Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Ikasle Abertzaleakek antolatutako Eskola Ibiltariaren aurtengo edizioa. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa izatea nahi dugu”, azaldu dute. Horretaz gain “aisialdirako ekintzak” ere antolatu dituztela azpimarratu dute.
Eskoriatzan (Gipuzkoan) hasiko da ibilaldia, bigarren egunean Aretxabaletara joango dira eta azkenik Aramaion (Araba) emango diote amaiera egitarauari. Ibilaldia ez ezik, tailerrak, gaubelak, hitzaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Aurreko edizioak
2021. urtean Azpeitian (Gipuzkoan) egin zuten. 2022ko edizioa, berriz, Tolosaldean (Gipuzkoan), Villabona eta Anoeta gurutzatu zituztelarik.
Eskola ibiltariak egongo dira uztailaren 23a eta 26a bitartean.
Askotariko hitzaldi, tailer eta kontzertuak eskainiko dituzte uztailaren 25etik 28ra egingo duten martxan. Jakinarazi dutenez, aforo mugatua duten ekitaldietan bonoa dutenek izango dute lehentasuna. Euskal Herriko hainbat txokotan jarri dituzte salgai.
Uztailaren 25etik 28ra, XIII. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak ‘urrats bat marraztuz etorkizunean’ lemapean. Mattin Intxausti Eskola Ibiltariko antolatzaileetako batek xehetasun guztiak azaldu dizkigu.