Ostiral Beltza: kontsumismoak ingurumenean eragiten dituen ondorio larriak

  • Arroparen erabilgarritasuna urtebete luzatzeak, berotegi efektuko gas isurketa %24 murriztu eta ur kantitate handiak aurreztuko lituzke, Greenpeacek zabaldutako datuen arabera.


2016ko azaroaren 25ean - 10:55

Moda munduko joeren eta ehungintzak sortzen dituen hondakinen inguruko ikerketa argitaratu du Greenpeacek, eta agerian utzi ditu gehiegizko kontsumismoak dakartzan ondorioak. Ostiral Beltza (Black Friday) delakoaren harira plazaratu du txostena. Eskaintza bereziak egiten dituzte ehunka marka eta dendak urtero Ostiral Beltzean.

Ikerketaren arabera, arropa ekoizpena bikoiztu egin da 2000 eta 2014 urteen artean. Salmenta ia bilioi bat eurokoa zen 2002an, 1,7 bilioi eurokoa 2015an, eta kalkulatzen denez, 2 bilioi eurokoa izango da 2025ean.

Horrek dakarren ingurumen inpaktua aztertu du Greenpeacek. Ehungintza fabriketatik substantzia kimikoak isurtzen dira, ibai eta itsasoak kutsatuz. Laborantza lurrak ere kaltetzen dituzte fabrikek, kotoi langintzarako baliatzen dituzten pestizida eta energia maila altuak direla eta.   

Horrez gain, zuntz sintetikoen erabilpenak gora egin duela azaldu du txostenak, bereziki poliesterrarena. Material horrek CO2 kantitate handiak igortzen ditu, kotoiak baino hiru aldiz gehiago, eta hamarkadak behar ditu degradatzeko. Greenpeacek azaldu duenez, birziklapena ez da irtenbidea, baztertutako arropaz gainezka daudelako merkatuak, eta horien birziklapen osoa ziurtatzen duten teknologiak ez direlako bideragarriak. Hori dela eta, berrerabili daitekeen arropa ekoiztu behar da, iraunkorra eta konpongarria dena, ikerketaren arabera.

Izan ere, arroparen erabilgarritasuna urtebete luzatzeak, berotegi efektuko urteko gas isurketa murrizten du %24, Greenpeacek azaldu duenez. Horrez gain, ur kantitate handiak aurreztuko dira modu horretan, eta substantzia arriskutsu gutxiago askatuko dira ingurumenera.     

Greenpeacen Detox kanpainiak 78 enpresen babesa jaso du 2011tik. Horrez gain, gero eta jende gehiagok erabaki du ‘Black Friday’ delakoaren ordez, ‘Buy Nothing Day’ ospatzea, ezer ez erosteko eguna, alegia.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumismoa
Black Friday-aren kontrako egitasmoak, hitzaldiak eta mahainguruak, Nafarroako GKE-en eskutik

Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.

 


Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]


2023-11-08 | Bea Salaberri
Iraun ala iraungi

Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]


Chromebookak gutxi irauteko diseinatu ditu Googlek

Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]


2023-01-25 | Sukar Horia
Xanpaina eta petrolioa

Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]


Jon Etxebarria 'Txontxe'
“Ospa ditzakegu Eguberriak erlijioan eta kontsumismoan murgildu gabe”

Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur... [+]


2022-12-14 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Afektuen ekologia

Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]


2022-11-25 | ARGIA
Black Friday eguneko beherapenen %99 iruzurra dira, OCUk salatu duenez

OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte... [+]


5.300.000.000 mugikor hondakin bihurtuko dira aurten

Hondakin Elektronikoen Ekoizleen Erantzukizuneko Erakundeen Nazioarteko Elkartearen (WEEE Forum) arabera 2022an 5.300 milioi mugikor erabiltzeari utziko diogu. Gailu horiek, elkarren gainean jarrita, 50.000 kilometroko altuera hartuko lukete. Lau Lur planetek halako luzera da... [+]


2021-11-25 | ARGIA
EH Kapitalari Planto plataformak Erosketarik Gabeko Eguna ospatzera deitu du Black Friday-rako

Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak sindikatu eta gizarte eragileak elkartzen ditu eta azaroaren 23an elkarretaratzeak egin ditu Bilboko Primark eta Zara saltokien aurrean. Plataforma honek salatu du 5.000 denda txikik baino gehiagok itxi dituztela ateak EAEn 2008 eta... [+]


2021-09-07 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Zenbat argi

Egingo ez nituen bidaiak aipatuz joan nintzen zutabe hauetatik oporretara. Baina uste baino gehiago bidaiatu gara azkenean, uste gabeko lekuetara: hipermerkatu, merkataritza-gune, saltoki handi deitu horietara; auskalo seme-alabak jada koskortu xamar daudelako, adoleszentzia... [+]


AEBek irabazi, McDonaldsek galdu

Los Angeles, 1984ko uda. XXIII. Olinpiar Jokoak AEBetako hirian egin ziren eta McDonald's frankiziak marketin kanpaina berezia prestatu zuen horiei lotuta: "Urratu eta irabazi" moduko txartelen bidez, bezeroek Big Mac bat jasoko zuten doan AEBek urrezko domina... [+]


2021-01-22 | Jone Markuleta
Guk sortutako plastikoak itsasoko fauna hiltzen du

Mediterraneoko eta Ozeano Bareko Itsas faunak dira munduan plastiko gehien irensten dutenak, Andaluziako unibertsitate batek egin duen ikerketaren arabera.


Eguneraketa berriak daude