Abuztuaren 29an jakinaraziko du organoak epaia eta Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziaren barruan Otegiri ezarritako bi gaitasungabetzeak indarrean dauden ala ez aztertuko du.
Kargu publikoak izatea eta sufragio pasiboa debekatu zizkion Auzitegi Nazionalak EH Bilduko lehendakarigaiari Bateragune auziaren kondenan.
Otegiren abokatuek Iker Casanova preso ohiaren kasua jarri dute adibidetzat Otegik lehendakarigai izateko duen eskubidea aldarrikatzeko. Casanovari kargu publikoa izateko debekua ezarri zioten, baina zein kargu ziren zehaztu ez zutenez (Otegiren antzera) legebiltzarkide izan zen Gasteizko Legebiltzarrean. Fiskaltzak dio Casanovaren kasuan ez bezala Otegik sufragio pasiboa debekatua duela, hots, ez du botoak jasotzeko eskubiderik.
Hauteskunde Batzordeak Otegiri baiezkoa emanez gero, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta PP, Ciudadanos eta UPD alderdiek helegitea aurkeztuko dutela jakinarazi dute. Ezezkoa bada Iñigo Iruin abokatuak jarriko luke helegitea.
Hauteskunde Batzordearen ebazpenak bide judizialetik jarraitu beharko du orduan eta behin-betiko erabakia hauteskunde kanpainaren hasiera baino bi egun lehenago jakingo da, irailaren 7an.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]