Osasuna kolektiboa da, edo ez da


2021eko abenduaren 23an - 09:04
Azken eguneraketa: 11:06

Gaixotasuna gure artean egon da beti, garena garenetik, Edendik kanporatuak. Gure bekokiko izerdiz jango dugu, lurrera itzuli arte, handik izan gara hartuak eta; hautsa gara, eta hautsera itzuliko gara. Izan gure bekatuengatik, izan gure erruagatik edo halabeharrez, gaixotu egin gara eta gaixotuko gara. Horregatik, gaixorik ez egoteari osasuna deitu genion. Ez genekien, ez genuen oraindik ikasi.

Geroago hautespen naturala irakatsi ziguten. Gure artean banako indartsuenek, abilenek, inguruneari hobekien egokituek aurrera egingo zuten eta euren ezaugarriak, guztiz baliotsuak, ondorengoei laga. Nola naturan hala gizartean. Gure patua onartzea egokitu zitzaigun, bai lantegian, bai sukaldean, bai gerran. Halabeharrez egokitu. Dagoenean egon, eta ez dagoenean hor konpon.

Baina ikasi genuen. Ikasi osasuna ez dela gaixorik ez egotea soilik; ez dela bihozberatasunez eta otzantasunez jantzita patua onartzea, ezagutzaz jantzita gaixotasunari aurre egitea baizik. Mendez mende pilaturiko ezagutza, mundu osoko emakume eta gizonen ikerketa zientifikoan oinarrituriko ezagutza kolektiboa. Guztiona eta guztiontzat, gurea. Hori horrela, bi mundu gerlen ondoren, eta kolonialismoaren gaitzaz oharturik, osasunaren definizio berria etorri zen. Osasuna ongizate osoko egoera da; ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala. Jakin badakigulako amiantoak jende asko hiltzen duela edo, hobe esanda, amiantorekin lan egitera behartuak izan diren langileak hiltzen ari direla. Lan baldintza petralak dauzkaten emakumeen osasun egoera sakela beteta duten gizonena baino askoz okerragoa izan daitekeela. Badakigulako, jakin, egoera sozialak osasun mentala erabat baldintzatzen duela. Osasuna gizarteak ere baldintzatzen duela.

"Neoliberalismoaren ereintzak fruitua jaso du, uzta oparoa. Osasun sistema publikoen gainbehera, ezagutza kolektiboaren desjabetzea, ekitate eza. Osasun pribatuaren gorakada"

Eredu biomedikoarenak egin zuen. Osasun zerbitzuak pazienteen ezaugarriei egokitu behar ziren, eta ez alderantziz. Euren adina, sexu, genero, euren nahi eta sinismenei, baita hizkuntzari ere egokituriko arreta. Pertsonengan eta komunitatearen beharretan ardazturiko osasun arreta eredua. Eta horrekin batera osasun sistema publiko eta unibertsala sortu zen, zergen bitartez ordainduta eta erabiltzeko orduan doakoa. Egungo osasun sistema, izan Osasunbidea edo Osakidetza, euskal gizartearen erdigunean kokatuta dagoela esan daiteke. Izan ere osasunerako eskubidea ongizatearen oinarrizko euskarria bilakatu baita. Eta eskubide horren urraketa, edo osasun arloan ezberdintasunak onartzea, ekitate ezarik lazgarriena dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Denak ala inor ez. Osasuna, beraz, eskubide unibertsala da, kolektiboa, bakarka nekez lor daitekeena eta norbanakoaren pribilegio gisa onartezina.

Lurra eguzkiari biraka ari zaion bezala, kapitalismoaren oldarra ere nekagaitza da, osasunaren kontzeptu berria sortzeraino: egokitzapenaren eredua. Azken batean, guztiok gaixotu eta hilko gara, eta ongizate osoa ezinezkoa da. Gizartea zahartu egin denez, garestiegia da guztien osasun beharrei merezi duten arreta ematea. Egokitzapenak zera dio: diabetikoa izan zaitezke baina osasuntsu bizi eta, batez ere, zoriontsu bizi. Zein gaitzak jota zauden ez da garrantzitsuena, ezta jasotzen duzun arreta; zure ingurunea da garrantzitsuena, zu. Pozik eta alai, zaudenean egon eta daukazunaz balia zaitez. Engaiatu zeure burua.

Neoliberalismoaren ereintzak fruitua jaso du, uzta oparoa. Osasun sistema publikoen gainbehera, ezagutza kolektiboaren desjabetzea, ekitate eza. Osasun pribatuaren gorakada. Txarragoa izan zitekeen eta txarragoa da zoritxarrez. Ikasitakoa ahaztu zaigu. Askatasunaren amuari lotuz, kapitalismoaren ereduarekin bat eginez, norbanakoaren apetak, interesak eta zoro gogoa lehenetsi zaizkio ongizate kolektiboari. Elkartasunik ez; libertatea, zorionerako pasaportea. Ez gara kalera aterako ez, osasun publikoaren defentsan, ez diogu behar duenari emango, gure interes pertsonalak jokoan ez badaude ez gara kexatuko. Kapitalismoa nagusi, zapaltzaileen etika gure egin dugu: sabela beteta, besteak hor konpon. Bizitza laburra da, laburra denez: zentzuak luze eta zabal behar du izan. Berriro ikas dezagun; ongizatearen oinarria den osasuna, ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala alegia, kolektiboa izango da edo ez da izango. Guztion artean, guztiontzat eta guztiona. Letra gorriz idatzi behar bada ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude