“Otorduak ordaindu behar dira”, Europako Banku Zentralaren abisua zor publiko handia duten herrialdeei

  • Neurri progresibo eta eraginkorrak hartzeko ohartarazi dute EBZren blog batean hainbat ekonomialarik; bestela, murrizketa gogorrak egin beharko dira etorkizunean, edo inflazio altuari apropos eutsi, herrialdeen irabaziak zorraren gainetik mantentzeko.

Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko burua. Argazkia: EBZ

2023ko urtarrilaren 09an - 12:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2013az geroztik, euroaren zonako herrialdeek free lunch edo “doako otordua” deritzen politikak aplikatu dituzte, moneta politika hedakorrak era orokor batean eta urte luzez ustiatuta. Finean, interes tipoak maila negatiboetan egon direla aprobetxatu dute –2012tik %1aren azpitik mantendu dira, baina hilabete gutxiren buruan, balio negatiboetan puntu erdi egotetik, %2’5era igo–. Horrez gain, zorraren errendimendurako adierazle diren bonuak, hamar urtetarako ematen direnak, %0tik %3’5era hazi dira herrialde zorpetuaren arabera. Gauzak horrela, Europako Banku Zentralaren blog orri ofizial batean, –Politika fiskala: doako otordutik otordu ekonomikora izena du blogak– hainbat ekonomialarik honela ohartarazi dute: “Zor publikoa, gastu handia eta kasu batzuetan jasanezina izatera ere heldu daiteke; horregatik, prezio ekonomiko batean bada ere, ordaintzen hasi beharko dugu”.

Zorrak pilatzen joan dira azken hamar urteetan hainbat herrialde, eta ekonomialari horien arabera, pandemia aurreko garaia baliatu behar zen zorra apurka kitatzen joateko. Gaur egun, Espainiak, Italiak, Portugalek eta Frantziak esaterako, Barne Produktu Gordina baino bi aldiz handiagoa dute zor publikoa. Eta ez da Europako kasua soilik: Japoniak adibidez, zor publikoa %200 handiagoa du BPGa baino.

Harrigarria bada ere, ekonomialarien arabera, eusteko modua egin dute inflazioaren bitartez. Izan ere, inflazioari esker, BPGa handitu egin da eta zorrarekiko zuten harremana apaldu, aurrez aipaturiko maila horietan bederen. Beraz, inflazioaren eskuetan geratu da herrialdeen zorpetze jasangarritasuna.

Eta orain, zorra ordaindu edo are gehiago ito?

Zorpetzen jarraitzea aukeretako bat izan daiteke, baina aintzat hartu behar da azken hamar urtetan baino maila handiagoan zorpetuko direla herrialdeak, interes-tasak oso altuak direlako –orain arte, azken hamar urteetan, tasa apalagoekin zorpetu dira estatuak; zorpetzen jarraitzen badute, zifra berrituekin egingo dute–.

Inflazioaren norantzak aginduko du EBZeko ekonomialarien ustetan, baina balantza edozein unetan desorekatu daitekeela ohartarazi dute. Zorrak birfinantzatzen dituztenean erosleak beharko dituzte herrialdeek, eta arazoa hor etor daitekeela uste dute, ea aurkituko ote dituzten. Hamabi urte baino ez dira atzera egin behar Grezia, Portugal eta Espainiarekin zer gertatu zen ikusteko.

Hazkunde ekonomikoa edo interes-tasa?

Datozen hilabeteetako makroekonomiaren norabidea gakoa izango dela diote adituek. Zor publikoa are gehiago handitzeak arriskuak ekar ditzake, baina baliteke jasangarria izatea, baldin eta ekonomia are gehiago hazten bada. Finean, interes-tasak bataz beste igo direna baino gehiago hazten bada herrialde barneko ekonomia, BPG nominala erreferentziatzat hartuta, arazorik ez dela suertatuko uste dute EBZeko ekonomialariek. Horixe da (i-g) deritzen kalkulua; g (growth edo hazkunde ekonomikoa) eta i (interes-tasak). Baina zer gerta daiteke, alderantzizkoa bada emaitza?

Noraezak agindu dezake, eta geraezina litzatekeen egoeran sartu. Inbertsoreek interes-tasa handiagoak eskatu ohi dituzte zor publiko handiak dituzten herrialdeetan, eta jasanezina bihur daiteke uneren batean.

Balizko posizio fiskal egonkor bati buruz hitz egiten dute aipaturiko blogeko ekonomialariek. Nolabait ere, i-g dinamikan emaitza positiboa izanez gero, puntu egonkor batera hel daiteke herrialdea. Baina ezinbestean ordaindu egin beharko da zorra, pixkanaka bada ere, ez dadin arrisku-egoera bereziki kezkagarririk jarri parean. Herrialde bakoitzak fiskalitatea egokitu behar duela irizten diote, eta ezinbestean, gaurtik hasita; izan ere, egileen arabera oraindik ere ekonomia hazkunde betean sartuta dago nahiz eta aparra eta indarra galtzen doan. “Neurri zehatz eta progresiboak hartzen ez badira gaur, bi aukera posible daude aurrera begira: uneren batean murrizketa ezohikoak eta latzak aplikatzea, edo etengabeko inflazio altu bati apropos eustea berarekin dakartzan kalte guztiak onartuz, EBZak eta Alemaniak baimentzen badute behintzat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zorra
Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


Europar Batasuneko ekonomia Ukrainako gerraren erdian
Tanke bat Keynesen gainetik

COVID-19aren ostean ekonomia suspertzeko iragartzen ari ziren neurri ekonomikoak ezbaian jarri ditu Ukrainako gerrak. Azken asteetan mota askotako erabakiak hartzen ari dira Europar Batasuneko agintariak. Horietako batzuek zuzenean eragingo dute herritar arrunten bizimoduan... [+]


Independentziaren zorra: Haitiren miseriaren jatorria

Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.


2021-04-15 | Juan Mari Arregi
Europar funtsak: Bruselari planto?

Iritzi publikoaren zati handi batek uste du Next Generation EU Europako Funtsak ez direla itzuli behar izango eta ez dutela inolako ordainik pandemiaren krisitik ateratzeko. Ba ez.


2021-02-02 | Mikel Zurbano
Zor publikoaren zama

Next Generation EU programak 750.000 miloi euro aurreikusten ditu datozen zazpi urtetarako. Eta aldi horretarako Europar Batasuneko (EB) aurrekontua 1,074 biloi eurokoa da. Bi hanka hauek erabiliko ditu nagusiki EBk Covid-19ak eragindako hondamendiari aurre egiteko,... [+]


Hurrengo belaunaldiei zorretan utziko dieguna

Europar Batasuneko herrialdeek dirutza mugiaraziko dute koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. 750.000 milioi euroko aurrekontua duen Next Generation EU deituriko planaren bidez, trantsizio ekologiko eta digitala bideratu nahi da. Baina aurkeztutako proiektuek ba al dute... [+]


Bi autobide eta ubide bat ordaintzen ari da Nafarroa 2045 arte: 2.676 milioi euro

UPNren kudeaketaren arrastoak luzaroan nozituko dira Nafarroan alor ugaritan. Hiru azpiegitura handien ordainketa itzalpeko bidesariz egiten da eta kontu publikoak gogor zamatuko ditu urtero. Hiru obra hauek 976 milioi euroko kostua izan dute, baina Nafarroako Gobernuak 2.676... [+]


COVID-19: Iparreko aberatsek Hegoko herriei bideratu laguntzek ez diete zorra arintzen

Koronabirusaren lehen olatuaren erdian ginela, hitz ederrak entzun ziren G20-ko Finantza ministroen zein Nazioarteko Diru Funtsaren partetik: Hegoaldeko herri pobreak laguntzea ezinbestekoa omen zitzaien eta horretarako zorraren ordainketa une batez gelditzea onarturik zuten... [+]


2020-11-05 | Juan Mari Arregi
Birusa suntsitzeko... gastatu

Munduko ekonomiaren guruek (Nazioarteko Diru Funtsa, ELGA, Munduko Bankua…) baztertu egin dute osasunaren eta ekonomiaren arteko dilema, faltsua delakoan, eta lehentasuna birusa akabatzea dela onartu dute. Horretarako, munduko ekonomiak animatu dituzte borroka horretan... [+]


2020-07-01 | ARGIA
Zordun handiak
53 subjekturen artean 292 milioi euro zor dizkiote Gipuzkoari

Gipuzkoako foru Ogasunak milioi bat eurotik gora zor duten zergadunen zerrenda argitaratu du. Aurreko urtearekin alderatuta, 55 milioi euro gehiago da 2019an Ogasunak kobratu gabe duen zorra. 2019an itxi zen Lagilur SL enpresa da (Yeregui zena, Kutxak abiatutako etxegintza... [+]


2020-05-06 | ARGIA
Europar Batasunaren ekonomia erabat baldintzatu dezakeen epaia eman du Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak

Alemaniako Auzitegi Konstituzionalaren epai batek hankaz gora jar dezake Europar Batasunaren politika ekonomikoaren zutabeetako bat: Europako Banku Zentralak zor subiranoa erosteko 2015ean abian jarritako programa ez dator herrialdeko legearekin bat, epaileen arabera.


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


2020-04-07 | Axier Lopez
Osasun sistema indartu ala kanpo-zorra ordaintzen segi?

Zilegi al da, herritar askoren bizitza jokoan dagoenean, osasun sistema ahulek beharrezko duten bultzada ekonomikoa ukatzea ala kamustea, Nazioarteko Diru Funtsari eta enparauei kanpo-zorra ordaintzen jarraitzeko? Koronabirusarekin batera, galdera hau ere barreiatzen ari da... [+]


Eguneraketa berriak daude