Ostalaritza estutzen: Nola heldu gara egoera honetara?

  • Ostalaritza itxita dago Euskal Herri osoan, COVID-19aren aurka hartutako neurriak direla eta. Horrek ezinegona sortarazi du sektorean, zeina martxotik baitago pandemiak gogor kolpatuta. Dirulaguntzak jaso ezean, negozio asko itxiko direla salatu da. Baina, nola heldu gara egoera honetara?

Donostiako ostalaritzako langileak itxialdiagatik protestan. Argazkia: Ander Balantzategi / El Salto.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Turistifikazioaren eredu kaxkarra

Epe luzea kontuan hartuta, 1970etik aurrera kapitalismoak krisi luzea pairatu du, eta sektore ekonomikoen berrosaketa gertatu da Euskal Herriko ekonomian. Industriak barne produktu gordinean zuen pisua nabari murriztu da: % 50ekoa zen 1975ean, eta % 22koa da 2020an. Desindustrializazio horrek zerbitzuetan oinarritutako ekonomia bultzatu du, eta bi dira eredu produktibohorren oinarrizko ardatzak, eraikuntza eta turismoa.

Lehenak, eraikuntzak, kolpe latza jaso zuen 2008an hasi zen “Hamarkada Galduan”, nahiz eta azken hiru urteetan gorakada apala jasan duen. 2008an 135.000 pertsona ziren arlo horretan zebiltzanak; gaur egun, ordea, 67.000 dira, porlanaren burbuilak eztanda egin baitzuen aurreko krisiak. Bigarren zutabea turismoa da, “Guggenheim efektua” izenarekin ezagun egin zena eta euskal kostaldean eta hirietan eragin handia izan duena. Horren ondorioz, ostalaritza sektorearen gorakada ere izugarria izan da, nabarmen ugaritu baitira tabernak, jatetxeak, ostatuak eta aterpetxeak. Merkataritzak eta garraio sareak ere turistei zuzendutako plangintza jarraitu dute, eta, eredu horren ondorioz, aisialdira zuzendutako jarduerak ere (musika festibalak eta herriko jaien nazioartekotzea, adibidez) erruz ugaritu dira azken urteetan. Baina pandemiak turismoa eten egin du.

Nolanahi ere den, azpimarratzekoa da ostalaritza produktibitate, soldata eta etekin txikiko sektorea dela; hau da, espezializazio eredu kaxkar baten adibide argia. COVID-19aren krisia heldu baino lehenago, sektoreko patronalaren diagnosia nahiko iluna zen: taberna eta jatetxeen erdiak galerak zituen, % 40a ordu luzeak lan eginez heltzen zen hilabete amaierara, eta % 10ak soilik zituen emaitza onak, kokapenaren, negozio ereduaren edo berrikuntzarekin lotutako beste faktore batzuen ondorioz.

Labur esanda, ostalaritzaren sektorean lanordu asko egiten dira, eta, trukean, soldata eta etekin murritzak lortzen dira. Sektore horrek sasoian sasoiko egoerara moldatu behar du, epe luzera begira bizi baldintza ezegonkorrak eragiten ditu eta in itinere istripu larriak izateko arriskua du. Gainera, sektorea lan eskubideen urraketan txapelduna da, iruzurrezko kontratuak eta beltzean ordaintzen diren soldatak direla eta, besteak beste.

Pandemiaren gorabeherak

Gizarte Segurantzako afiliazioan aldaketa nabariak egon dira. Pandemia garaian Euskal Herri penintsularrean guztira galdu diren 12.400 enpleguetatik, 5.750 ostalaritza sektorekoak dira. Kolpe handia jasan du, batez ere uda bukaera arte, irailean enplegua berreskuratu baitzen, neurri batean. Ikusi beharko da hurrengo hilabeteetan zer bilakaera duen sektoreak; izan ere, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente zaharren amaieraren ondorioz, edo berriak saihesteko, kaleratzeak bihurtu daitezke etorkizun hurbileko joera.

Horrez gain, sektorea testuinguru orokorrean kokatu behar dugu. Enpleguaren aldetik, ostalaritzakoa da besteren konturako enplegu guztien % 8,1; barne produktu gordinari dagokionez, berriz, ostalaritzaren ekarpena ez da heltzen % 6ra. Jardueraren eta langile kopuruen beherakada nabarmenak ez du, ordea, taberna, jatetxe eta ostatuen itxiera ekarri, ez oraindik, behintzat, eta oso egonkorra izan da sektoreko autonomoen afiliazio kopurua.

Azken urteetako bilakaerak erakusten du sektorea indartzen aritu dela oraintsu arte, eta horren adierazle da enpresa kate edo inbertitzaileek gero eta lokal gehiago ireki dituztela, batez ere turistifikazioaren puntu estrategikoetan. Agerikoa da baita kapitala metatzeko dinamikaren ondorioz sektorean ematen ari den kontzentrazioa. Edozelan ere, pandemiaren ondorioetako bat izango da negozio askok itxi egin beharko dutela, eta litekeena da berriz ere handitzea inbertitsaileen eta inbertsio funtsek zuzendutako enpresen partaidetza.

Bestalde, bada sektore bat gutxitan aipatzen dena, hornitzaileena, alegia. Kasu horretan, enpresak handiagoak dira, eta egoera beltz honi aurre egiteko gaitasun handiagoa dute. Hala ere, hor ere aurreikusten da kaleratzeak egongo direla eta langile kopurua murriztuko dela.

Gobernuek hartutako neurriak

Ostalaritzaren sektorean ezarritako neurriak eta erregulazioak oso polemikoak izaten ari dira. Alde batetik, neurri batzuk ez dira batere zehatzak. Bestetik, eta ostalarien ustez, ez dira nahikoak.

Gogorrena itxiera izaten ari da, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban azaroaren 7tik aurrera, Nafarroan urriaren 21etik aurrera eta Euskal Herri kontinentalean urriaren 24tik aurrera indarrean dagoen itxiera, batez ere sektorea oraindik ere aurreko itxialditik lehengoratu gabe egon delako. Espainiako gobernuari dagozkion kontuetan, enplegu erregulazioko espedientearen bi mota berri jarri dituzte indarrean: jardueraren garapena eragozteagatiko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, ostalaritzan aplikatzen ari dena, eta jardueraren garapen normalaren mugengatiko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, hornitzaileek eskatu dezaketena. Neurri horiek soldatapeko langileengatik sortutako gizarte segurantzaren enpresa ekarpenak salbuesten dituzte hein batean, baina ez dute kontuan hartzen autonomoen kuota.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak adierazi dute hainbat laguntza eskainiko dituztela. Jaurlaritzaren kasuan, 45 milioi euroko laguntza zuzenak izango dira, aste honetan iragarritakoa ikusita. Zehazki, 3 langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000 euroko laguntza jasoko dute; 4-10 langilekoek, 3.500 euro; eta 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduek, 4.000 euro. 51 langile baino gehiago dituzten enpresak laguntza horretatik kanpo geratu dira. Bestalde, 100 milioi euroko finantzazio lerro bat irekitzea ere adostu dute Elkargi-rekin.

Nafarroako Gobernuaren kasuan, ostalaritzaren sektoreari bideratutako zuzeneko laguntzetarako aurrekontu zuzkidura bikoiztu dute, hasierako 10 milioietatik 20 milioira igarota. Horri esker, ostalaritzako establezimenduek 25.000 euro jaso ahal izango dituzte, gehienez. Negozio kaltetuenei laguntzeko asmoz, Gobernuak laguntzetatik kanpo utziko ditu BEZaren bidez ohiko diru-sarreren % 20 baino galera handiagoa justifikatzen ez dutenak. Bakoitzaren egoera zehazteko, aurtengo lehen hiru hiruhilekoetako BEZ aitorpenak 2019ko aitorpenekin alderatuko dituzte.

Neurrien artean, ez da ezer esaten alokairuei buruz, non-eta ostalaritzan, negozio askoren kosturik handiena alokairuarena izaten den sektorean. Denbora pasa da jabe handiei luzamendu bat aplikatu zitzaienetik, 10 etxebizitza edo lokal baino gehiago dituztenei aplikatzen zaie, edo 1.500 metro karratukoak baino handiagoren bat dituztenei baita ere, baina ostalaritzaren sektorean jabe txikiak dira nagusi. Beraz, alokairuak eragindako kostua murrizteko aukera alde bien arteko negoziazioaren eskuetan geratzen da.

Zergen alorrean, Nafarroako Gobernuak adostu du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ezabatzea milioi bat eurotik beherako fakturazioa duten langile autonomo guztiei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien kasuan, aipatu dute laster zergen inguruko neurri berriak argitaratuko dituztela. Beste bide bat ere proposatu dute, alegia, zorpetzea, ICO kredituen eta Elkargiren bitartez.

Nahikoak dira hartutako neurriak?

Sektoreko patronalek eta langileek salatu dute neurriak eskasak direla, eta langileen sentsazioa da gobernuak inprobisatzen ari direla eta sektorearen egoera iluna dela oraindik. Alde batetik, zuzeneko dirulaguntzak eskaintzen ari dira, negozioen gainbehera saihesteko. Laguntza hori ezinbestekoa da lehenengo kolpe hau gainditzeko, baina eskasa ere bada, hainbat arrazoirengatik. Hasteko, azpimarratu behar da sektorean ohikoa dela iruzurra egitea, bai Gizarte Segurantzari baita Ogasunari ere; hori dela eta, negozio askok urte amaieran aitortzen dituzten diru-irabaziak benetakoak baino txikiagoak izaten dira. Beraz, zuzeneko dirulaguntzen eskaintza hauen betetzearekin lotu beharko litzateke, neurria egokia izateko.

Bestetik, ez da ezarri ez alokairuen ezta hipoteka maileguen gaineko neurri efektiborik. Alokairuak ordaintzeko luzamendurik ere ez da ezarri, eta, azkenean, zeharka bada ere, horrek ere negozio askoren itxiera eragingo du. Izan ere, kasu gehienetan lokalaren alokairua haren jabearekin adostu beharko da, negoziazio pribatu baten bidez. Hipoteka maileguen gaineko neurri efektiborik ez hartzean, finantza erakundeek euren sarrerak ziurtatuta dituzte, ostalaritzako negozioen kalterako. Beraz, ostalaritza sektoreari laguntzeko nahia benetakoa bada, maileguen ordainketak eteteko bidea ezarri behar litzateke. Ez ote du merezi ostalaritzaren sektoreak benetako laguntzarik? Ez ote dute merezi ostalariek finantza sektoreak 2008tik jasotako laguntza bera? Klase bereizketa bat egiten ari ote dira sektoreen artean?

Ostalaritzaren berregituraketa

Mahai gainean jarri behar da pandemia eta krisi testuinguru honek bi urte iraungo duela, gutxienez. Une honetan lehen kolpearen aurrean gaude, eta ostalari askok lokalak itxiko dituzte. Halandaze, ostalaritzan sektorea berregituratzeko plan bat egin behar litzateke, iraganean (adibidez, 1980ko hamarkadan) beste sektore batzuekin egin bezala: laguntza ekonomikoak eskaintzetik harago, pertsona kaltetuak birkokatzen lagundu behar da, eta ez da errepikatu behar 2008ko akatsik handiena, hau da, jendea botata uztea, eraikuntza sektoreko langileekin egin zen bezala. Aipatu behar da, gainera, ostalaritza sektoreko langile asko eraikuntzaren krisian beren lana galdu zutenak direla. Beste behin ere kanporatu ditzatela utziko dugu? Eta, berregituratzearekin jarraituta, ezin alde batera utzi krisi honek hornitzaileen sektorean emango duen kolpea.

Autonomo askori eskaintzen zaien bide bakarra zorpetzea da, ICO maileguen eta Elkargik lagundutako maileguen bidez. Neurri horrek arazo gehiago ekar ditzake; izan ere, pertsona asko, negozio barik geratzeaz gain, zorpetuta ere geratuko dira. Testuinguru horretan, behar-beharrezkoa izango da Bigarren Aukerako Legearen aplikazioa sustatzea, baita finantza erakundeei mugak jartzea ere, zorren ordainketak malgutu ditzaten.

Ostalaritzako langileei dagokienez, horiek izango dira kaltetuenak; izan ere, lan baldintza kaxkarrak eta prekarioak dituzte, eta, sarritan, lan iruzurra ere pairatzen dute (kontratazioan, ordainketetan…). Horrek denak negatiboki eragiten dio haien langabezia sariari. Gainera, asko ez dira ostalaritzako lanetara bueltatuko. Beraz, ezinbestekoa da euren dibertsifikazioa sustatzea eta laguntza eskaintzea, ogibide aldaketarako ibilbideak bultzatuz, enplegu berrietara bideratuz, bai nekazaritzan, bai industria estrategikoetan eta baita sektore publiko-sozial berrian ere.

Bukatzeko, ezin dugu ahaztu sektoreak kulturan eta aisialdian duen eragin izugarria, jarduera horiek ere pandemian ondorioz duten egoera larria nabarmenduz. Esaterako, agerikoa da ostalaritzak musikarekin duen lotura, eta birpentsatu behar litzateke harreman horiek nola eraldatu. Era berean, “terrazismoa” alde batera utzi beharko da, kalea oinezkoentzat eta ez-kontsumitzaileentzat berreskuratzeko, eta topagune publiko eta sozial berriak sustatu beharko dira, orain arte ostalaritzak egiten izan duen funtzioa osatzeko. Hau da, gaztetxeak, kafe antzokiak, kultur etxeak, azokak, txosnak, komun publikoak… bultzatu beharko dira, eta kultura arloko plan soziosanitario bat eratu, langile guztiak babestuko dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude