Klubeko ordezkariek azaldu dute GKSren pankarta batek bultzatu zuela Espainiako Poliziaren koordinatzailea beste ikur batzuk kentzeko agindua ematera. Gertatutakoa gaitzetsi eta barne ikerketa abiatuko duela jakinarazi du Osasunak.
"Osasuna-Mallorca partida jokatzen ari zenean banderak eta pankartak kendu izana dela-eta, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du barne-ikerketa eta espediente bat abiatzea, egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko eta horren arabera jarduteko. Horren guztiaren berri emango da. Era berean, argi utzi nahi du atzo estadioan izandako gertakariak deitoratu eta ez dituela onartzen".
Osasunaren ohar labur horrek erreferentzia egiten die, batetik, Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) Sadarreko Hego Harmailan zabaldutako pankartari; eta bestetik, hura dela-eta Espainiako Poliziako koordinatzailearen aginduz kendu zituzten beste pankarta eta bandera batzuei, ikurrina eta Nafarroako bandera banari adibidez.
Kirolaren Legeak klubak behartzen ditu estadioetan erakutsiko diren ikurren berri ematera, nahi eta Osasunaren irizpideak "oso malguak" izan ohi diren, Noticias de Navarra egunkariak jaso duenez. Ordea, Klubeko arduradunek azaldu dute GKSk ez zuela pankartaren berri eman –urtarrilaren 28ko manifestazioetan parte hartzera deitzen zuena–, eta horrek bultzatuta agindu zuela Espainiako Poliziako koordinatzaileak –estadioko segurtasun indarren buruak– beste ikur batzuk kentzea, nahiz eta guztiz legezkoak ziren eta publizitaterik estaltzen ez zuten, Gorka Fiuza kazetariak nabarmendu bezala Diario de Navarra egunkarian. Gertatzen ari zenak estadioko giroa zikindu eta protestak eragin zituen, eta denbora gutxira pankartak eta banderak berriz jartzeko baimena eman zuten.
Osasuna eta askatasuna! ?? pic.twitter.com/iUlKwLc5F8
— ??????????? (@umoreaskea) January 15, 2023
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.
Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]
Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.
Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.
Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.
“Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan... [+]
Larunbatean Santanderren izandako futbol partiduan bost gizon gazteren irain sexualak jasan zituzten emakumeen Osasuna B taldeko jokalariek. Sare sozialetan zabaldu dute erasoa eta salaketa jarriko du bertako taldeak.
Zeresan handia eragin du astearte gauean gizonezkoen futboleko Txapeldunen Ligan gertatu denak: epaile batek Istanbulen talde teknikoko Pierre Webó bere azalaren koloreagatik identifikatu ostean iskanbila piztu da, Paris Saint-Germainen aurka jokatzen ari ziren partidua... [+]
Osasunaren mendeurrena bete berritan, klubaren jatorri apal, euskaltzale eta aurrerakoia gogorarazi nahi izan du Mikel Huartek, Txalapartak argitaratutako Rojos. Fútbol, política y represión en Osasuna (Gorriak. Futbola, politika eta errepresioa Osasunan)... [+]
Futbol taldeak fiskaltzarekin eta Nafarroako Ogasunarekin lortutako akordioa berretsia izan da: 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du klubak, eta 45 hilabetean ez du jasoko ez diru laguntzarik ezta pizgarri fiskalik ere.
Osasunak estalki bakarra jarriko du Sadar estadioan, eta lokal komertzialentzako espazioa zabalduko du. 16 milioi euroko aurrekontua %11 handituko da.
'Osasuna auziarekin' lotutako bederatzi lagun zigortu dituzte orotara, eta horien artean Angel Vizcay, Osasunako gerente ohia, izan da zigorrik handiena jaso duena. Miguel Archanco Osasunako presidente ohia eta haren zuzendaritza batzordeko kide izan ziren Juan... [+]