Ospakizunak eta bestearen poza


2022ko abenduaren 14an - 13:21
Azken eguneraketa: 15:05

Bestearen pozarekiko mesfidantza ez da gaurko gauza; gutxi asko denok sentitu izan dugu noizbait norberarena ez den pozak norberarena den nahigabea nolabait azpimarratu izanaren sentsazioa. Horra arte guztiz gaizki ere ez, norbere kontraesanak bizi baitu bakoitza. Hala ere, arazoa hasten da halako bulkadak publikoki adierazteko behar jasanezin bat etortzen zaigunean, eztarritik gora, harik eta gure iritzi politikoki ez-zuzenak (sic) udazkeneko hostoak nola askatzen ditugun arte. Bai: "Ez naiz arrazista, baina, marokoar horiek ospa ditzatela haien garaipenak haien etxeetan; ez ditzatela gure kale aratzak bete haien ohitura arrotzekin". Has gaitezen.

Enteratu ez denarentzat: Marokoko Futbol Selekzioa Qatarko Mundu Kopako finalaurrekoetarako sailkatu da, besteak beste, Portugal edota Espainia mendean hartu ostean (inork ez zidan esan iberiar penintsulako biztanle izatea zein nekeza den). Eta hori, despistaturen baten sorpresarako, gure kale eta auzoetan ere nabaritu da egunotan, lekuaren arabera ospakizun jendetsu zein ez horren jendetsuek erakutsi duten bezala.

Ez naiz ni izango Marokoko selekzioaren garaipenak suharki ospatuko dituena; nire aurretik askok adierazi bezala, ezer gutxi aldarrika bainezake, esaterako, haien garaipena saharar komunitatearen aurkako kantuak abesten ospatzen dituen talde batez. Horrek ez du kentzen, ordea, gure inguruan bizi diren auzotar marokoarrek egunotan jasan behar izan dutena: sare sozialak dituenak soberan daki Espainiaren eta Marokoren artekoa nola bihurtu duten egunotan, kasurik onenetan, meme arrazisten simaurtegi bat; eta kasurik okerrenetan, ezinikusi kultural baten epopeia nazionalista bat (nazionalista espainiarra, kasu honetan). Hori ikusita, ezin uka poztasun txiki bat izan denik moroek emandako belarrondokoa, eta sare sozialetan ondotik izandako isiltasun zerutiarra.

Zenbaitentzat marokoarren ospakizunek zerbait adierazten baldin badute, hain zuzen, haien integratzeko borondate eza omen da: marokoar sentitzen dira, ez euskaldun, ez espainiar. Eta lur hauek habitatu nahi dituen orori eskatu behar zaio, antza, aberri berri batekiko gurtze leiala

Kontua ez da, hala ere, hor amaitzen: moroek irabazi ez ezik, ospatzeko kapritxoa eta axolagabekeria ere aitortu baitiote beren buruei, non eta haien herritik kanpo, gainera, besoak zabalik hartu dituen herri bati iseka eginez. Eta sekuentzia honetan egiten du agerpena kontakizun honetako hitz gakoak: integrazioa. Izan ere, zenbaitentzat marokoarren ospakizunek zerbait adierazten baldin badute, hain zuzen, haien integratzeko borondate eza omen da: marokoar sentitzen dira, ez euskaldun, ez espainiar. Eta lur hauek habitatu nahi dituen orori eskatu behar zaio, antza, aberri berri batekiko gurtze leiala, haren bandera, sinbolo eta ospakizunak besarkatuz, nahiz eta gerora, paradoxikoki, zenbaitek ez dion sekula onartuko atzerritar bati labeldun identitate nazional berririk (inoiz ez dira izango horren hemengoak). Susmoa dut hori defendatzen dutenek ez ote duten, hain zuzen, kulturaren kontzeptu folkloriko, interesatu eta atzerakoiegi bat.

Bestalde, ezin daiteke aipatu gabe utzi kirolari (maiz futbolari) loturiko ospakizunak eta, hedaduraz, ospakizun horietatik sor daitezkeen balizko istiluak inongo ohiturarik europarrenak direla (duela urtebete baino gutxiago igaro da zaletu israeldarrek Bilbo Zaharrean sortu zituzten istiluetatik; edota gure euskal zaletu sinpatiko batek bere burua farola batetik bota zuenetik, soilik bi adibide jartzearren). Halakoak, noski, seinalatu beharreko jarrerak dira, eta are, haiei buruz kritikoki hausnartu beharrekoak; baina horretarako, beharbada jatorri bataz edo besteaz aritu baino, genero kode batzuez eta, konkretuago, maskulinitate eredu batzuez aritu beharko ginateke, adibidez, zeina gai deserosoagoa baita munstroa beti bere zilborretik kanpo ikusten duen edonorentzat.

Beraz, hemen uste dut afera ez dela zenbait jarrera (izan daitezkeenak biolentoak) ez kritikatzea, ezpada kritika hori zintzotasun gutxieneko batetik garatzea: aurreiritzi eta bandera anitzetako ez-naiz-arrazista-baina ugarietatik kanpo. Inoiz eduki dudan irakasle onenetariko batek zioen, probokazio puntu batekin, bera multikulturalismoaren aurka zegoela, jarraian zehazteko multi- atzizkiak kultura desberdinen batuketa bat iradokitzen zuela, baina ez ezinbestean haien arteko bizikidetza orekatu bat. Aitzitik, interkulturalitatea zen proposatzen zuen kontzeptua, inter- atzizkiak elkarreraginari erreferentzia egiten diolako, kultura desberdinen arteko hartu-emanari, eta haien arteko elikatze positibo bati. Uste dut horretarako pausu bat izan daitekeela egunotan gure auzokide marokoarrez poztea. Bestearen poza onartzea, alegia; apurka-apurka izan dadin ez horren besteraena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude