2022ko abenduan 8.206 pertsona ebakuntza jasotzeko esperoan zeuden, eta 59.575 lehen kirurgia kontsulta izateko zain. Datuak okerrera egin dute 2021eko abendutik: ebakuntzen kasuan, %25 igo da itxaron zerrenda.
Osasunbidean ebakuntzaren esperoan dauden herritarrak %25,6 gehiago ziren abenduan 2021 amaitu zenean baino. Ordu hartan 6.531 paziente zeuden ebakuntza jaso zain; 2022ko abenduan berriz, 8.206. Batez besteko itxaronaldia 85 egunekoa da, Nafarroako Osasun Sailaren datuen arabera.
Noticias de Navarra-k jaso ditu datuok. Igo egin da, halaber, lehen kirurgia kontsultarako zain daudenen kopurua: 59.575 ziren azken abenduan, eta 58.426 2021ekoan. Lehen hitzordua lortzeko itxaron beharreko egunak, batez beste, 72 dira.
Joan den urteko abuztuan jo zuen goia itxaron zerrendan zeudenen kopuruak: 61.105. Hurrengo hiru hilabeteetan datuek hobera egin bazuten ere, abenduan berriz ere okerrera egin dute.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.
Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]
Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.
Jendez lepo egoten direnez larrialdiak, lau ordu inguruko itxaronaldiak daude “larrialdi gutxiko” egoeretan.
Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.
Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]
Horixe da Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Funtzio Publikoko kontseilariak iragarri duena, LABek eta Ustelkeriaren Aurkako eta Jardunbide Egokien Bulegoak egindako salaketen ondoren.
Baliabide eta langile falta salatu du RTX auzolan egitasmoak: “Hilabete bateko itxaron zerrendak ditugu”.
Paso a Paso errehabilitazio zentroan bizitako lan baldintza txarrak salatu ditu Amaia Agirre logopedak.
Nafarroan 2021 amaieran 6.531 lagun zeuden ebakuntza “ez-larri” baterako itxaron zerrendan, eta 2022 amaieran 8.206. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 21.701 paziente zeuden zain 2021ean, eta 2022an, berriz, 23.029. Bietan handitu dira itxaron zerrendak.
Fisioterapeuta eta osteopata da Amaia Estanga. Lana zertan datzan azaldu, eta osasun sistema publikoan artatzeko dituzten zailtasunez mintzo da.