Oscar Escribanok akordioa lortu du Fiskaltzarekin, ondarearen kontrako delitua onartuz

  • Iruña-Veleiako hiru akusatuetako batek akordioa lortu du Fiskaltzarekin. Oscar Escribanok ondarearen kontrako delitua onartu du; hortaz, urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote, baina ez da espetxera joango.

Iruña-Veleia Argitu! plataformak bizikleta martxa eta elkarretaratzea egin zituen joan den larunbatean. Argazkia: Iruña-Veleia Argitu! plataforma.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 03an - 13:24
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arabako Fiskaltzak hiru urteko espetxe zigorra eta 24 hilabeteko isuna eskatzen zituen Escribanorentzat, ondare historikoaren gaineko delitua egotzita; eta bi urte eta sei hilabeteko zigorra iruzurragatik. Bestalde, AFAk hiru urte eta bederatzi hilabete eskatzen zituen geologoarentzat, ondare historikoari kalte egitea leporatuta.

Gainera, hamabi hilabetez egunero sei euroko isuna ordaindu beharko du (2.232 euro). Era berean, Eusko Jaurlaritzari 300 euro ordaindu beharko dizkio kaltetutako piezagatik, eta Arabako Foru Aldundiari beste 300, aztarnategian egindako inbertsio gastuengatik.

Dagoeneko zigortuta hasi du epaiketa Escribanok. Eliseo Gilekin eta Ruben Cerdanekin zer gertatzen den jakingo da epaiketan zehar.

Bestalde, Eliseo Gilek bere errugabetasuna defendatu du epaitegien atarian, epaiketa hasi baino minutu batzuk lehenago. Datozen orduetan luzatuko da Iruña-Veleia auziko epaiketaren lehenengo saioa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Iruña-Veleiako aztarnategia ‘hondeatzaileaz ez suntsitzeko’ manifestaziora deitu dute

Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]


Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


Eguneraketa berriak daude