Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak kartzelan segi beharko duela Bateragune auziarengatik. Otegik bi aipurekin erantzun dio epaileen erabakiari.
Politikari abertzalearen webgunean argitaratu da mezua eta osorik eskaintzen dizuegu:
Bi aipu sententzia baterako
Norbaitek jakin nahi badu arrazoi polítiko hutsengatik eman duten errudun sententzia berri hau nolako espiritu militantez hartzen dugun, ondorengo bi aipuetan aurkituko du erantzuna
“Lamien ipuinak egiazkoak baino gehiago dira; izan ere, herensugeak existitzen direla esateaz gain, GARAITU ere egin daitezkeela kontatzen baitigute” ( G.K. CHESTERTON)
“Bere zoria Alderdi Aurrerakoi batekin lotzen duenak urte batzuk preso egoteko prest egon behar du eta ez du kexatzeko eskubiderik, ulertzen duelako preso egon arren ez dela hain maite dituen ideiak zabaldu eta indartzen dituen mugimenduaren zati inaktiboa” (Piotr KROPOTKIN) Iraultzaile baten memoriak.
Beraz, Al Jazeera komunikazio taldeari emandako elkarrizketan ohartu nizuenez, gure zigorraldiak luzatu ahalko dituzte, hori euren esku baitago, baina ezingo dute gure Herriaren autodeterminatzeko eskubidea geldiarazi… ezta, azken batean, hain maite ditugun ideiak (independentzia eta sozialismoa) gure Euskal Herri zaharrean bizi eta lan egiten duten gizon eta emakume gehienengan asentatu daitezen ekidin ere.
Ez da herensuge gaindiezinik! Gerezien sasoia da!
Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.
EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.
Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]
Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]
EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.
The Strasbourg Human Rights Court has punished Spain for not giving Arnaldo Otegi a fair trial. As a result of the unfair trial the Basque Left leader spent six and a half years in a Spanish prison, as did a further four people on trial in the Bateragune (´Place for Coming... [+]
Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak aho batez ebatzi du ez zutela epaiketa justurik izan Bateraguneko bost auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok inpartzialitate eza eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatuz jo zuten Europara,... [+]
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.
Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.
"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".
Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.
Arnaldo Otegi eta Anita Lopepek prentsaurrekoa eskaini dute EH Bildu eta EH Bairen balorazioa egiteko.
Larunbatean “faxismoaren aurkako” eta herri kurduarekiko elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da Bilbon, eguerdiko 12:30etan. Kurduek Turkiako gobernuaren aldetik azken asteetan jasaniko errepresioari erantzun nahi dio manifestazioak.