Eskubide pertsonalak oinarritzat dituen demokrazia liberalean ezin omen zaio COVID-19ren aurkako txertoa jendarte osoari inposatu. Baina gero eta garbiago ikusten ari gara, zeharkako bideetatik bada ere, kontrako bidea egiten ari dela munduko bazter guztietan, zein nahi delarik gobernantza eredua. Izan ere, osasun txartelik gabe bizitzea gero eta zailagoa bihurtzen ari dira, jende asko haserretuz.
Dagoeneko zenbait estaturen muga gurutzatzeko beharrezkoa bihurtu da osasun txartela. Garraio publiko edo pribatua hartzeko ere ezinbestekoa da beste leku batzuetan. Gehienetan, kultur edota kirol ekitaldi nagusietan sartzeko zer esanik ez, beharrezkoa da. Eta, nahikoa ez balitz, gero eta ofizio ala lanbide gehiagotan lan egiteko txertatua izatea albora ezina bihurtzen ari dira. Eta horrela noraino joango gara? Osasun txartelik gabe bizitzea debekatzeraino?
Agian, arazoa ez datza nagusiki txertoaren derrigortasunean, baizik eta derrigortasun hori bermatzeko bideratu den inposizioan. Izan ere, nortzuek, non, nola eta zertarako hartu dute gero Legebiltzarrek onetsi duten osasun txartela sortzeko eta derrigorrezkoa bihurtzeko erabakia? Zein helbururekin egin dute?
Osasun txartela derrigorrezkoa bihurtzea ez da izan guztion artean buruturiko eztabaida sozial zabalaren emaitza, industria farmazeutikoak negozioa egiten jarraitzeko inposaturiko neurri berria baizik, bide batez, segurtasun indarrei jendartearen kontrola ziurtatzeko beste bitarteko bikaina eskainiz. Ez ahantzi osasun txartelaz eta beronen erabileraz ari garela eta ez txertoaz.
Guztion artean interes kolektiboaren mesedetan eskubide indibidualak murriztea erabakitzen badugu, eta askotan eta mila gaietan egiten dugu, derrigorrezkoa inposizioa al da? Osasun txartela inposizioa bada, derrigorrezkotasuna kontsentsu sozialetik at, agintean dagoen minoria batek bere interesen defentsan hartu duelako da.
Hau da, osasun txartelaren sorrera eta erabilera denon artean adostu eta kontrolatzeko bidea onartu izan bagenu, ezinbestekotasuna ez zen inposizio bihurtuko. Inposizioa horrelako prozesu sozial bermatzailerik gabe agintari eta enpresari gutxi batzuek botere eta negozio gosea bermatzeko beraiek kontrolatuko duten sistema, osasun txartela, guztioi derrigortzea da.
Beraien mezua argia da: eskubide guztien jabe izan nahi baduzu, osasun txartela behar duzu. Ez da mehatxua, benetako inposizio politikoa da. Nahikoa ez balitz, beraiek sortutako osasun txartela erabiltzearen aurka dagoena, txertatzen ez dena bezalaxe, insolidarioa bihurtuko dute, berekoia, atzerakoia, sozialki eta politikoki arriskugarria…
Gauzak jartzen ari diren moduan ikusita, etorkizunean osasun txartela ukatzen duenari errepresio bortitza eta bazterketa soziala bideratuko diote. Herritar onak ala txarrak izango gara osasun txartelaren arabera… Eta guztiok epaile bihurtu nahi gaituzte. Osasun txartelarekin, osasun apartheida da martxan jarri nahi dutena. Gazteekin egiten ari direna ikustea besterik ez dago.
Eta “lehen munduan” bideratu nahi duten osasun txartelaren politika inposatzaile hori nola bideratuko dute “hirugarren eta laugarren munduan”? Arazoa planetarioa baita. Han milioika herritar txertatzeko prest dago, baino txertorik ez dute. Hemen osasun txartela inposatu nahi duten horietxek dira han milioika lagun miseriara, prekaritatera eta pobreziara kondenatu dituztenak. Haientzat ez lanik, ez etxerik, ez ur garbirik, ez osasun baldintzarik, ez zerbitzurik, ez hezkuntzarik, ez oxigenorik, ez xiringarik, ez txertorik, ez ezer… baina etorkizunean osasun txartela bai. Eskubideak berriz ere klase kontua bihurtu dituzte.
Bitartean, agintariak eta osasun enpresak negozio borobilerako bidea indartzen ari dira. Frantziar telebistak esan duenez, Pfizerrek 30.000.000.000 dolar irabazi omen ditu… Nahikoa ez, eta dagoeneko ez omen da aski bi aldiz txertatua izatea… Urtea amaitu aurretik hirugarren aldiz txertatu beharko dugu geure burua, beraiek hala agintzen dutelako. Hiru txertoak jarri beharko ote ditugu osasun txartela eskuratzeko?
Ustezko osasun txartelik ez duen herritarra, automatikoki susmagarria bihurtuko da sistemarentzat eta segurtasun indarrentzat, eta ez arrazoi sanitarioengatik. Teknologia berriek erabiltzen dituzten algoritmoek laster batean kate berean lotuko gaituzte makina ekonomikoaren interesen aurrean amore emateko prest ez gauden herritarrak, baita osasun txartelik ez dugulako.
Eta gauzak okertzen badira, kontrol soziala areagotuz, konfinamendua, etxeratze agindua ala protesta sozialerako bideak zapuztuko dizkigute osasun segurtasunaren izenean. Eta nor izango da horrelako mehatxu bati aurre egingo diona? Neurria hartzen ez badiogu, ustezko osasun txartela etorkizun osoa baldintzatuko digun tresna bihurtuko dute.
Ni inposizioaren aurkakoa baina derrigortasunaren aldekoa naiz. Horregatik, txertaketaren aldekoa naiz, txertatuta nago eta osasun txartelaren aldekoa naiz, baina erabilpen eta kontrol komunitario egokia egiteko eta inolaz ere ez egin nahi duten sistema horretarako. Hori horrela, txertatu nahi ez dutenak edota osasun txartela erabili nahi ez dutenak babestuko ditut.
Nire ustez txertoen patente pribatuak liberalizatzea eta herritarrak hartzen diren erabaki nagusietan kontsulta bidez partaide bihurtzen hastea, inposiziotik derrigortasunera pasatzeko zubian lehen urratsa ematea litzateke.
* Joseba Alvarez ezker abertzaleko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]