Bruselak udara honetan turismoa berraktibatu eta bidaiak errazteko osasun-pasaportea prestatu du. Proposamena onartzear dago oraindik eta alde zein kontra azaldu dira Europar Batasuneko zenbait herrialde.
Udara honetan turismo kanpaina berraktibatzeko asmotan prestatu du Bruselak Ziurtagiri Berde digitala deiturikoa, Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea erraztuko duen ziurtagiria. Txertaketa-bidezko immunitatea ziurtatzeaz gain, PCR test negatiboa edo antigorputzak izatea ere kontuan hartuko ditu.
Agiria doakoa izango da eta digitalki zein paperean emango da, bi kasuetan QR-kode bat izango du irakurgailu batekin EBko edozein herrialdeetan baliozkotasuna egiaztatu dezaten. Bruselak Sendagaien Europako Agentziak onartutako txertoak hartuko ditu kontuan -Pfizer, Moderna, AstraZeneca eta Janssen- baina estatu bakoitzak beste txerto batzuk onartzeko aukera ere egongo da.
Ursula Von der Leyenek asteartean aurkeztu zuen agiriaren proposamena: "Estatu kideei mugitzeko askatasuna modu seguru, arduratsu eta fidagarrian berrezartzen lagundu nahi diegu". Batzordeko arduradunen esanetan, agiriak ez du diskriminaziorik eragingo bidaiari eta turisten artean txertatzea ez delako beharrezkoa izango eta PCR testa egitea nahiko izango delako. "Gure helburu nagusia erabiltzen erraza den tresna bat eskaintzea da, ez-diskriminatzailea eta segurua, datuen babesa erabat errespetatzen duena", adierazi du Vera Jourová Baloreen eta Gardentasunaren presidenteordeak.
Hala ere, EBko kide diren estatuen eta Europako Parlamentuaren oniritzia jaso beharko du proposamenak. Bruselaren asmoa ekainerako ziurtagiria prest egotea da.
Espainia, Grezia eta Austriaren kasuan erabakia txalotu dute, ekonomia eta turismoa berraktibatzeko funtsezkoa dela adierazi baitute. Baina proposamenak zalantzak ere sortu ditu zenbait herrialdeetan, esaterako, Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Herbeheretan. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak "arriskutsutzat" jo du turismoa berraktibatzea eta Espainiako Osasun Publikoko Elkarteak ere itxoiteko eskatu du.
Bestetik, Andre Ammon Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroko zuzendariak errefusatu egin du proposamena txertorik hartu ez duten pertsonak diskriminatzeagatik eta immunizatuek birusa transmititzeko moduari buruzko ebidentzia zientifikorik ez izateagatik. ECDCko zuzendariak, hala ere, PCR testa eta gaixotasuna gainditu izana kontuan hartzea positibotzat jo du, baina ez Schengen eremutik bidaiatu ahal izateko "tiket libre" gisa erabiltzea, eta zalantzan jartzen du, halaber, osasun-pasaporteak koronabirusarekin infektatutako pertsonen jarraipenean lagundu dezakeen.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.