Senideek bere buruaz beste egin duen herritarraren izena publiko ez egitea eskatu duen arren, ‘Kasu, kasu ostalariak kexu!’ kolektiboak argitaratu duen agiri baten jakinarazi du gremioko kide batek bere buruaz beste egin duela. "Ostalaritzaren itxierak eragiten dituen harreman sozialen moztea eta alboko kalteak" erakusten dituen egoera bat bizi berri dutela azpimarratu du kolektiboak.
‘Kasu, kasu ostalariak kexu!’ kolektiboak ezbehar baten berri eman du hilaren 27an, iluntzean, plazaratu duen agiri baten bidez. Ostalaritzako gremioko kide batek bere buruaz beste egin duela jakinarazi du, eta Frantziako Gobernuak koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean ostalariei ezarri dizkien neurrien "ondorio eta albo kalte" gisa jo du gertakaria eragileak.
Hildako herritarraren senideek bere izen deiturak ez zabaltzeko eskatu dute. Era berean, kolektiboak hildako ostalariak egindako koadro baten irudia argitaratu du, bere omenez.
Eragilek gehitu duenez, "herritarrak izan duen jestuak berriz erakutsi du ostalaritzaren ixteak eragiten dituen harreman sozialen moztea eta albo kalteak".
Elkarteak, bestalde, adierazi du ostalaritza pandemiarengatik lanbide "zigortuenetako" bat izaten ari dela eta etorkizunera begira ere ez dutela ateak berriz zabaltzeko "perspektiba izpirik", hori dela eta, elkartzea eta mugitzea beharrezkoa dutela nabarmendu zuten.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte, besteak beste. Eskualdeko ostalariei dei egin diete ekimenarekin bat egiteko. Kanpainarekin atxikimendua adierazteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.
Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]
Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]
Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko... [+]
Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]
Zisjordania, Mendebaldeko Sahara, Krimea eta orain zure etxe pareko espaloia. Noiz demontre kendu behar dituzte covidaitzakian tabernek anexionatutako terraza horiek? Ba ez dago batere argi. Agindu kontraesankorrak. Behe lainoa. Etsaia identifikatzea ere kosta egiten da... [+]
Nafarroako Gobernuak auzitegietara jo du ostalaritzako ordutegia eta aforoak mugatzeko. EAEn ere Eusko Jaurlaritzak LABI batzordea bilduko du asteartean, eta Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuko ministroen kontseiluak hartuko dituen erabakien zain daude.
"Dantza dezagun berriro" aldarri eginez dator Bilboko Kafe Antzokia. Iazko martxotik itxita egon ostean, ostegunean irekiko ditu ateak.
Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.
Webgunea 2022tik aurrera jarriko dute martxan, eta garbitzaileen lan-baldintzak betetzen dituzten hotelak zeintzuk diren jakiteko balioko du. Prekarizazioa gelditzea eta esternalizazioa saihestea dira helburu nagusietako bi.
Lan Justu eta Kalitatezkoa Zigilua luketen hotelak bilduko lituzke plataformak, ostatu hartzen duen bezeroari langileen lan egoera duina bermatuz. Proiektua Kataluniako Kellyek bultzatu arren, Kataluniaz gaindikoa izatea nahi dute.
Kutsaduraren igoera dela-eta hartu du neurria Nafarroako Gobernuak. Asteazken gauerditik aurrera 01:00ak arte ireki ahal izango dute ostalariek, gehienez ere. Nafarroako Gobernuak “zuhurtzia” eskatu die herritarrei.
AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak jakinarazi dute Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dutela, Chiviteren exekutiboak harturiko neurriak "funtsik gabeak" direla iritzita.
Ostalarien elkarteek helegitea aurkeztu zuten eta EAEko Auzitegiak erabaki du ostalarien eskaera behin-behinean onartzea. Denbora gehiago hartuko du auziaren muina aztertu eta ebazpena emateko. Baina Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean dago oraindik, eta horregatik beste... [+]