Urduritasuna eta ilusioa nagusi izan dira Kataluniako hauteskunde garrantzitsuenetan. Parte hartzeak marka guztiak hautsi ditu, hauteskundeen garrantziaren seinale.
Hauteslekuak itxi dira eta katalanek erabaki dute. Ez dago atzera bueltarik. Parte hartzea hauteskunde eguneko protagonista izan da, Kataluniako historiako daturik altuena lortuz: hautestontzietara deituta zeuden katalanen %63,14ak bozkatua zuen 17:00etarako. Egunkarietako azalek argi erakutsi du goizeko lehen orduetatik: Kataluniako hauteskunde garrantzitsuenak izan dira hauek.
9:00etatik 12:00ak arte Bartzelona erdialdeko eskolak goraino egon dira. Ordu erdi inguruko ilarak itxaron behar izan dituzte herritarrek bozkatu ahal izateko, eta boza emateko zain zeudela, politikaz eztabaidatzeko aukera izan dute hainbatek. “Urteak daramatzagu horrela, eguneroko ogia da”, zioen bozkatzeko zain zegoen gazte batek; “Espainiako NANarekin bozkatzen dudan azken aldia izatea espero dut”, gaineratu du. Esteladak eta ikur independentistak nagusi izan dira kalean zein hauteslekuetan, nahiz eta Mas presidentea bozkatzera joan denean Espainiako banderak atera dizkion 6-7 pertsonako talde batek.
Ordu horretarako, hautagai nagusiek boza eman dute, ehunka herrialdeetatik etorritako kazetari ugariren aurrean: Barne Ministeritzako prentsa aretoko 524 akreditazioak agortuta zeuden aspalditik eta estatu espainiarretik ez ezik, Europatik eta mundu osotik joan dira kazetariak Bartzelonara. Agnes Marquesek TV3 telebista katalanean egiten du lan eta ez zuen horrenbesteko estaldura espero. “Orain dela bi hilabete Australiako edota Estatu Batuetako komunikabideak deika genituen, hauteskunde kanpaina jarraitzeko gomendio eske”.
13:00etan Generalitateak jakitera eman dituen datuen arabera, %5,3 baino gehiago igo da parte hartzea Katalunian orokorrean, eta Lleidan eta Tarragonan %7. “Ez dakigu nori lagunduko dion gorakada honek, baina atzerriko bozek independentzia babestuko dute”, esan du Junts Pel Si-ren ahaldun batek. Izan ere, postaz bozkatu dutenen kopuruak ere gora egin du: 2012an baino %53 eskaera gehiago egon dira. Jordi Gutrel, CUPeko ahalduna Barcelona Nordeko eskolan, “hauteskunde – iruzurra” erabili du atzerriko boza deskribatzeko: “Nire anaia Mexikon bizi da eta ez zaio CUP bozkatzeko papera iritsi. Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitatea zikin jokatzen dabiltza”, esan du. Bestalde, Catalunya Si Que Es Pot-eko ahaldunak ez zeuden pozik: “Lleidan eta Tarragonan igo da nagusiki parte hartzea. Horrek guri ez digu mesederik egiten”.
Bitartean, aurpegi serio zein alaiak zeuden Barcelona Nordeko eskolan. Serioak alderdi unionisten ahaldunek zituzten gehienbat; alaiak, alderdi independentistakoek. Gazteenak ere hauteskunde hauetan presente egon dira, eta gurasoak lagundu dituzte bozkatzera, kamiseta zein ikur independentistak soinean zituztela. “Haien etorkizunagatik bozkatuko dut Junts Pel Si”, zioen ama batek. Marta Rodriguez estelada bat lepoko gisa zeukan bere txakurrarekin joan da bozkatzera: “Hark (txakurrari men eginez) ezin du bozkatu. Ahalko balu, independentzia bozkatuko luke, ziur”. Nahiago du ez esatea ze alderdiri eman dion boza, baina lagun koadrila banatuta dauka: “Independentziaren aldekoak gara denak. Askok Junts Pel Si bozkatu dute; beste askok CUP, lehenengoz izan bada ere”.
Eguerdiko “geldialdiaren” ostean, herritarrak alderdietako egoitzetara edo azken orduan bozkatzera hurbildu dira. Urduritasuna gora egiten hasi da orduan: “Ez dakit gutxiago falta delako edo lau kafe hartu ditudalako baina ezin naiz geldirik egon”, aipatu du irribarrez CUP Bartzelonako zinegotzia den María José Lechak. Jende gutxiago egon den arren, hautestontziak nahiko beteta zeuden. Ostegunean Bartzelonan jai eguna izanda (Mercè), lau jai egun izan dituzte gehienek, eta bartzelonar ugari oporretatik bueltan zeudenean, ilara luzeak eman dira berriz ere hauteslekuetan. 18:00etan, parte hartzearen bigarren datuak eman dira jakitera: 2012ko hauteskundeekin alderatuta, 7 puntu gorago zegoen parte hartzea.
Euskal Herria ere presente egon da Kataluniako hauteskundeetan. Goizean, CUPeko David Fernandezekin batera, Onintza Enbeitia eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuek “Txiki” Paredes eta Angel Otaegi gogoratu dituzte euren fusilamenduaren 40. urteurrenean. Gainera, Pello Urizarrek (EHBildu) Oriol Junqueras (Junts Pel Si) babestu du azken hau bozkatzera joan denean.
La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]
Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.
Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.
Pentsatu baino lehenago ekin dio Kataluniako Legebiltzarrak Espainiarekiko deskonexioari. Urratsak dira, sinbolikoak, baina hortik hasten da. Espainiak Brunete juridikoa mobilizatuko du lehenbizi. Hemen prozesuaren unea hobeto ulertzeko zazpi gako.
Independentziarako prozesua “atzeraezina” dela azpimarratu du CUPek, eta prozesuan “eskuzabaltasunez” jokatzeko prest agertu da. Baldintzak jarri dizkio Junts Pel Siri. Argi utzi du alderdiez haratago doala prozesua, eta nork baino, zer, noiz eta... [+]
2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]
The Guardian egunkari britainiarrak Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen artikulua publikatu du astelehen honetan. CDCko buruak independentzia prozesuaren errepasoa egin du, Espainiako agintarien jarrera kritikatzearekin batera.
Nork irabazi du sezesio plebiszitua? Inork ez, ez baietzak ez eta ezetzak. Halere, horrelako kasuetan, batez ere aldebakarreko independentzia aldarrikapen baten ostertzarekin, baietzak gutxienez gehiengo osoarekin irabazi behar du nazioarteari mezu indartsua bidaltzeko.
CUPeko diputatu hautetsia den Anna Gabrielek Catalunya Radion adierazi duenez, zentzugabea litzateke Artur Masen aukeraketaren inguruan piztu den eztabaidak hauteskundeen ostean ireki berri den prozesua oztopatzea.
Batzuen eta besteen posizio hartze publikoak gertatu aurretik, Kataluniako hauteskundeen emaitzen gaineko iritzia eskatu diogu Arturo Puente El Diario.es eta Catalunya plural agerkarietako kazetariari.
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina, areago kontuan izanda... [+]
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina.
Plebiszitu izaera denek aitortu dioten hauteskundeak independentziaren aldeko indarrek irabazi dituzte: 72 eserlekurekin gehiengo osoa eskuratu dute Junts Pel Sí eta CUPek, eta bototan gutxigatik ez dira heldu %50era. Espainiako gobernuak ‘knockeatuta’... [+]
Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik.
Mundu osoko hedabideetan izan du oihartzuan irailaren 27ko Kataluniako plebiszituak. Hauek hauteskunde autonomiko arruntak baino gehiago izan direla nabarmen geratu da, baita independentismoak irabazi dituela ere.