-justuan Otsail Ostegunen egitarauan sartzen ez den arren, jakin behar da Donapaleuko Libertimendua ere aste horietan egokitzen dela. Aurtengoa 25ean burutuko dute, igandez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


Erramun Baxok hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu, eta Kultur Erakundeko lehendakaria eta Eusko Batasuna alderdiko kide izan zen. Astelehenean zendu zen 96 urterekin.


Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude