Hamahiru sukaldari edo ekoizle saritu ditu “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen duen Gipuzkoako elkarteak, VI. edizio honetan. Sariekin nabarmendu nahi izan dute bertako ekoizleekin elkarlanean egindako gastronomia jasangarria.
Dozenaka lagun elkartu dira astelehenean, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian, Ja(ki)tea elkartearen VI. sarien banaketa ekitaldian. Xabier Zabaleta elkarteko buru eta Donostiako sukaldariak gogorarazi du hamabost urte bete dituela elkarteak “euskal gastronomia tradizionalaren alde lanean”, nahiz eta bidea “ez den erraza izan”. Sariak banatu aurretik, azpimarratu du Euskal Herriko gastronomian dauden “balioak nabarmentzeko” ekitaldia izan ohi dela hitzordu hori. Gainera, ekitaldiaren ostean elkarteko zenbait kideren produktuak dastatzeko aukera eman diete gonbidatuei.
Besteak beste, Zabaletak zehaztu du Ja(ki)tea elkartetik, bazkide diren Gipuzkoako 40 jatetxerekin batera, jasangarritasuna bultzatzen dutela, eta inguruko nekazari, abeltzain, artzain eta arrantzaleen lana goraipatzen dihardutela. Ekoizleak “produktu jasangarriak egiteagatik” saritu dituzte, eta sukaldariak, “euskal sukaldaritzan iraungo duten errezetak egiteagatik”, Zabaletaren hitzetan.
Txalapartarien eta Jon Maiaren bertso-sortaren ondoren ekin diote sari banaketari, eta saridunek esker hitzetan gogoan izan dute Ja(ki)teak ostalariei ematen dien bultzada: “Mila esker horrelako ekitaldiekin ostalaritza munduan ilusioa pizteagatik, eta momentu zailetan elkartasuna emateagatik”, azpimarratu du Hilario Arbelaitz Zuberoa jatetxeko (Oiartzun) sukaldari izandakoak.
Jatetxe eta produkturik onenagatik saria jaso duen Kaia jatetxeko (Getaria) Igor Arregik ekoizleen lana baloratu du: “Eskerrik asko ekoizleei, 60 urte hauetan gurekin egon direlako; haiek gabe ezingo genuke aurrera egin”. Halaber, zenbait saridunek unea aprobetxatu dute instituzioei babes eta laguntza handiagoa galdegiteko; izan ere, ekitaldian izan dira Gipuzkoako goi kargudun batzuk ere, tartean, Donostiako alkate Eneko Goia, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguez, Turismo arduradun Iñigo García eta Basquetour-eko zuzendari Daniel Solana.
1. Saria, Jakitea jatetxea: Botarri jatetxea (Tolosa, Gipuzkoa), Txemari Esteban.
2. Saria, bertako produktua: euskal txerria, Pierre Oteiza (Aldude, Behe Nafarroa).
3. Saria, pintxo tradizional onena. Txipiroi pintxoa, Ordizia taberna (Donostia), Joseba eta Mikel Benito anaiak.
4. Saria, plater tradizional onena: Galeper eskabetxatu entsalada, Gurutze-Berri Jatetxea (Oiartzun, Gipuzkoa), Xabier Zapirain.
5. Saria, euskararen erabilera eta sustapena: Ikili Taberna (Donostia), Aitor Martín.
6. Saria, ibilbidearen aitortza: Gregoria Igoa, Azpikoetxe Jatetxea (Legazpi, Gipuzkoa); Hilario Arbelaitz, Zuberoa Jatetxea (Oiartzun); eta Natividad Orcasitas, Casa Garras (Karrantza, Bizkaia).
7. Saria, bertako produktuaren erabilera: Kuko jatetxea (Ormaiztegi, Gipuzkoa), Iñaki Telleria eta Iñigo Urkijo.
8. Saria, gastronomia eta elkartasuna uztartzea: Etiopia-Utopia elkartea, Imanol Apalategi.
9. Saria, gizarteratzea euskal gastronomian: Marta Deulofeu, Albizturko Ostatua (Gipuzkoa).
10. Saria, Mikel Corcuera kazetaritza gastronomikoa: Javier Yurrita (El Diario Vasco).
11. Saria, jatetxe eta produktu onenaren Juan Manuel Garmendia saria: Kaia Kaipe (Getaria, Gipuzkoa), Igor Arregi.
Aiurri hedabideak bideo honetan bildu du sari banaketa:
Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.
2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]
Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.
Modan daude azken urteotan sukaldaritzako saioak, telebistako edozein katetan topa ditzakegu horietako asko. Baina, errezetak aurkezteko orduan, kontuan hartzen al dute saiook erabiltzen dituzten lehengaiak non, nola eta zein baldintzatan ekoizten diren? Argi dago ezetz…... [+]
Bertako sukaldaritzari astindua eman nahi dio Iñaki Andradas sukaldariak, eta ikusten denez, bere proposamenek ez dute inor epel uzten. Sanfermin hauetan festa jateko moduan eskainiko digu Mikel Urmeneta marrazkilariarekin batera abian jarri duen denda berrian.
Hitza, kantua eta musika batu ditu igande eguerdian, Felix Sarasolaren alde Usurbilgo frontoian ospatu den herri omenaldi hunkigarriak. Felixen bizitza irudikatuz, Kuba eta Euskal Herrira joan etorrian ibili da omenaldia, ozenoaren bi aldeak elkartu ditu, eta omenduak hain... [+]
Habanako Bonbilla Berdean omenaldia egin diogu Felixi Santo Tomas egunean, urtero bazkaria antolatzen zuen egun berean. Ruper Ordorikaren Lagunaren heriotza entzun dugu lehenengo, Luigi Anselmiren letrarekin:
Abenduaren 16an 72 urterekin hil zen Usurbilen (Gipuzkoa) Pelix Sarasola sukaldari eta euskal kulturzale ezaguna. Sorterrian egin zaizkion azken agurrez gain, oroimenezko ekitaldi hunkigarria eskaini diote Habanan bai bertan diren euskaldunek eta bai Pelixen bitartekaritzarekin... [+]
Baratxuriaren sasoia hemen da. Baratxuria ereiteko sasoia. Bere uztarena geroago izango da, eta hura buruan ekin behar lanari. Burua buruan, baratxuriarena zeurean. Baina denok ez dugu baratxuriaren burua helburu. Gero eta maizago ikusten da baratzeetan berdetarako ereindako... [+]