Osakidetza Guztiona ekimeneko kideek osasungintza publikoa defendatzeko deia egin diete langile, langabetu eta erabiltzaileei "defenda zaitez, defenda gaitezen" lelopean. "Gure osasunari, gure gaixotasunari eta gure ongizateari salneurria jartzeko gai den logika monetarista" salatu nahi dute. Ikus-entzunezko hau sortu dute deialdia zabaltzeko:
IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]
Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.
Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.
Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak izango dira larunbat honetan. Eguerdiko 12:00etan Gasteizen eta Bilbon, eta 17:00etan Donostian.
Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.
Bilbo, Donostia eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte larunbatean, Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deituta.
“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen... [+]
Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]
Naiz eta El Diario Vasco agerkariek eman dute berria. Eskuratu duten informazioaren arabera, Osasun Sailak plan bat prestatu du ebakuntzetako itxaron zerrendak murrizteko. Bi adar nagusi ditu planak: batetik, ospitale publikoetatik gaixo multzoak bideratuko dituzte ospitale... [+]
Josefina Arregi Klinikaren irekieran Gorka Urtaran jarduneko alkatea ere egon da.
CCOO, UGT, CEOE, CEPYME eta AENCeren arteko akordioa salatu du Nafarroako Osasun plataformak. Akordioaren xedea da gaixoen baimen arruntak mutualitateek kudeatzea.
Mila lagun bildu zituen larunbatean Irunen Osasun Bidasoa plataformak. Bidasoaldeko osasungintza publikoaren "okertze progresiboaren aitzinean" arrapostu bat galdegiten diote Eusko Jaurlaritzari. Osasun zerbitzuen gainbehera, hogei urteotako inbertsio eta aitzinikuspen... [+]
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak deituta, bi mila lagun atera dira kalera, antolatzaileen arabera. EAEko gainerako eskualdeen pareko osasun zerbitzua aldarrikatu dute. Greban dauden Asunción ospitaleko langileak ere batu dira mobilizaziora.
LABek jakinarazi du, Iruñean eginiko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak IdiSNA fundazio pribatuaren esku utzi duela osasun ikerketa publikoaren kudeaketa. Sindikatuari bidalitako salaketa anonimo baten bitartez jakin dute akordioaren berri... [+]