Durangoko Azoka birtualki egingo da aurten, eta ostegunean egingo da publiko denda digitala. Produktuen salerosketaz gain, 100 ekitaldiko kultur egitaraua ere antolatu dute.
Pandemiaren ondorioz, Durangoko Azokak ere testuingurura egokitu egin behar izan du 55. edizioa. Ondorioz, aurten Durangoko Landako gunea ez da jendez beteko, eta bestelako itxura izango du: online dendaren biltegi eta kultur ekitaldi ezberdinen erakustoki izango da.
www.durangokoazoka.eus denda birtualean 2.319 produktuko katalogoa aurkitu ahalko du bertan sartzen denak, eta “desioen saskia” izenekoan bildu ahalko du erosi asmo duena. Saskian bildutakoa, azokak irauten duen egunetan ordainduko da, abenduaren 4tik 8ra bitartean. Ordura arte, ezingo da erosketarik burutu.
Gerediaga elkarteko kudeatzaile Arantza Atutxa pozik agertu da denda digitalak eragileen artean izan duen harrerarekin. Azaldu duenez, aurreko edizioetan azokan egon izan diren argitaratzaileen %90 inguruk egin du bat aurtengo edizioarekin, eta orotara 185 argitaletxe, diskoetxe, kultur erakunde eta auto-ekoizlek salduko dituzte beren lanak denda digitalean.
Salerosketaz gain, baina, kultur eskaintza ere izango da aurtengo azokan, 100 ekitaldiko egitaraua osatu baitute. Ostegun arratsaldean egingo da publiko egitaraua ere, eta horrekin batera emanaldiak bertatik bertara jarraitzeko erreserbak egiteko aukera irekiko da. Kultur eskaintzak zuzenean ikusteko aukera mugatua izango da osasun neurriengatik, baina sarean jarraitu ahalko dira. Kultur ekitaldiak Plateruena kafe antzokian eta Landako gunean egingo dira, musika izanik Plateruenako egitarauaren ardatza, eta aurkezpenak eta ikuskizunak Landako guneko ardatza.
Amaitu da 55. edizioa eta balorazioarekin batera, Gerediaga Elkarteak datuak eman ditu: 7.800 erosketa, 27.758 produktu salduta eta 50.000 lagunek jarraitu dute egitaraua, gehienak streaming bidez. Lehen aldia izan da webgunearen bidez bideratu dituztela salmentak eta erronka... [+]
Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu,... [+]
“Durango efektuak” mobilizatuko ditu kulturzaleak topaleku fisikorik gabe? Inkognita horren erdian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak herritarrei eskatu die “modu kolektiboan” erantzuteko. Alegia, erosteko,... [+]
Durangoko Azokak iragarri du Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak antolatuko dituela abenduaren 5etik 8ra. Helburua: pandemiaren aurkako neurrien eraginez Durangora joaterik izango ez dutenei ere Azokako giroa hurbiltzea. Gainera, urtarrileraino luzatuko dute Durangorekin... [+]
Testuingurua mesedegarri izan ez arren, Durangoko Azokaren 55. edizioa egitearen alde agertu dira antolatzaileak. Gerediaga elkarteak ostegunean eman ditu aurtengo azokaren lehen xehetasunak: ez da erakusmahairik egongo, eta zuzeneko zein aurkezpenetarako aldez aurretik eman... [+]
Kultur sortzaileak Durangoko Azokatik Euskal Herriko plazetara gerturatuko ditu Ahotseneak, Amurriora tartean. Urriaren 18an izango da eskualdeko emanaldia, Aresketa Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz ekimenaren baitan.
Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azoka. Koronabirusa elkarri kutsatzea eragozteko neurriek markatuko dute aurtengo edizioa, beharbada Azokak inoiz ezagutu duen bereziena. Kulturgintzan bizi den larrialdi egoerak markatuko du, baina antolatzaileek baikortasunari eutsi... [+]