Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.
Guaixek argitaratu ditu Errrepresioaren kontrako Ospa mugimenduak zabaldutako datuak: urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte 126 kontrol polizial zenbatu dira Altsasun. Kontrolen %69,04 Guardia Zibilak egin ditu eta %30,95 Foruzaingoak. Horrez gain, kontrolen gehiengoa Iruñeako irteeran izan dira, 47 izatera iritsi baitira. Altsasuko kaleetan ordea 42 , Gasteizerako irteeran 25 eta DonostIako irteeran 12.
Ospa mugimenduak pasa den urtean guztira, 304 kontrol zenbatu zituen eta 2019an 382. Pandemiaren aitzakiarekin inguruko herrietan ere "presentzia polizial itogarria" salatu dute azken hilabeteetan, Etxarrin eta Arbizun esaterako.
Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.
Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.
"Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon... [+]
Ospa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak.
Guardia zibilen elkarteak “terrorismoa goratzea” leporatzen die antolatzaileei, eta deialdia debekatzea eskatu. Aste berean, Ospa mugimenduko bi kidek isunak jaso dituzte, iazko Ospa Egunarekin loturan zabalik dagoen ikerketa bat salatzeagatik.
Militante politikoen aurkako errepresioa salatzearekin batera, abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzera deitu du mugimenduak, "buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin" amaitzeko.
Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen... [+]
Astelehenetik larunbatera bitarteko egitaraua prest du.
Ismael Moreno epaileak Ospa Eguna debekatzea "giza eskubideen murrizketa bat" ekar lezakeela adierazi du. Era berean, ez ditu aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela iragartzeko motiboak ikusi. Alabaina, Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du... [+]
Larunbateko Ospa Eguna debekatzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaileari, Guardia Zibilaren JUCIL elkartearen eskaria dela eta. Haien esanetan, instituzio armatuaren aurkako gorrotoa sustatzen duen festa bat da.
Hilaren 31n izanen da; “historia-memorian sakontzeko gure ekarpena izanen da. Gure herrian errepresioak izan duen ibilbidea ezagutzeko”.
Egun osoko egitaraua prestatuko duela jakinarazi du, “autonomietako polizia indarren errepresio izaera” aztertuko duen mahai-ingurua eta manifestazioa barne.