Ostegunean AHTren kontrako mobilizazioak izanen dira “Orain ardura” lelopean

  • Hego Euskal Herriko hainbat txokotan eginen dira Abiadura Handiko Trenaren aurkako mobilizazioak ostegunean, hilak 25. Nafarroan Iruñea, Altsasu, Barañain, Tafalla, Etxauri, Orkoien, Agoitz, Leitza, Lizarra, Castejon eta Elizondon izanen dira kontzentrazioak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 24an - 08:46

Orain Ardura ekimena erakundeek krisi ekonomiko eta sanitario honetan funts publikoak kudeatzeko erantzukizuna eskatzen duen kanpaina da. Pertsonen osasuna eta bizi-baldintzak jokoan dauden une honetan, haien ongizatea bermatzeko behar diren baliabideak bermatzea eskatzen dugu. Hori dela eta, gastu faraoniko guztiak geldiaraztea, eta Abiadura Handiko Trenaren eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektuetan gastatzen den dirua gizarte-beharretara bideratzea eskatzen dugu.

Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek eta norbanakoek manifestu bat sustatu dugu. Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan... Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen: orainardura.wordpress.com.

Data horretatik, manifestuak atxikimendu zabala ekarri du: 150 kolektibo sozial, ingurumeneko eta sindikal baino gehiagok eta 1800 norbanako inguruk sinatu dute gaur egun. Eta hau ideia horiek gizarte osora eramaten saiatuko den kanpaina baten hasiera besterik ez da.

Helburu horrekin, eta gizarte-zerbitzuetan baliabiderik ez dagoela salatzeko, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hipoteka astuna ekarriko duten gizarte-onurarik gabeko proiektuetan xahutzen diren bitartean, Orain Ardurak elkarretaratzeak deitu ditu. Ekainaren 25ean, osteguna, izango dira EAEko eta Nafarroako lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere. Herritarrak animatu nahi ditugu elkarretaratzetara joan daitezen eta osasuna eta gizarte-zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak indartzeko beharra aldarrika dezaten.

Nafarroan deitutako deialdiak hauek dira:

- Iruñea: -La Misericordia Zahar- egoitza, 19:30ean. -Etxabakoitz: Osasun etxea, 19:30ean. -Sanduzelai: Osasun etxea, 19:00etan.

- Altsasu: Aita Barandiaran Zahar- egoitza , 19:30ean.

- Barañain: Osasun etxe berria, 19:00etan.

- Tafalla: Osasun etxea, 19:30ean.

- Etxauri: Osasun etxea, 19:30ean.

- Orkoien: Osasun etxea, 19:30ean.

- Agoitz: Udal plaza, 19:30etan.

- Leitza: Herriko plaza, 19:30etan.

- Lizarra: Osasun etxea, 12:30ean.

- Castejon: Solidaridad Zahar-egoitza, 19:30etan.

- Elizondo: Herriko plaza, 19:30etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Eguneraketa berriak daude