Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur hori gordetzen zuten, adur ona ematen zuelakoan. Subil horiei Olentzero-enbor deitzen zitzaien, eta horretan oinarrituta, ipuin ilustratua argitaratu du Malen Amenabar ilustratzaileagaz batera.
Zer kontatzen duzue ipuin honetan?
Eguberriak beste era batera ospatzeko aukera proposatzen dugu bereziki. Antzinako ospakizun bat berreskuratu nahi izan dugu, gurea, Euskal Herrian egiten zena, edo behintzat hori ikusarazi. Hausnarketa bideratu nahi dugu, gure sustraietatik tiraka, eta mitologia ere oinarri izanda, tradizioan oinarritutako ipuin baten bidez. Fikzioa da, baina kontatzen duguna da antzina Euskal Herrian egiten zena.
Nola bururatu zitzaizun mota honetako lan bat egitea?
Pandemia bete-betean, bertoko baso batean elkartzen ginen hainbat familia, udalerrien arteko mugan. Halako batean, Gabonetan denok batera zerbait egiteko beharra ikusi genuen, ezberdina, eta hari horri tiraka, ikertzen hasi nintzen: Zer egiten zen lehen? Zelan ospatzen ziren Eguberriak Euskal Herrian? Eta hala, hainbat ikerlarik idatzitakoa irakurtzen hasi nintzen; hori dena aztertu eta gurera ekarri nuen. Zerbait egingarria izan daitekeena bilatu dut, eta gertukoa dena.
Eta, zelan ospatzen zituzten antzinako Eguberriak?
Gaur egun, erlijioak pisu handia du ospakizunotan, baina antzina dena zegoen lotuta naturarekin. Abenduan egunak laburtzen hasten dira, argi gutxiago dago, eta neguko solstizioa izango zen ospakizun bat "hiltzear" dagoen eguzki zahar hori berpizteko. Horretarako, sua egiten zuten, eguzkia argitzeko. Ondo jasota dago hori leku askotan egiten zela, abenduaren 20-21 aldean; basora joan, haritz handi bat moztu, hari barkamena eskatu, etxera eraman, auzolanean zatitu eta erre egiten zuten hainbat egunez, sua itzali gabe. Ikatz edo enbor zatiak, baina, ez zituzten guztiz erretzen; magikoak zirelakoan, gorde egiten zuten zatiren bat hurrengo urterako edo oparitzen zituzten, adur ona erakartzeko.
Ipuinean, enborra eta Olentzero nahasten dituzu, ezta?
Bai; Felix Muguruza ikerlariak hurrengo galdera egiten du bere blogean: "Eta Olentzero enbor bat bazen?". Horrekin, ikazkinaren izenaren jatorriaren teoria mahai-gaineratzen du, baina gu ez gara eztabaida horretan sartu; gurean hartu duguna da hainbat lekutan Olentzero-enborra deitzen zitzaiola zur-zati horri gaur egungo pertsonaia egon aurretik. Beste leku batzuetan subilaro, bazterreko enborra... izenekin da ezaguna hori. Hala, enborraren garrantzia hartu nahi izan dugu gaur egungo Eguberrietako ospakizun kontsumista eta katolikotik aldentzeko.
Kontakizunari laguntzeko, Malen Amenabar ilustratzailearen laguntza izan duzu. Zelakoa izan da elkarlana?
Hasieran, ipuina basoan kontatzeko idatzi nuen, lagunen artean eta naturan. Baina, harrera hain ona izan zen publikatzea pentsatu genuela, orain arte ez delako halakorik egon. Hala, hasieratik ikusi nuen ilustrazioak lagunduta izan behar zuela, eta horretarako Txakur Gorria kolektiboa etorri zitzaidan burura. Horretan parte hartzen du Malenek, laguna daukadanak, eta bere estiloa oso ondo ezkontzen zelakoan gaiarekin –modernoa baina antzinakoarekin lotuta–, berak parte hartu zuen proiektuan.
Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.
Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]
Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]
Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]
Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]
Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]
OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte... [+]
Hondakin Elektronikoen Ekoizleen Erantzukizuneko Erakundeen Nazioarteko Elkartearen (WEEE Forum) arabera 2022an 5.300 milioi mugikor erabiltzeari utziko diogu. Gailu horiek, elkarren gainean jarrita, 50.000 kilometroko altuera hartuko lukete. Lau Lur planetek halako luzera da... [+]
Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak sindikatu eta gizarte eragileak elkartzen ditu eta azaroaren 23an elkarretaratzeak egin ditu Bilboko Primark eta Zara saltokien aurrean. Plataforma honek salatu du 5.000 denda txikik baino gehiagok itxi dituztela ateak EAEn 2008 eta... [+]
Egingo ez nituen bidaiak aipatuz joan nintzen zutabe hauetatik oporretara. Baina uste baino gehiago bidaiatu gara azkenean, uste gabeko lekuetara: hipermerkatu, merkataritza-gune, saltoki handi deitu horietara; auskalo seme-alabak jada koskortu xamar daudelako, adoleszentzia... [+]
Los Angeles, 1984ko uda. XXIII. Olinpiar Jokoak AEBetako hirian egin ziren eta McDonald's frankiziak marketin kanpaina berezia prestatu zuen horiei lotuta: "Urratu eta irabazi" moduko txartelen bidez, bezeroek Big Mac bat jasoko zuten doan AEBek urrezko domina... [+]
Mediterraneoko eta Ozeano Bareko Itsas faunak dira munduan plastiko gehien irensten dutenak, Andaluziako unibertsitate batek egin duen ikerketaren arabera.
Pandemiaren ondorioz, familia asko aurrezten ari dira, baina era berean, prekarietate handia dago bereziki gazteen eta kontratu prekarioak dituzten emakumeen artean. Momentu honetan gizartean dagoen aurrezpen mailak egungo desberdintasuna erretratatzen du, batez ere kontsumoaren... [+]