Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak beteta irten ziren kalera, baina ezarritako inhabilitazioei eragin diezaioke egoera berriak.
Ramón Sola kazetariak Naiz-en argiratu duenez, helegitea jarriko zaio orain 2011. urtean Espainiako Auzitegi Nazionalean Bateragune auzian atxilotutakoei jarri zitzaien sententziari.
Aurretik Espainiako Auzitegi Konstituzionalean epai beraren kontra hasitako bideari gehitu behar zaio ekimen berria eta Arnaldo Otegiri ezarritako inhabilitazioa bertan behera uztea ekar dezake. 2016ko hauteskundeetan Otegik ezin izan zuen EH Bilduren hautagai izan epai horren eraginez –2021. urtera arte kargu publikoak edukitzeko aukera ukatu zion Bateraguneko sententziak–.
Naiz-en arabera, otsailaren 6an deklaratu zuen behin betikotzat Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Bateragune auziko epaia, iazko azaroan publiko egin ondoren Espainiako Estatuak helegiterik aurkeztu ez duenez.
Horrenbestez, baieztatuta geratu da Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguezek eta Rafa Diezek ez zutela bidezko epaiketarik izan eta kartzelan pasa zituzten sei urte eta erdiak era bidegabean aplikatu zirela.
Estrasburgoren sententzia eskuan, Espainiako Auzitegi Gorenera joko du orain Otegiren defentsak Naiz-en arabera. Ikusteko dago bide horretatik altxako duten ezker abertzaleko buruzagiaren aurkako neurria ala Auzitegi Konstituzionalean lehenago abiatutako bidea izango den Otegi hauteskundeetara aurkezteko aukera irekiko duena.
Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.
EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.
Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]
EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.
The Strasbourg Human Rights Court has punished Spain for not giving Arnaldo Otegi a fair trial. As a result of the unfair trial the Basque Left leader spent six and a half years in a Spanish prison, as did a further four people on trial in the Bateragune (´Place for Coming... [+]
Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara,... [+]
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.
Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.
"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".
Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.
Arnaldo Otegi eta Anita Lopepek prentsaurrekoa eskaini dute EH Bildu eta EH Bairen balorazioa egiteko.
Larunbatean “faxismoaren aurkako” eta herri kurduarekiko elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da Bilbon, eguerdiko 12:30etan. Kurduek Turkiako gobernuaren aldetik azken asteetan jasaniko errepresioari erantzun nahi dio manifestazioak.
Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegik ezin izan du La Habanan Fidel Castroren omenez eginiko ekitaldira joan. Hartu beharreko hegazkinak AEBetako aire eremua zeharkatu behar zuen eta debekatu egin diote hegazkina hartzea. Estatubatuarrek terrorismo delituengatik zigortuta egon... [+]