Osasuna eskubide bat da. Zigorra ez.

Esaldi hori euskal presoak artatu ohi dituen sendagile bati egindako elkarrizketa batetik aterata dago, eta haren oihartzuna belarrietan gelditzen da luzaroan Lander Garrok zuzendu duen eta berriki estreinatu den Tipularen sehaska kanta pelikula zoragarria ikusi ondoren. Jurista batek hitzak zorroztera etorri aurretik, komeni da zehaztea gure asmoa ez dela hemen zalantzan jartzea estatu baten eskubidea ordenamendu juridikoaren kontrako jokabideak zigortzeko. Baina zuzena da azpimarratzea, ordea, legeak eta zuzenbidea biziaren eta jendearen zerbitzuan daudela eta ez alderantziz. Eta estatuaren betebehar saihetsezina dela, bere burua demokratikotzat badu, zaintzen dituen pertsonen bizia eta biziari dagozkion eskubideak bermatzea, osasunerako eskubidea bereziki.

Izutzen du ohartzeak Miguel Hernández poetaren hitzen eta oroitzapenaren gaurkotasunaz; izan ere, pelikula honetan oso modu egokian berreskuratzen da idazlea, hain juxtu aurtengo martxoan laurogei urte betetzen direla kartzelan hil zenetik, gaizki tratatutako eritasun baten ondorioz. Adierazten zaila da haren Nanas de la cebolla (Tipularen sehaska kantak) izena daramaten bertsoak entzuteak sortzen duen zirrara, kartzelak pertsonen bizitzan eta, beraz, osasunean eragiten duen kaltearen latza gogora ekartzen duenean. Horiek ez dira Alacanteko poeta maisuak espetxeaz idatzi zituen bertso bakarrak. Las cárceles (Kartzelak) izeneko poema erdiragarrian hauxe dio Miguelek: “Las cárceles se arrastran por la humedad del mundo/ van por la tenebrosa vía de los juzgados;/ buscan a un hombre, buscan a un pueblo/ lo persiguen,/ lo absorben, se lo tragan (…) ("Kartzelak munduko hezetasunean barna doaz herrestan, epaitegietako bide ilunean barna doaz. Gizon baten bila dabiltza, herri baten bila, jazarri egiten dute, xurgatu, irentsi (…)"). Miguel hil eta laurogei urtera, kartzelek biziak irensten dituzte oraindik ere, are okerrago orain, kartzelen abizena “demokratikoak” izanik eta, zenbaitetan, gainera, oheburuan Miguel Hernándezen poema liburuekin lo egiten duten politikari “aurrerakoiek” kudeatuta.

Ongi etorri Garroren eta Sareren pelikulari, gai baldin bada kontzientziak astintzeko eta bide berriak irekitzeko jadanik berandu datorren gogoeta honetarako. Espetxe politikaren arloan erabateko aldaketari heldu behar zaio lehenbailehen. Kartzelak hustu behar dira, orain, arazo sortzaile direlako, ez soluzio sortzaile; biziarekin eta osasunarekin bateraezinak direlako; alternatibak egon badaudelako. Bai, ohar hauek orokortasunez egitera ausartzen gara, are gehiago, motibazio politikoengatik preso, Euskal Herriko beren etxeetan oraindik ez dauden 190 pertsonez ari garenean. Horiek guztiak espetxetik ateratzea bizia, osasuna eta elkarbizitzarako oldarra izango da gure gizartearentzat. Espetxe politikaren aldaketa hori bulkada sozial handi batek baizik ez du ekarriko, hain handia non erabakiak hartzeko ahalmena dutenen borondate politikoen norabidea ezarri ahal izango baitu. Ez, ezin dugu “Justiziaren” esku utzi. Bakearen eta elkarbizitzaren bidean trabak eta oztopoak jartzen tematurik dagoen “Justizia” baten esku. 2011n ere Miguel Hernándezen zigorra berraztertzeko errekurtso berezi bat, familiak eskatuta, aurkezteko aukera ukatu zuen “Justizia” baten esku (Espainiako Auzitegi Goreneko Auzi Militarren Sala). Artikulu honen bukaera gisa, zer hobe Miguelen beraren hitzak baino: “…Un hombre (léase también mujer) aguarda dentro de un pozo sin remedio,/ tenso, conmocionado, con la oreja aplicada./ Porque un pueblo ha gritado ¡Libertad!,/ vuela el cielo./ Y las cárceles vuelan./" ("Gizon bat (edo emakume bat) zain dago putzu batean erremediorik gabe, atezuan, zurturik, belarria jarrita. Herri batek Askatasuna! deiadar egin duelako, zerua hegan doa. Eta kartzelak hegan doaz").

Mikel Mundiñano Larraza, Sare Herritarreko arduraduna Nafarroan

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude