Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".
Oscar Terol umoregile donostiarrak Abre los ojos txirigota aurkeztu zuen igandean Cadizko (Andaluzia, Espainia) inauterietako taldeen lehiaketa ofizialean. Txirigota horrek klima aldaketaren eta txertoen aurkako mezu negazionistak zabaldu zituen, eta publikoak gogo txarrez hartu zuen emanaldia.
Ikus-entzuleen ustez, interpretazioaren, musikaren eta eszenografiaren maila ez zen izan lehiaketari zegokiona, eta segituan hasi ziren oihuka eta ozen abesten. Publikoak behin eta berriz eskatu zion epaimahaiari emanaldia eteteko, baina egungo araudiak ez du jasotzen emanaldia eteteko aukera, segurtasun arazoengatik edo bestelako premiazko egoera batek eraginda ez bada.
Taldeak aitortu zuen ez zela lehiaketaren kantu eta interpretazio mailara iristen, baina azaldu zuten barne boikot bat jasan zutela, kideetako batzuek taldea utzi zutelako lehiaketa baino egun batzuk lehenago. Txirigotak antzokitik atera zenean ere jaso zituen desadostasun oihuak.
Terolek barkamena eskatu du
Terolek bideo bat zabaldu du Instagramen gertatutakoaren inguruko iritzia emateko. Adierazi duenez, “ezezagun” batzuek egin zioten Falla antzokiko lehiaketan parte hartzeko gonbidapena, eta “itsututa” baietz esan zuen, bi aldiz pentsatu gabe.
Terolek esan du ikuskizuna hasi baino hiru ordu lehenago iritsi zela Cadizera, eta “inor ezagutu gabe” bat egin zuela txirigotarekin. Segituan konturatu omen zen, ordea, “ez zuela itxura ona”, besteak beste, mozorroen mailagatik, “supermerkatukoak baitziruditen”.
Terolek uste du publikoak “merezita” egin ziola txistu, ikuskizunak ez zuelako zegokion maila. Ordea, esan du bere ideiengatik ez duela barkamena eskatzen, txirigotako ideia batzuekin bat egiten duelako eta “edozein ideia umorearen esparruan defendatu daitekeelako”.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako eMcumeak umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian.
Astean galdetu didate ea nolakoak ziren idazten nituen artikuluak, eta ea umoretsuak ziren. Ezetz esan nion galdetzaileari, nahiko nukeela, baina ezin, inguruan gertatzen dena ikusita.
Uste dut umoretsua naizela normalean, baina ez da erraza ezer umorez idaztea munduan dauden... [+]