Kontzertu antologikoa ez ezik, opari ederra duzu eskura. Oskorriren agur esaneko elegantea, ondare paregabea. Musikak, hitzek, musikariek, teknikariek eta lagunek oparo osatuta: Atzo goizean, Guretzat, Euskaldun berriaren balada, Ezpatadantza, Gaztelugatxe, Emazurtz jaio nintzen, Bikaiapourri, Aita gurea, Violetaren martxa, Ostatuko neskatxaren koplak, Tirauki, Euskal Herrian Euskaraz, Sautrela, Ez zaitez joan oraindik, Aita-semeak, Topa dagigun, Gora ta gora beti, San Petrike dantza, PUBpourri, Katupourri, Bizkaiko aberatsak, Arin bero, Mode, Furra Furra… Ez dira Oskorriren distira guztiak, baina direnek liluratuko zaituzte. Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Xabier Zeberio, Jose Urrejola, Iñigo Egia, Gorka Escauriaza, Iker Goenaga. Ez dira bakarrak. Que nos quiten lo cantado idatzi du Iñaki Zarategik. Itakako Oskorria irudikatu du Harkaitz Canok, Une vie, ou presque… antzeman du Itxaro Bordak.
Gabriel Aresti oroit, ez daude denak. Gogoan bai!
FITXA
Hauxe da despedidia
Oskorri
Elkar, 2016
Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.