Ospa! eguna antolatu dute Altsasun abuztuaren 31rako, “kriminalizazio klimari aurre eginaz”

  • Hilaren 31n izanen da; “historia-memorian sakontzeko gure ekarpena izanen da. Gure herrian errepresioak izan duen ibilbidea ezagutzeko”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 21ean - 08:57
Ospa! egunaren aurkezpena. Argazkia: @AltsasukoGA

Ospa mugimenduak Milaka arrazoi maletan leloa aukeratu du aurtengo Ospa! Egunerako,  “errepresio indarrak zergatik nahi ez ditugun esateko milaka arrazoiak beste behin mahai gaineratzeko”. Horretarako, Altsasun “errepresioak izan duen ibilbidea ezagutzeko, isilarazi eta ukatu izan den egia hori ozen oihukatzeko, ahaztuak izan garenon memoria eraikitzeko, langile klasearen memoria eraikitzeko” nahia du Ospa mugimenduak. Horretarako, Ospa! Egunaren bezperan, hilaren 30ean, ostiralean, gerra zikinak Sakanan eraildako militanteen senideak bilduko dituen mahai-ingurua eginen dute. Hurrengo egunean, besteak beste, “errepresioak Altsasun izan duen ibilbidea irudikatuz kalejira” eginen dute.

Aurkezpenean mugimenduko kideak “atsekabetuta” agertu ziren, “aurten ere Ospa! Eguna antolatzeko arrazoiez beterik jarraitzen baitugu, errepresioak etenik ez duelako. Aurten ere, errepresiborik gabeko gizarte libre batean bizitzeko nahiaren zergatia argi uzten tematu direlako, beste hamaika arrazoiekin bete dutelako maleta”. Kontrol soziala, isunak, katxeoak, kontrolak, bizilagunen atxiloketak, epaiketak eta abar salatu zituzten. Eta gogorarazi zuten Fran Balda eta Imanol Salinas “gure bizilagunak borrokatzeagatik espetxeratzeko arriskuan ditugula”.  

Ospako kideak, bestetik, “gogoz” azaldu ziren, “errepresioaren aurrean kikildu ez garelako, errepresioari elkartasun eta borrokaz erantzun diogulako, herrian Foruzaingoaren bitartez okupazioa normalizatzeko saiakerari aurre egin diogulako, erasoei antolaturik egin diogulako aurre”. Euren mugimenduak aurrera segitzeak “errepresiotik babestu eta hau salatzeko borroka beharrezkoa denaren seinale” dela iritzi diote.

Ospako kideek nabarmendu dute “herri mugimenduen kontrako kriminalizazio testuingurua” indarrean dagoela. “Errepresio eta zapalkuntzak dirauenean eta, halaber, Euskal Herriko testuinguru politiko berrian bakea eta bizikidetza eraikitzeaz asko hitz egiten den honetan, guk badakigu Espainiar zein Frantziar estatuek betikotzen saiatzen diren sistema kapitalistaren barruan halakorik eraikitzea ezinezkoa dela”. Hori pentsatzeko “milaka arrazoi ditugulako kontrakoa pentsatzeko, badakigulako gatazken iturria zapalkuntza dela eta ez zapalkuntza horren aurka altxatu eta errepresioa sufritzen dutenena. Eta hau, besteak beste, memoria daukagulako dakigu. Ez dugulako gure herrian gertatu dena eta gertatzen jarraitzen duena ahazten, eta gertatutakoaz ikasten dugulako. Herri honetan bizi duguna indar errepresiboak kanporatzeko maleta arrazoiez bete duelako”.

Egitaraua

12:00etan Alde Hemendik herri krosa.

14:30ean Herri Bazkaria*.

19:00etan Kalejira, udaletxetik abiatuta. Errepresioaren historia-ibilbidea: Milaka arrazoi maletan.

22:30ean Kontzertuak plazan: Ingo al deu?, Katez eta Igitaia.

*Bazkarirako txartelak Arkangoa, Biltoki eta Lezea tabernetan salgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2022-08-30 | ARGIA
Guardia Zibilaren alde eta Ospa Egunaren aurka egingo du Ciudadanosek Altsasun

Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.


2022-08-19 | ARGIA
Irailaren 3an egingo dute Altsasuko Ospa! eguna

Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.


Ospa mugimenduak 126 kontrol polizial zenbatu ditu Altsasun

Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.


2020-08-31 | Guaixe .eus
Ospak errepresioa bukatzeko “antolakuntza eta borroka” aldarrikatu ditu Altsasun

"Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon... [+]


2020-07-30 | Guaixe .eus
Ospa Eguna aurkeztu dute Altsasun
“Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da”

Ospa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak.


2020-07-23 | ARGIA
Guardia Zibilen Batasunak salaketa jarri du Altsasuko Ospa Egunaren kontra

Guardia zibilen elkarteak “terrorismoa goratzea” leporatzen die antolatzaileei, eta deialdia debekatzea eskatu. Aste berean, Ospa mugimenduko bi kidek isunak jaso dituzte, iazko Ospa Egunarekin loturan zabalik dagoen ikerketa bat salatzeagatik.


2020-07-22 | Gedar
Ehunka euroko isunak jaso dituzte bi altsasuarrek, Ospa mugimenduaren aurkako ikerketa salatzeagatik

Militante politikoen aurkako errepresioa salatzearekin batera, abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzera deitu du mugimenduak, "buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin" amaitzeko.


2020-01-28 | Guaixe .eus
Ospa mugimenduak zabalik dagoen ikerketa bertan behera uzteko eskatu du

Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen... [+]


2020-01-21 | Guaixe .eus
Ospak errepresioaren kontrako astea antolatu du

Astelehenetik larunbatera bitarteko egitaraua prest du.


2019-08-30 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ospa Eguna “zaintzeko” erabaki du, baina ez du debekatu

Ismael Moreno epaileak Ospa Eguna debekatzea "giza eskubideen murrizketa bat" ekar lezakeela adierazi du. Era berean, ez ditu aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela iragartzeko motiboak ikusi. Alabaina, Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du... [+]


Altsasuko Ospa Eguna debekatzeko eskatu du Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak

Larunbateko Ospa Eguna debekatzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaileari, Guardia Zibilaren JUCIL elkartearen eskaria dela eta. Haien esanetan, instituzio armatuaren aurkako gorrotoa sustatzen duen festa bat da.


2019-06-04 | Guaixe .eus
Ospak garagarrilaren 22an Altsasura joateko deia egin du

Egun osoko egitaraua prestatuko duela jakinarazi du, “autonomietako polizia indarren errepresio izaera” aztertuko duen mahai-ingurua eta manifestazioa barne.

 


Eguneraketa berriak daude